(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Haurrei eta nerabeei arreta emateko lantalde berri batek estaldura emango die Iruñerriko eta Nafarroaren iparraldeko familiei asteazkena, 2018.eko abuztuak 1


Aste honetan, beste zerbitzu bat jarri da martxan, 12 profesionalekin, eta Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Iruñean daudenei gehitzen zaie


Eskubide Sozialetako departamentuak, Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren bitartez, Haurrei eta Nerabeei Arreta emateko lantalde (HNAL) berri bat jarri du martxan aste honetan, eta Iruñerriko eta Nafarroaren iparraldeko eta ipar-ekialdeko haurrak, nerabeak eta familiak artatuko ditu. Lantalde berri horrekin, zerbitzu horren estaldura Foru Komunitate osora zabaltzen da, jada Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Iruñean baitaude halako lantaldeak.

Diziplina anitzeko lantaldea 12 profesionalek osatzen dute, zeinak psikologian, gizarte-lanean eta hezkuntzan/gizarteratzean baitaude trebatuta, eta laguntza emango die oinarrizko gizarte-zerbitzuei; beren eragin-eremuko gizarte-, hezkuntza- eta osasun-agenteei; eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari.

Lantalde horrek artatuko ditu, batetik, aipatutako eremuetan bizi diren 18 urtetik beherako haurrak eta nerabeak —haiei dagokienez, egon daitezkeen babesgabetasun-egoerak aztertzen eta baloratzen hasi behar da—, eta, bestetik, babesgabetasun-egoeran daudela jo den eta oinarrizko zerbitzuek arreta espezializatua emateko baliabiderik ez duten eremuetan dauden familia-nukleoak. Kalkuluen arabera, 110 familia eta 130 adingabe artatu ahal izango dituzte, batez beste, aldi berean —urtean, 180-200 familia eta 250-300 adingabe izan daitezke, batez beste—. Babesgabetasunaren tipologiaren, larritasunaren eta arriskuaren araberakoa izango da arreta, bai eta babesgabetasunetik ateratzeko aurreikuspenaren eta kolektibo horiek dituzten babes-faktoreen araberakoa ere.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak oso begi onez ikusi du zerbitzu berri hori martxan jartzea. “Pentsaezina zen zenbait hamarkadatan zerbitzu hau martxan jarri ez izana Nafarroako familia eta adingabe guztiak berdintasun-baldintzetan artatzeko”. “Zerbitzu berri honek inbertsio sozial handia dakar berekin, baina funtsezkoa da, haur zaurgarri eta babesgabeenekin egingo baitugu lan; orain, prebentzioak saihestuko du haur horiek, etorkizunean, larritasun eta gatazka handiagoko egoeretan egotea”.

Helburuak

Zerbitzu horren helburuak dira gizarte-zerbitzuei eta haien eragin-eremuko gizarte-, komunitate-, hezkuntza- eta osasun-eragileei laguntzea prebentzioan, hautemate goiztiarrean, ikerketan, balorazioan eta esku-hartzean, eta haurrak babesteko lan-sare bat eta haien eremuko haur zaurgarrien beharrak asetzeko behar diren baliabideak sortzea. Laguntza emango dio, halaber, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari zaurgarritasun handieneko egoerak hautematen eta premiaz artatzen babesgabetasuna baloratzeko prozesuetan, hirugarren mailako prebentzioan eta kalteak konpontzean esku hartuz.

Zerbitzu hori Pauma erakundeak kudeatuko du, eta Gizarte Zerbitzuek edo Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzak bideratuta jaso ahal izango da. Zerbitzuaren kontratua 4 urtez egongo da indarrean. 396.182,45 euroko kostua izango du 2018. urtearen amaierara arte, eta 610.977 eurokoa hurrengo urteetako bakoitzean, 2022an amaitzen den arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa