Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
2016an erretiratu zen, eta haren bizitza profesionaleko azken 25 urtetan NOGeko Haurren Anestesia Unitatea bultzatzen eta finkatzen aritu zen; gainera, horren Ataleko Burua izan zen 1995 eta 2013 artean
Transcripción textual del video
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak Salvador Carrascosa anestesiologoari eman dio gaur arratsaldean medikuntzako jardunbide egokien Sanchez Nicolay IX. Saria, bere bokazioarengatik, ibilbide profesionalarengatik eta Nafarroako Ospitaleguneko (NOG) Haurren Anestesia Unitateari emandako bultzadagatik. Honen aurrean 25 urte eman zituen.
Domínguez kontseilariak Carrascosa doktoreari Sánchez Nicolay saria eman dio.
(
irudia handitu
)
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak Salvador Carrascosa anestesiologoari eman dio gaur arratsaldean medikuntzako jardunbide egokien Sanchez Nicolay IX. Saria, bere bokazioarengatik, ibilbide profesionalarengatik eta Nafarroako Ospitaleguneko (NOG) Haurren Anestesia Unitateari emandako bultzadagatik. Honen aurrean 25 urte eman zituen.
Ekitaldian hitza hartu dute ere Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialeko presidente Rafael Teijeirak; NOGeko Haurren Anestesia saileko buru María Luisa Cíak; eta saridunak berak, Salvado Carrascosak.
Kontseilariak Carrascosa anestesiologoaren ahalegina, giza kategoria eta zerbitzu-bokazioa nabarmendu ditu, eta “sekulako medikua” dela esan du. Halaber, gogoratu du Carrascosaren gogobetetze pertsonal handiena gaixoak ondo egotea zela, eta "salbatzen zituen haur" txikienekin egiten zuen lana baloratu du: “haurrak lasaitu, kontsolatu eta mimatu egiten zituen”.
Era berean, Dominguezek adierazi du saritua “anestesiologiaren garai oso bateko ordezkaria” izan dela, eta, ondoren, zientzia horrek teknika kirurgikoen garapenean eta aurrerapenean duen garrantzia ez ezik, anestesistak betetzen duen paper garrantzitsua ere azpimarratu du. “Anestesiologoaren lan onari esker, posible da ebakuntza arrakastatsua izatea; bestela ezin baita” nabarmendu nahi izan du, “haren lana gaixoa loaraztea eta esnatzea baino askoz ere gehiago da-eta”.
Medikuntzako lanaz gain, sarituaren giza aldea ere azpimarratu nahi izan du kontseilariak; era horretan, adierazi du Carrascosa doktorea gaixo eta familia askoren bizitzako partaidea dela. “Bizia eman du gainerakoen zerbitzurako, zaintzarako eta beharretarako, askotan bereak ahaztuta”, esan du, “hori dela-eta, sari hau gaindika merezi izan duen medikuarentzako sari pertsonala da”. Horrez gain, saria luzatu nahi izan die “anestesiologiako profesional guztiei, egunero gaixoaren oheburuan egoteagatik, zaintzak, lasaitasuna eta kontsolamendua eskainiaz, lan hori ez baita beti onartzen”.
Saria Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan banatu da gaur arratsaldean, eta Carrascosa doktoreak jendaurrean anestesiaz hitz egiteak duen garrantzia nabarmendu du, gizarteak duen ezjakintasuna edo beldurra bera ere xahutzeko. Carrascosak ziurtatu du anestesia modernoaren lorpen handiena izan dela “ezbairik gabe, egindako aurrerapen handia gaixoaren segurtasunaren aldetik”.
Carrascosa oso pozik agertu da espezialitate hori hautatu zuelako, eta haren ibilbide luzearen zati bat zehaztu du. “Anestesiaren praktikan erabateko aldaketan parte hartu dut. Garai zoragarria bizitzea egokitu zait” amaitu du.
Txikienen artean anestesiaren praktikarekin konprometitua
Salvador Carrascosa Cartagenan jaio zen (Murtzia), eta Iruñara 1968an iritsi zen Medikuntza ikastera. Praktika txandakatuak medio (lehen pasantiak deitzen zirenak), Nafarroako Unibertsitate Klinikako Anestesia Departamentura iritsi zen, eta bertan egon zen ia karrera amaitu arte.
Prestakuntza praktikoa Landa Medikuntzan amaitu zuen, Ribaforadan egon baitzen Jose Arellano doktorearekin. Behin lizentziatura eskuratuta, Anestesiako barneko mediku bezala sartu zen Nafarroako Ospitalean.
1977. urtean, BAME plaza atera zuen Gizarte Segurantzan, eta Virgen de la Arrixacako (Murtzia) Ospitalera joan zen. 1980. urtean, berriz, Anestesiako eta Suspertze-arloko espezialitatea lortu zuen Zaragozako Unibertsitatean.
1979. urtean, Nafarroara itzuli eta Virgen del Camino Ospitalean anestesista bezala lanean hasi zen; bertan egon zen 2016an erretiratu zen arte. Bizitza profesionaleko azken 25 urteetan Haurren Anestesiako Unitatea bultzatzen eta sendotzen aritu da, eta ataleko burua izan da 1995etik 2013ra bitarte.
Prestakuntzan ari ziren mediku askori eman die laguntza eta babesa, anestesiakoak nahiz beste espezialitate batzuetakoak, eta Medikuntzako Fakultateko ikasleei laguntzeko ere ahalegin guztiak egin zituen, Anestesiarekiko grina kutsatzearekin batera.
Saritua, bere familia eta lankideez inguratua, Nafarroako Jauregian ospatu den ekitaldian.
(
irudia handitu
)
Hain zuzen ere, Sanchez Nicolay doktoreak animatu zuen Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialeko Zuzendaritza Batzordean sartzera, eta, bertan, Ospitaleko Medikuntzako kidea izan da 1999. urtetik 2007. urtera bitarte.
Sanchez Nicolay Doktorea Saria
Medikuntzako jardunbide egokien Sánchez Nicolay Doktorea Sariak doktore horren irudia gogorarazten digu. 2005. urtean hil zen, eta aitzindaria eta berritzailea izan zen Medikuntza Intentsiboan. Nafarroan ZIUko lehen enbrioia abian jarri zuen. Era berean, Sanchez Nicolay 17 urtez, 1980tik 1997ra, Nafarroako Medikuen Elkargoko lehendakaria izan zen eta baita ere Espainiako Medikuen Elkargo Erakundeko lehendakaria, 1997tik 2001era bitarte.
2010. urteaz geroztik, Nafarroako Gobernuak eta Medikuen Elkargoak urtero ematen dute Sanchez Nicolay Doktorea Saria medikuntzako jardunbide egokienarentzat, Nafarroako Osasuneko medikuen lana saritzearren, egunero gaixoaren alde bizia ematen baitute. Dedikazioari, gaixoarekiko interesari, enpatiari, jardunbide egokiarekiko kezkari eta etika profesionalari eskainitako saria da.
Aurreko edizioetan, medikuntzako jardunbide egokien Sanchez Nicolay Doktorea Saria honako hauentzat izan da: Jesús Elso Tartas (2017ko edizioa), Juana María Zubicoa (2016), Jone Aizarna Rementería (2015), Juan Luis Guijarro García (2014), José Manuel Cenzano (2013), Francisco Javier Barberena (2012), Jesús Viguria (2011) eta Manuel Gállego Culleré (2010).
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen