(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Belateko eta Almandozko tunelak zabalduko dira azaroaren 1ean asteazkena, 2018.eko urriak 17


Egun horretan bertan amaituko dira tunelen itxierarekin lotutako neurriak: N-121-A errepidean trafiko astunaren zirkulazio-murrizketa eta AP-15 autopistan (Iruñea-Irurtzun zatian) Sarasako bidesariaren doakotasuna


Reunión de la Comisión de las Obras de Belate presidida por Manu Ayerdi.

Belateko Lan Batzordearen bilera, Manu Ayerdi-k burupean. ( irudia handitu )

Azaroaren 1ean, osteguna, Belateko eta Almandozko tunelak zabalduko dira, sare transeuropearrean 500 metrotik gorako tunel guztiek bete behar duten Europako segurtasun-araudira egokitzeko tunel barruko obrak amaitu ostean.

Horrela azaldu du Belateko eta Almandozko Tunelen Lanetarako Jarraipen-Batzordeak, asteazken honetan, arratsaldean egindako bileran. Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordea izan da bileraburua.

Aurreko bileraren akta onartu eta gero, egoeraren txostena aurkeztu dute, bi tuneletan burutu diren lanen xehetasunekin: likido toxikoak eta sukoiak ebakuatzeko drainatze-sistema bana ezarri dira; bide-zoruaren drainatzea zabaldu eta birjartzea; bide-zoru berria fresatzea eta birjartzea (MBC) eta seinaleak; aireztatze, argiztatze iraunkor eta gida-zirkuituetarako suaren kontrako kable-sare berria jartzea. Belateko tunelean, bestalde, 40 metro luzerako eta 3 metro zabalerako bi bazterbideak amaituta daude, hego tunel-ahoaren 360 eta 400 metrora hurrenez hurren.

Bai Almandozko tunelean bai Belatekoan isuriak jasotzeko bi kutxatila eta sareta jarri dituzte.

Nafarroako Gobernuak 3,92 milioi euroko inbertsioa egin du egokitze-lan hauek aurrera eramateko.

Construcciones Mariezcurrena enpresak ekainaren 4an hasi zituen obrak. Orduan itxi zituzten tunelak, eta, obrarekin amaitzeko, tunelen barruko mantentze-lanak soilik geratzen dira egiteko.

Mantentze-lanak

Gaur egun, Bide Segurtasuneko Atalak eta Belate eta Almandoz tuneletako Kontrol Zentroak egiten dituzte tuneletako mantentze-lanak, eta, horretarako, ezinbestekoa da trafikoa moztea. Batetik, komunikazio-sarea berriro konfiguratzea tunelek Iruñearekin duten irrati bidezko komunikazioaren ordez zuntz optikoko konexioa jartzeko. Baita telebista-zirkuitu itxiko (CCTV) kamerak garbitzea, doitzea eta ainguratzea ere. Eta, bestetik, tunelen barruan eta tunel-ahoetan unean uneko mezuak emateko pantailetan matxurak berrikustea eta konpontzea. Horietaz gain, larrialdietako argiak birjarri eta berriz konfiguratzea, SOS zutoinen armairuak eta suteetako ur-harguneak lixatzea eta margotzea, eta suteak detektatzeko eta itzaltzeko sistemak ikuskatzea izan dira amaitzear dauden lan nagusiak.

Era berean, tuneletako segurtasun-sistemen kudeaketa informatikoko aplikazioak ordezteko lanak egiten ari dira.

Murrizketarik gabe

Ayerdi lehendakariordeak azaldu duenez, azaroaren 1ean kenduko dituzte ekainaren 4tik indarrean dauden trafiko-murrizketak. Hain zuzen, N-121-A, NA-1210 eta N-121-B errepideetan lau ardatz edo gehiagoko merkantzia-ibilgailuen trafikoari soilik eragiten diotenak, eta bizikleten zirkulazioa zein kirol-ekitaldiak NA-1210 errepidean debekatzen dituztenak ere. Bestalde, AP-15-ean, Sarasan (Iruñea-Irurtzun tartean), ibilgailu astunentzako doako bidesaria amaituko da.

Poliziaren presentziaren areagotzea

N-121-A eta NA-1210 errepideetan (Belateko gaineko errepidea) zaintzari eta jarduerari dagokionean, Guardia Zibileko Trafikoko Taldeak egindako lanaz gain, Foruzaingoak prebentzio lan intentsiboak egin ditu. Guztira 285 zerbitzu eman ditu, intzidentziei erantzun eta bide-segurtasuneko arauak eta murrizketak betetzen direla bermatzeko. Plan horretan Bide Segurtasuneko 650 patruilek parte hartu dute Nafarroako 1.300 polizia-agenterekin batera. Hauez gain, ekainean eta uztailean 25 agentek baino gehiagok helikoptero bidezko zerbitzua eman dute.

Belateko gaineko tartean (NA-1210), Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak maiatzean egokitze-lanak egin zituen tunelak itxi aurretik. Bertan 16 istripu gertatu dira. Haietatik hamabostek kalte materialak eragin dituzte eta batean zauri-arineko pertsona bat izan da. Istripuen erdiak ekainean gertatu dira, gehienak eskuineko irteeretan, 9,8 P.K-n edo inguruetan, beheranzko zentzuan (Iruñeko noranzkoan, igoeran). Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak toki horretan jardun eta arazoa konpondu zuen.  


Interior del túnel de Belate, con uno de los apartaderos ejecutado en las obras.

Belateko tunelaren barrualdea, lanetan egin diren bazterbideetako bat agerian. ( irudia handitu )

Halaber, N-121-A, N-121-B eta NA-1210 errepideetako (Belateko gaineko errepidea) hainbat puntutan ibilgailu-kontrolak egin dira, 512 guztira. Murrizketak dituzten bide hauetan 2.486 salaketa egin dira guztira, %78 radar bidez, N-121-A errepidean. Aipatu behar da Foruzaigoaren prebentzio kanpaina osoan kontrolak egin direla eta ibilgailuak matrikula bikoitien edo bakoitien arabera multzokatu direla. Bisualki zenbatu diren 15.306 ibilgailuetatik %26,27k, hots, 3.903 ibilgailuk, ez zuten murrizketa bete. 183 salaketa jarri ziren.

Belate eta Almandozko Tuneletako Lanen Jarraipen-Batzordearen azkeneko bilera honetan ere Nafarroako Gobernuaren Herri Lanen Zuzendari Nagusia, Foru Erkidegoko Poliziaren Trafiko Ataleko komisario burua, Ospitale Kanpoko Larrialdietako Zerbitzu burua, Nafarroako Suhiltzaileen zerbitzuko zuzendaria, Herri Babes Zerbitzuko Zuzendaria, ANET eta TRADISNA garraio-elkarteak, Baztan-Bidasoa Garraio enpresen ordezkaria, Nafarroako Zerbitzu Estazioen Enpresari Elkartea, Baztan-Bidasoa Turismoa (lurraldeko turismo eta ostalaritza sektorearen izenean), Baztan, Bera, Ezkabarte, Lesaka, Doneztebe, Sunbillako Udalak eta N-121-A errepide inguruko herrien ordezkaria egon dira.

Udal ezberdinetako ordezkari batzuek Ayerdi lehendakariordeari N-121-A errepidearen etorkizunaren inguruko eztabaida-leku bat eratzeko aukera azaldu diote. Gaurkoan, Tuneletako Lanen Jarraipen-Batzordearen lana amaitu dela esan eta gero, Ayerdik galdekizun hauei erantzun die eztabaida legezkoa dela nabarmenduz eta gai honek izan ditzazkeen inplikazio guztiak era sakonean aztertzeko denbora nahikoa beharrezkoa dela argudiatuz.

N-121-A errepidea sare transeuropearraren parte bezala aintzat hartu dezatela lanean hari dela Nafarroako Gobernuak oroitarazi du Ayerdik ere. Eta, Ezkabatik Endarlatsa bitartean, 2+1 errepide ereduaren eraikitze proiektuen erredakzio esleipenekin zein ebakuazio sistemak burutzeko Belate eta Almandozen sondeo-geologikoen kontratazioarekin hartutako erabakiak, filosofia horren inguruan hartu dituztela ere.

Azkenik, Belate eta Almandozko tunelen irekiera eguna hurbil dagoela jakinik, N-121-A bezalako errepide konplexuan arreta ez galtzearen garrantzia gogoratu du Foruzaigoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa