(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehen seihilekoko zerga-bilketak Nafarroako ekonomiaren bilakaera ona eta lan-merkatuaren hobekuntza islatzen ditu ostirala, 2018.eko uztailak 27


Laneko atxikipenak % 6,1 hazi dira eta kudeaketa zuzeneko BEZa % 10 aurreko urteko datuen aldean, eta zerga-bilkate likidoak (1.150 milioi) erritmoa berreskuratu du zerga-egutegian egindako aldaketan ondoren


Lehen seihilekoko zerga-bilketa likidoa 1.150 milioi eurokoa izan da Nafarroan. Kopuru absolutuetan, aurreko urteko epealdi berekoa baino % 14,08 txikiagoa da, baina Nafarroako Zerga Ogasunaren (NZO) esanetan, 2018an abiarazitako zerga-egutegi berriaren ondorio iragankorra besterik ez da, zerga jakin batzuen ordainketei eta itzulketei lotutakoa.

Iragarri zenez, NZOak BEZa eta laneko zein kapitaleko atxikipenak ordaintzeko epea luzatu die enpresei. Horrekin batera, erdira murriztu ditu enpresa handiek krisi ekonomikoaren aurretik BEZa itzultzeko zituzten epeak. Horrek nolabaiteko eragina izan du Estatuarekiko doikuntzen gainean, eta horren kariaz, Ogasunak argi utzi nahi izan du, kopuru absolutuetan iazko ekitaldiaren aldean dauden zerga-bilketako desberdintasunak ondorio iragankorra baizik ez dela, urteak aurrera egin ahala zuzenduz joango dena. Ildo horretan, lehen hiruhilekoko diru-sarrerei buruzko txostenean, egutegiak eragindako zerga-bilketaren beherakada % 28,4koa zen, eta orain erdira murriztu da.

Aldiz, neurri hauek kontabilitatean duten eragina oso mesedegarria da enpresentzat. Alde batetik, tarte handiagoa dute zergak ordaintzeko, eta bestetik, itzulketak egiteko epearen murrizketak 148 milioiko likidezia estra ekarri diote Nafarroako enpresei urteko lehen seihilekoan.

Lan-merkatuaren hobekuntzarekin PFEZaren bilketa gehitu da

Egutegiaren behin-behineko ondorio hori baztertu eta 2018ko emaitzak iazkoekin konparatuz gero, zuzeneko zerga gehienek bilakaera positiboa izan dute. Horrela, laneko atxikipenen bitartez bildutako PFEZak % 6,1eko igoera izan du kopuru homogeneoetan, lan-merkatuaren hobekuntzari esker. Enpresari eta profesionalen zatitako ordainketak % 8,5 gehitu dira, eta kapitaleko atxikipenak % 2,5.

Bigarren seihileko honetan ez dira sartu oraindik PFEZ eta Ondarearen Kanpainako sarrerak. Antzeko zerbait gertatzen da Sozietateen Zergako kuota diferentzialaren zenbatekoekin, uztailean ordaintzen baitira. Lehen seihilekoan, 2017ko nahiz epez kanpoko itzulketak ordaindu dira, eta ondorioz, itzulitako kopurua aurreko urtekoa baino dexente handiagoa izan da; horra hor urtetik urterako aldearen arrazoia. Halaber, uztaila arte ez dira sartzen 2017ko kanpainari dagozkion kuotak; hori dela eta, Sozietateen Zergari buruzko lehen seihilekoko datuek ez dute adierazten urte osoan izango duen bilakaera.

Egoeraren araberako bilakaera duten zergen kasuan, Loterietan bildutakoa murriztu da, baina Oinordetzetan eta Dohaintzetan bildutakoa gehitu da. Oro har, zuzeneko zergen bilketa likidoa 534 milioikoa izan da.

Zeharkako zergak, kontsumoan izandako susperraldiarekin bat

Zeharkako zergetan lortutako 601 milioiko bilketa 2017koa baino 175 milioi euro txikiagoa izan da, arestian aipatutako zerga-egutegi berriaren ondorio iragankorraren eraginez. Alabaina, kopuru homogeneoetan, zerga-bilketa handiagoa izan da, kontsumoaren susperraldiari jarraiki.

Adibidez, zerga-bilketa % 10 handiagoa izan da Nafarroako Zerga Ogasunak zuzenean kudeatzen duen BEZean, eta esportazioek eragindako itzulketak ere gehitu dira. Hobekuntza hau ez da islatu Estatuarekiko doikuntzetan egutegi berriaren ondorioz, baina urtea bukatu baino lehen gauzatuko da.

Zerga berezien arloan, Hidrokarburoetako bilketan izandako igoera garrantzitsua nabarmendu behar da. % 32,2 gehitu da; batetik, prezioen igoeragarik, baina batez ere, Hitzarmen Ekonomikoaren iazko urte amaierako eguneratzean adostu zen kontsumoaren egiazko zenbaketa aurtengo ekitaldian aplikatzen hasi delako.

Azkenik, higiezinen salerosketari lotutako zergetan ere (Ondare Transmisioan eta Egintza Juridiko Dokumentatuetan) igoera nabarmena gertatu da zerga-bilketan, % 34koa, orotara.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa