(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Txinan saltzeko jakin nahi zenuen guztia osteguna, 2018.eko urriak 18


Hilaren 24an, Baluarten, Nazioartekotzearen Eguna ospatuko da. Bertan, Nafarroako enpresekin negozioak egin nahi dituzten 20 enpresa txinatar egongo dira, eta herrialde horrekin salerosketan aritzeko gakoak emango dira ere.


Logotipoa

Jardunaldiaren kartela ( irudia handitu )

Hilaren 24an, Iruñean, monografikoki Asiako herrialdeari eskainitako II. Nazioartekotzearen Eguna ospatuko da. Programaren barruan hainbat gai jorratuko dira, Txinako merkataritza elektronikoa optimizatzeko estrategia digital egokia, herrialde horretako negoziazioaren kulturarteko ezaugarriak eta ziklo ekonomiko berria kasu, eta, aparte, zalantzak argitzeko gunea egongo da.

30-45 minutuko hitzaldiak emango dira, galderetarako tarteekin, eta Nafarroako enpresek Txinan dituzten aukerak eta erronkak izango dira gai nagusia. Goizari amaiera emateko bi mahai-inguru egingo dira, bata Txinako aukera digitalei buruzkoa, nekazaritzako elikagaien sektoretik hasita turismo-sektoreraino, eta bestea jabetza intelektualari eta negozioa herrialde horretan nazioarteko bihurtzeko aintzat hartu beharreko beste alderdi legal batzuei buruzkoa.

Arratsaldean, Nafarroa-Gansu Lankidetzarako Foroaren txanda izango da. Nafarroako erakundeek lankidetzarako hainbat ildo dituzte ezarrita eskualde horretan.

Manu Ayerdi jaunak Garapen Ekonomikoko eta Shang Xunwu  jaunak Gansuko probintzia-batzordeko lehendakariordeek irekiko dute foroa, eta bi lurraldeen artean ezarrita dauden lankidetza-eremuak azalduko dizkigute. Gero, lau bilera egingo dira aldi berean. Batetik, enpresa-bilerak. Bertaratu diren 20 enpresa txinatarrek bakoitzak bere aldetik elkarrizketak egingo dituzte (Business to Busines) negozio-bideak aztertzeko interesa duten Nafarroako konpainiekin. Gansuko korporazioak jarduera-sektore anitzetakoak dira, eraikuntzatik eta higiezinen kudeaketatik hasita abeltzaintza eta nekazaritzako elikagaiak, ingeniaritza, turismoa, hezkuntza, bioteknologia edo farmaziaraino. Haiekin harremanetan jarri nahi duten Nafarroako enpresek izena eman dezakete esteka honetan:

Bigarrena galderak egiteko gunea izango da. Galerei erantzuteko txostengile hauek egongo dira: Carlos Caballero (2 Open enpresako kontseilari ordezkari ondokoa); Amadeo Jensana (Casa Asiako programa ekonomikoen zuzendaria); Victoria Vera (ICEX Espainian Merkataritza Elektronikoko zuzendari ondokoa); José Manuel Chicot (Shanghai Chuang XI Information and Technology zuzendari nagusia) eta Jennifer Zhang (AsialinkSpain enpresaren sortzailea eta kontseilari ordezkaria).

Hirugarren gunean Nafarroako eta Gansuko gobernuen arteko bilera instituzionalak egingo dira. Laugarren guneak izaera instituzionala izango du ere, eta Jiayuguan eta Iruñeko udalerrien arteko lankidetzarako akordioan oinarrituko da.

Hezkuntzarako hitzarmenak

Ordezkaritza txinatarrak Nazioartekotzearen Egunean egingo duen bisitaldian, Hezkuntza Sailak aurreikusita dauka, bezperan (asteartea, hilak 23), hitzarmen bat sinatzea Jiayuguaneko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeekin. Hitzarmenak ikasle, irakasle eta hezkuntza-proiektuen trukea sustatuko du, eta Hezkuntza Sailaren egoitzan sinatuko da. Gero, Roberto Pérez Elorza jaunak Hezkuntza Saileko zuzendari nagusiak eta Lanbide Heziketako Zerbitzuaren zuzendariak hezkuntza-batzordearekin batera Iruñeko Bigarren Hezkuntzako eta LHko bi zentroetako instalazioak eta tailerrak bisitatuko dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa