(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lekarozen plato zinematografikoak bilduko dituen eraikineko lanak hasi dira, bost hilabeteren buruan bukatzeko xedez astelehena, 2018.eko abuztuak 27


Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko eta Laneko zuzendari Izaskun Goñik gainbegiratu ditu 980.000 euroko inbertsioa tarteko duen azpiegitura honetako lanak, gerora Nafarroak ikusentzunezko industriaren alde egina duen apustuaren erreferentzia bilakatuko den esperoan


Izaskun Goñi, Baztango udal arduradunekin eta proiektuaren sustatzaileekin. ( irudia handitu )

Nasuvinsa sozietate publikoak, 980.000 euroko inbertsioa tarteko, hasiera eman die Baztango Lekaroz herriko enpresa campusean 1.000 metro koadroko eraikin berria eraikitzeko lanei, ikusentzunezko ekoizpena erraztuko duten instalazioak eta plato zinematografikoak eratzeko asmoz. Lanak bost hilabete eskasen buruan bukatuko dira, 2019ko otsailaren bukaera baino lehen.

Azpiegituraren eraikuntza bukatu ondoren, Nasuvinsak errentan emango dio Melitón Film Studios ikusentzunezko enpresa nafarrari datozen 20 urteotarako, 5na urteko epeetan luzatzeko aukerarekin, eta Nafarroak sormen eta ikusentzunezko industrien alde egina duen apustuaren erreferentzia bilakatzeko asmoz sortua da, foru Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentua garatzen ari den Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren (S3) giltzarrizko sei ardatzei atxikita.

Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko eta Laneko zuzendari nagusi Izaskun Goñi, Estudios Melitóneko bazkide sustatzaile Joaquín Calderón, Miguel Ángel Carrero bazkidea, Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea eta teknikariak, Garapen Ekonomikoko Departamentuari atxikitako Zuzendaritza Nagusi honetako Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko teknikariak eta Baztango Udalaren ordezkariak ondoan zituela, egunotan abiarazitako lehendabiziko lanen garapena ikustera hurbildu da gaur, hirigintza arloko sozietate publikoak Lekarozko lehengo ikastetxearen lurretan kudeatzen duen enpresa eta berrikuntza campusera.

Sormenezko ikusentzunezko industriaren alde

Foru Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuak bultzaturiko enpresa-esparru hau bio-osasuna, nekazaritzako elikagaigintza, energia-eraginkortasuna eta sormen industriak bezalako sektoreetako proiektuak –den-denak S3ri atxikitakoak- erakatzeko xedez sortua da, esparruak Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Akitaniaren arteko Euroeskualdean barruan eta Iruña, Donostia eta Baionaren arteko triangeluaren erdialdean duen kokapen bikaina profitatuz.

Lanetarako bisitan, Izaskun Goñik berariaz nabarmendu du, instalazio berriez mintzo zela, “Nafarroak portentzialtasun handia duela zinemako lurralde gisa, eta gaur Lekarozen eraikitzen hasi garen azpiegitura hau giltzarrizko tresna izango dela filmaketak erakartzeko eta Nafarroan garatzen ari den sormenezko ikusentzunezko industriaren sektoreko profesionalei laguntzeko”.

Nasuvinsa Lekarozko 15. poligonoko 67. lursailean sustatzen ari den 4.000 metro koadro inguruko eraikinaren eraikuntza Adentro Construimos enpresari esleitu zaio, eta diseinu arkitektonikoa eraikuntza-iraunkortasun eta energia-eraginkortasunari buruzko Passivhaus estandarretan oinarrituta landu da.

Bi plato, ekoizpen eta prestakuntza zerbitzuak

Instalazio hauetan, Melitón Film Studios sozietate errentariak bi plato zinematografiko izanen ditu –800 eta 100 metro koadrokoak, hurrenez hurren– eta filmaketako, ikusentzunezko ekoizpeneko nahiz prestakuntzako zerbitzuak eskaini ahalko ditu, baita ostatu eta catering zerbitzuak ere, Aspacek ondo-ondoan kudeatzen duen Hizkuntza Murgilketarako Zentroko aterpetxearen laguntzaz.

Ikusentzunezko instalazio berriak erabat hornituta daude zinemako nahiz telebistako iragarkiak, publizitatea eta sormenezko bideoklipak grabatu eta lantzeko, eta bertako ikusentzunezko enpresa-sareari laguntzeaz gain, Nafarroako, Estatuko zein nazioarteko ekoizpen zinematografikoetako filmaketak erakartzeko ere baliatuko dira. “Laburbilduz, estudio hauetan, era guztietako ikusentzunezko proiektuak landu ahalko dira eta, horrekin batera, ikasleak prestatzen ere lagunduko dute ikusentzunezko industriako lanbide desberdinetan”, adierazi dute proiektuaren arduradunek.

Duela urte bat eta erdi Lozyspharma konpainia farmazeutikoa Lekarozko enpresa campusean finkatu zenez geroztik, Melitón Film Studiosek kudeatuko duen ikusentzunezko grabazio eta ekoizpenetarako eraikina da bertan ezarriko den bigarren instalazio handia. Lekarozko campusak sormenezko zein izaera teknologiko aurreratu eta berritzailea duten enpresa-jardueretarako lursail urbanizatuak ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa