(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sinatu da estatuarekiko lankidetza-hitzarmena lan eta gizarte segurantzaren ikuskaritzaren arloan astelehena, 2018.eko abuztuak 6


Nafarroak parte handiagoa izango du arlo horietan, eta zabaldu egin da bi administrazioen arteko koordinazioa 


Nafarroako Gobernuak eta estatuak, Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritza organismo autonomoaren bidez, lankidetza-hitzarmen bat sinatu berri dute lan eta gizarte segurantzaren ikuskaritzaren arloko kooperazioa garatzeko.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik sinatu du dokumentua Nafarroaren izenean, eta organismo autonomoko zuzendari María Soledad Serranok estatuaren izenean.

2015eko uztailaren 21eko 23/2015 Legeak antolaketa-esparru berri bat ezartzen zuen Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzarako (LGSI), eta organismo autonomo bihurtu zuen —erakunde hori 2018ko apirilaren 9an eratu zen—. Sinatutako hitzarmenak LGSIren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza-mekanismoak ezartzen ditu, eta zehazten du zer funtzio izango dituen Ikuskaritzaren Agintaritza Autonomikoak, nola hartuko duen parte Nafarroako Foru Komunitateak lurralde-zuzendaria izendatzean, eta nola dagoen eratuta eta zer funtzio dituen Batzorde Operatibo Autonomikoak, bai eta lan eta gizarte segurantzaren ikuskaritzaren arloan bi aldeentzat interesgarriak izan daitezkeen bestelako gaiak ere.

Gogoan izango denez, Nafarroako Gobernuak baimena eman zuen, uztailaren 4an, kooperazio-hitzarmena sinatzeko. Hitzarmen horrek, antolaketa-esparru berri baten bitartez, funtzioak gehiago deszentralizatzea lortu nahi du, eta autonomia-erkidegoei parte-hartze handiagoa ematea.

Horretarako, parte hartuko dute, estatu-organismoarekin batera, organismoarentzat garrantzitsuenak diren erabakiak hartzen, haren zuzendaritza-batzordearen bidez.

Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzaren Agintaritza Autonomikoak funtzio hauek beteko ditu, besteak beste:

ikuskaritza-jarduera bultzatzea eta haren segimendua egitea, Nafarroaren eskumenei dagokienez; jarduera-memoriak aurkeztea; ikuskaritza-jarduerak gainbegiratzea; ikuskaritza-zereginak dituzten langileak trebatzeko berariazko planak eta programak proposatzea; eta helburuen lurralde-programa aurkeztea. Lan-arloko dagokion saileko titularrak beteko du agintaritza hori; kasu honetan, Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik.

Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzaren Batzorde Operatibo Autonomikoa kide anitzeko organo bat izango da, estatuko administrazioak eta Foru Komunitatea lankidetzan aritu daitezen ikuskaritzari dagozkion gaietan.

Ikuskaritzaren Agintaritza Autonomikoari dagokio lehendakaritza, eta gutxienez zuzendari nagusiaren maila duen Foru Administrazioko beste agintaritza bati eskuordetu diezaioke bere saioetako lehendakaritza.

Batzordean, kide-kopuru bera egongo da bi administrazio publikoetatik, eta ahaleginduko da gizon- eta emakume-kopurua ere orekatua izan dadin.

Bere zereginen artean, aipagarriak dira aztertzea zer arau urratzen diren gehien Nafarroan; informaziorako eta laguntza teknikorako behar diren mekanismoak ezartzea; lurralde-programa onestea; jakitea zer plan eta programa dituen Administrazio Autonomikoak enpleguari, lan-harremanei eta lan-arriskuak prebenitzeari dagokienez; eta segimendua egitea, ea betetzen diren hitzarmen honetan hartutako konpromisoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa