(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 1936an Zaragozan fusilatu zituzten Sanjurjo Tertzioko biktimak gogoratuko ditu astelehena, 2018.eko urriak 22


Nafarroako Gobernuak Zaragozako Udalarekin batera antolatutako ekitaldian, haien oroimenezko monolito bat inauguratuko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Zaragozako Udalarekin batera, Sanjurjo Tertzioan izena ematera behartu eta 1936ko kolpe militarraren hasierako hilabeteetan fusilatu zituzten 200dik gora nafarren oroimenezko ekitaldia egingo du larunbatean, urriak 27.

Omenaldiaren kartela.

Omenaldiaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Zaragozako Udalarekin batera, Sanjurjo Tertzioan izena ematera behartu eta 1936ko kolpe militarraren hasierako hilabeteetan fusilatu zituzten 200dik gora nafarren oroimenezko ekitaldia egingo du larunbatean, urriak 27.

Ekitaldian, haien oroimenezko monolito bat inauguratuko da, 1979ko otsailean Torreroko hilerrian (Zaragoza) gopuzkiak hilobitik atera zituzten senitartekoen ahalegina ere aitortuz, memoriaren alde hartutako konpromiso eta nekearen balioa aldarrikatzeko asmoz.

Gobernuko Lehendakari Uxue Barkos buru, ekitaldian izango dira, halaber, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznárez, NUKFeko lehendakari Pablo Azcona, Gobernuko eta Parlamentuko kideak eta biktimen sorterrien nahiz Zaragozako Udalaren ordezkariak. Ekitaldiak biktimen 150 senitarteko baino gehiago ere bilduko ditu.

Hiltzeko izena emanak

1936ko udan, gizon asko behartu zituzten Sanjurjo Tertzioan izena ematera eta altxatuen tropetan borrokatzera, errepresiotik eta balizo heriotzaren mehatxutik ihes egiteko bide gisa.

Horrela, Aragoi, Nafarroa, Errioxa eta Soriako hainbat herritatik bildutako 600 gizon baino gehiago Zaragozara eraman zituzten, eta handik, Almudevarren kokatuta zegoen frontearen lerrora. Hara iritsi ziren irailaren 29an, borrokan sartzeko prest. Hala ere, altxatutakoen agintari militarrek, desertzio masiboa gertatzeko arriskuaren aurrean, zigor eredugarria ematea erabaki zuten. San Gregorioko eremura itzuli zituzten eta, urriko lehendabiziko egunetan, gizon haietako asko hotz-hotzean erail zituzten, fusilatutakoak guztira zenbat izan ziren zehaztu gabe dagoelarik. Txikizio hartan, 224 nafar fusilatu zituztela kalkulatu da. Haien gorpuak Torreroko hilerrira kamioietan garraiatu eta hobi komun handi batean lurperatu zituzten.

Haien senitartekoek ez zituzten behin ere ahantzi, baina 40 urtez baino gehiagoz itxaron behar izan zuten gorpuzkiak hilobitik ateratzeko aukera lortu arte. Nafarroan, senitartekoen mugimendu indartsu bat abiatu zen 1978an, zenbait apez eta alkateren sostenguaz, eta horien ekimenez, exhumazio goitiarrak hasi ziren. Askotxo izan ziren irekitako hilobiak. Horietarik handiena Torreroko hilerrikoa izan zen. Zaragozako Udalaren baimena lortu ondoren, 1979ko otsailaren 10ean, Nafarroako eta Errioxako 16 herritatik bildutako senitartekoek gorpuzkiak hilobitik ateratzeari ekin zioten. Zenbait egun geroago, 600 pertsona baino gehiago tarteko zituen segizio handi batek gorpuzkiak senitartekoei emateko ekitaldian parte hartu zuen. Horrela, gorpuzkiak jaioterrietara eraman eta Nafarroako herri askotako hilerrietan eraikitako panteoietan duintasun osoz luperatu ahal izan zituzten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa