(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbideak 104 plaza atera ditu Osasunaren Zientzietan espezialistak trebatzeko ostirala, 2018.eko irailak 14


Plaza horiek eskuratzeko hautapen-probak 2019ko otsailaren 2an egitea aurreikusten da 


Jornada Puertas Abiertas MIR

Lehengo urteko ate-irekien momentuetako bat.

Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbideak (NOZ-O) guztira 104 plaza atera ditu Osasunaren Zientzietan espezialistak trebatzeko unitate eta zentro ezberdinetan, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioak 2018-2019 denboraldirako egindako deialdian agertzen denaren arabera; deialdia gaur argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean. Plazak eskuratzeko hautapen-probak 2019ko otsailaren 2an egingo dira.

Guztira, Nafarroak 146 plaza deitu ditu, eta horietatik 42 Nafarroako Unibertsitate Klinikoarenak dira. Lanbidearen arabera, plazak hauek izango dira: 125 plaza Medikuntzan (90 NOZ-On eta 35 NUKen), 9 Farmazian, 5 Erizaintzan, 3 Psikologian, 2 Biologian eta 2 Erradiofisikan.

Aurreko deialdiarekin alderatuta, Medikuntzako profesionalentzako plazak gehitu dira (123tik 125era) eta Erizaintzako plazak murriztu (9tik 5era). Orokorrean eta Erizaintzan izan den jaitsiera gertatu da deialdi honetan emaginen plazak ez eskaintzeagatik NUKeko Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoko Irakaskuntza Unitatean, segidako deialdietan 4/0 plazako alternantzia-serieari jarraituz.

NOZ-O-ko 104 plazatatik, 62 Ospitale Gunekoak dira, 30 Lehen Arretakoak, 9 Osasun Mentalekoak, 2 Laneko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatekoak eta 1 Prebentzio eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitatekoak. Aurreko deialdiarekin alderatuta, NOZ-Oren eskaintzan plaza bat gehiago sartu da, Laneko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatearena, egungo deialdian 2 plaza deitu baititu, segidako deialdietan 2/1 alternantzia-seriea jarraituaz.

NUKek, bestalde, 42 plaza eskaini ditu, aurreko deialdian baino bat gehiago.

Guztira, 46 espezialitatetan eskaini dira plazak, eta horiei buruzko xehetasuna EAOn kontsulta daiteke. Otsaileko azterketaren ondoren, plazak apirilean zehar esleituko dira, eta prestakuntza-denboraldiari maiatzean emango zaio hasiera. Deialdian eskaerak aurkezteko epea  datorren astelehenetik, irailaren 17tik 26ra luzatuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa