Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Eredu ekonomiko hau mugaz haraindi bultzatzeko Europako sei herrialdeen arteko lankidetza taldeko lidertza du Nafarroak
Izaskun Goñi, Bilbon egindako lan bileretariko batean.
(
irudia handitu
)
Bilboko Ekonomi Sozialeko Mundu Mailako foroan Nafarroak duen ekonomia sozialeko eredua aurkeztu dute Politika Ekonomikoko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi, Izaskun Goñik eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkari, Mikel Irujok. Europako markoan ekonomia eredua bultzatzeko eskualdeen arteko lankidetza taldeko lidertza du Foru Erkidegoak.
Jakina denez, Nafarroak ekonomia soziala Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (S3) sartu zuen eta ondoren (2017an) Nafarroako Ekonomia Sozialeko Plan Integrala onartu zuen. Plan honek bere helburuen artean zehazten du 2017-2020 tarterako sektoreko enplegua %20 igotzea, gutxi gora-behera 3.300 lanpostu sortuz, horietariko 2.570 enpresako ekimen berri eta jada dauden enpresen sendotze eta handitzeari esker. Gainontzeko 730ak gizarte-inklusioko ekimenen bitartez. Horretarako, planak bost lerro estrategiko jasotzen ditu: kalitatezko lana eta jasangarria; gizarte berrikuntza; enpresen garapena; parte hartze gobernantza; eta sektorekako garapena. Bost lerro hauek 16 helburu eta 50 ekintza zehatz jasotzen ditu, gehinak Politika Ekonomikoko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendaritzak eta Nafar-Lansarek gidatuta, eta Eskubide Sozialak, Landa Garapen, Ingurumena eta Toki Administrazioa eta Hezkuntza departamentuen parte hartzearekin. Izaskun Goñi, zuzendari nagusiak hainbat ekimen berri aipatu zituen, hala nola, zentro tekonologien barruan dagoen Berrikuntza Sozialerako Unitatea eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzak ANELen laguntzarekin eskualdeen arteko lankidetzaren bitartez eknomia soziala bultzatzeko burutzen ari diren monetizazio sozialeko ikerketak.
Zentzu horretan, Planaren kudeaketarako eta Gobernuak bultzatzen dituen ekintzek emaitza onak lortzeko nafarroan ekonomia sozialeko enpresen elkarteek duten garrantzia azpimarratu dute.
Europan erreferente
Europako Komisioak aintzat hartu zuen Nafarroak proposatutako eredua, zeinak ekonomia soziala bultzatzeko lankidetza talde bat sortzea proposatu zuen. Berau, Nafarroaren lidertzarekin garatzen da eta berrikuntza industrialen gaikako plataforma deiturikoen barruan kokatzen da. Aipatutako lankidetzan, Emilia Romagna, Lapland, Murcia, Orebrô, Eslovenia eta Nafarroako eskualdeak batzen dira eta mutua eta kooperatibek beraien ekonomia sozialeko ekintza guztiak barne merkatuan zabaldu ahal izateko mugaz haraindiko eragiketak egitera animatzea du xede, eskualdeen arteko lankidetzako ekintzen bitartez.
Zehazki Europako ekonomia sozialeko lankidetzak honako helburua du: ekonomia sozialeko taldeak sortzea; Europako eskualde ezberdinetako ekonomia sozialeko enpresa ezberdinen artean baliozko kateak sortzea; eta enpresen eta herrialdeetako agente ezberdinen artean lankidetza hobetzea, batez ere gaitasun ekonomikoak eta teknologikoak dituztenekin.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen