(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Gelagri Ibérica SL”-ren Milagroko enpresa-proiektua foru-intereseko inbertsiotzat jo dute asteazkena, 2018.eko urriak 3


Barazkien tratamenduaz arduratzen den enpresa honek zuzeneko 30 lanpostu sortzea aurreikusten du 


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran “Gelagri Ibérica SL” enpresak sustatu duen proiektua foru-intereseko inbertsiotzat jotzea erabaki du. Proiektuaren bidez Milagron dituen barazkien tratamendurako instalazioak zabaltzea du xede, eta zuzeneko 30 lanpostu sortzea aurreikusten du.

“Triskalia"-ren —Bretainiako nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien kooperatiba— enpresakidea da. Kooperatibak negozio-ildoak ditu arlo hauetan: nekazaritza, abeltzaintza, transformazioa eta banaketa. “Gelagri Ibérica”-k bi fabrika ditu Frantzian eta beste bi Espainian (Milagron eta Santaellan, Kordoban). Hain zuzen, Milagroko plantan 65.000 tona barazki transformatzen dira, hainbat motakoak: lekak, tomateak, ilarrak, kuiak, batatak, patatak orburuak, etab.

19,4 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi da. Diru hori nagusiki lursail berriak erosteko, instalazio elektrikoak eta hozteko instalazioak zabaltzeko eta ontziratze-zona zabaltzeko erabiliko da.

Proiektu honen bidez, instalazioek gaur egun duten produkzio-ahalmena handiagotu nahi da, % 30an ontziratzeari dagokionez eta % 125an biltegiratzeari dagokionez. Horrekin batera energia-eraginkortasuna eta baliabideen erabilera hobetu nahi dira, eta komertzializaziori dagokionez biltegiratze-kostuak murriztu. Gainera, proiektu hau S3 Espezializazio Adimendunaren Estrategian oinarritu da elikadura-katea egituratzean, eta elikadura osasungarriaren, energia fosilen kontsumo-murrizketaren eta enpresaren batez besteko tamaina handitzearen alde apustu egiten du.

Gogoratu behar da Nafarroako ekonomia-, gizarte- edo lurralde-garapenerako bereziki garrantzitsuak diren proiektuak foru-intereseko inbertsiotzat har ditzakeela Gobernuak. Nafarroako herri-administrazio guztiekin egin beharreko izapideetan ekimen horiek lehentasunezko eta premiazko tratamendua izaten dute, eta, adibidez, jardueraren ezarpen, hirigintza-plangintza eta egikaritze-, irekiera- edo funtzionamendu-lizentzietarako aurreikusitako ohiko izapideak egiteko epea erdira murrizten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa