(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Saide enpresaren funts dokumentalen eta kudeaketa-funtsen zati bat dohaintzan jaso du osteguna, 2018.eko irailak 20


Material zinematografikoa Nafarroako Liburutegira eta Filmotekara eraman da eta dokumentazio administratiboa Administrazioaren Artxibora


Saide kartela

Saide enpresak Nafarroako Gobernuari emandako kartela. ( irudia handitu )

Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak dohaintzan jaso du Saide enpresak Iruñeko zinema-aretoetan egindako kudeaketaren dokumentazioaren zati bat. Alde batetik, mota askotariko material zinematografikoa jaso du, Nafarroako Liburutegiko eta Filmotekako langileek aztertu eta hautatu zutena ekainaren amaiera aldera leku horietara eramateko, eta, bestetik, erabat enpresa-mailako dokumentazioa (enpresaren administraria, langileak, kontulariarena, e.a.), Foru Komunitateko Administrazioaren Artxiboan jaso dena.

Dohaintza Kirola eta Gazteria kontseilariak pasa den ekainaren 25ean aurkeztutako funts garaikideen jarduera-ildoan sartzen da. Dokumentazioan —20 kaxa handi eta 200 bat liburu—, enpresaren administrazio-historia biltzen da, 1942. urtean sortu zenetik laurogeita hamargarren amaiera aldera arte, nahiz eta hogeita hamarreko hamarkadan Erroz eta San Martin enpresak gauzatutako kudeaketako dokumentu batzuk ere kontserbatu. 10 higiezin zinematografodun kudeatzera iritsi zen, batzuek hainbat zinema-aretorekin, eta horietatik bakar batek ere ez du funtzionatzen orain. Azkena (2016) Carlos III.a zinema izan zen ixten, eta eraikin hartan aurkitzen ziren etxebizitzak eraikitzeko orain eraitsita dauden bulegoak. Enpresak emandako dokumentazioa jasotzeko lanak bizkor egin zituzten.

Liburutegien Zerbitzuak ekainaren 5ean jaso zuen Alberto Zozaya Hernandezen, sozietatearen kontseilariaren eta idazkariaren, eskutik eskaintza formala, Nafarroako Gobernuak ikuskizunen lokalen kudeaketarekin loturiko materiala izan zezan, bereziki pelikula zinematografikoak ematen aritzen zirenena.

Udan hasi dira emandako materialaren zati bat prozesatzen, eta material hori jada eskura dago kontsulta egiteko eta erabiltzeko Ondare Bibliografiko, Filmografiko eta Legezko Deposituaren Negoziatuaren bidez. Telefonoa: 848 42 77 82 filmoteca.archivo@navarra.es

Saidek liburutegiari emandako funtsa batik bat honako hauek osatzen dute:

- Enpresak harpidetza bidez jasotzen zituen aldizkariak eta argitalpen ezberdinen aleak; hala nola, banatzaileen katalogo komertzialak, estreinaldien, lehiaketen eta jaialdien publizitate-liburuxkak, eskuzko programak eta kartelak (Iruñeko Olite Zine Klubarenak, Lux Zine Klubarenak, Gaiarre Antzokiarenak,…). Dagoeneko kontsulta daiteke aldizkarien titulu eta ale asko eskuratzerik badagoen (Interfilms press, Fotogramak, Saide Zinema-aldizkaria, Variety…) Nafarroako Liburutegien Sarearen katalogoaren bitartez.

- Pelikulen kartelak (70 x 100 cm), 80ko hamarkadaz geroztik jasotakoak eta SAIDE zinemetan egindako estreinaldien ingurukoak. Horiekin batera, fotokromoak egoten ziren (ikuskizunen sailetako publizitate-argazkiak). 4.000 titulu inguru.

- Pelikulen sustapen-kartelak, 2.000 urtetik aurrera jasotakoak eta balio bereziko piezatzat hartutakoak, tamaina eta aniztasunarengatik.

- Pelikulen aurrerapenak, DINA-4 tamainako karteletan, eta dossierrak sinopsi eta zuzendarien eta aktoreen informazio biografiko eta guzti.

- Trailerrak 35 mm eta VHS eran, 2.000 eta 2015 urte artean jasotakoak.

- Pelikula eta lehiaketa batzuen sustapen-materiala; hots, parte hartzeko jarraibideak edo parte-hartzaileek bidalitako posta-txartelak.

- Material teknikoa, askok museoko piezatzat jotzen dutena (kronoak, bobinak,…) eta Carlos III.a Zineman erabilitako proiektoreetariko bat (Galaxy 140 HS proiektorea); dagoeneko ikusgai dago Nafarroako Liburutegi eta Filmotekako proiekzio-aretoaren aurrean.


Material administratiboa eta emandako bestelako dokumentuak. ( irudia handitu )

Material administratiboa

Halaber, material erabat administratiboa antolatzeko, deskribatzeko eta edukiontzi egokietan jartzeko prozesuan aurkitzen da orain, ondo kontserbatze eta aztertze aldera. Besteak beste, honako hauen inguruko materiala da: sarreren salmenta bidez jasotako diru-bilketa, filmen harrera eta irteera, pelikulen kalifikazio morala jasotzen duten fitxak, programazioaren egutegia, enpresaren kontu-liburuak eta biltegiko inbentarioak, batez ere. Badira, baita ere, kartelen zenbait kopia, Nafarroako Liburutegiak jada jasota zituenak, edota zinemako sarreren bilduma zabala, desagertutako Olimpia Koliseoko taloitegiren batetik hasi eta multizinema berrien ohiko sarreretara (biribilki eran) bitarte. Lehen tratamenduaren bitartez, inbentario bat egin nahi da dokumentazioaren edukia ezagutu ahal izateko, titularrekin dohaintza-akta bat egin ahal izate aldera.

Ondorengo fasean, Artxibo Irekiaren bidez zabaldu daitezkeen dokumentuak digitalizatzeko aukera aztertuko da, modu horretan, Administrazioaren Artxiboak Zinema Aretoa: Nafarroako Zinematografoak 1940-1990 proiektua dela-eta jada egindako lana osatzeko.

Saide

Sociedad Anónima Inmobiliaria de Espectáculos (SAIDE) Elkartea Iruñean pelikulen erakusketaren kontrolaz arduratu zen hainbat hamarkadatan (1923tik 2016ra), lehendabizi Serapio Zozayak eta ondoren Felix semeak eta Alberto bilobak zuzendutako dozena bat aretoren bitartez; horrela jasotzen dute Cristina Lezak eta Francisco Benaventek “La programación cinematográfica” artikuluan (Los cines de Navarra 1940-1990: Administrazioaren Artxiboaren proiektua.-- [Iruña]: Nafarroako Gobernua, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua / Gobierno de Navarra, Departamento de Cultura, Deporte y Juventud, D.L. 2017).

Saide eraikuntzaren munduarekin zerikusia zuten familiek sustatu zuten, eta 1942. urtean sortu zen Iruñean, higiezinen ondarea eta ikuskizunen lokalak, espezifikoki konpainiaren zinemak eta antzokiak, kudeatzeko asmoarekin. Enpresaren sortzaileek jadanik bi lokal zinematografiko zuzentzen zituzten —Novedades Zinema (1935, 1968tik aurrera Arrieta izenekoa eta 1981ean Nafarroako Antzerki Eskola bilakatu zena) eta Príncipe de Viana Zinema (1940)— eta dedikazio mistoko beste bi lokal ere bai —Olimpia Koliseoa (1923) eta Gaiarre Antzokia (1932). Hurrengo urteetan, hirian lokalak eraikitzen joan ziren, eta 1960ko hamarkadaren amaieran Nafarroako hiriburuan 11 zinema izatera iritsi ziren: 1942an Avenida Zinema, 1951n Amaya Zinema (Errotxapea Zinema bezala proiektatua), 1956an Chantrea Zinema, 1957an Rex Zinema, 1961ean Olite Zinema, 1963an Guelbenzu Zinema, 1964an Aitor Zinema (Carmelo Echavarrenen ekimenez) eta 1964an Carlos III.a Zinema. Laurogeiko hamarkadan, lokal batzuetan areto bat baino gehiago jarri ziren eta beste batzuek itxi egin ziren. Eta 1999 eta 2000 urte artean berrikuntza garrantzitsuak egin ondoren, jarduneko azken 3 lokal itxi ziren: Príncipe de Viana (2005), Olite Zinemak (2014) eta Carlos III.a Zinemak (2016).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa