Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Parke Naturalean egiten ari da Nafarroako Gobernuak antolatutako jarduera hau
Elizalde kontseilaria eta NKGIko zuzendari-kudeatzailea, gazte partaideekin.
(
irudia handitu
)
Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek eta Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari-kudeatzaile Rubén Goñik Bertizen bisitatu dute gaur goizean Institutuak berak eta Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritzak antolatu duten nazioarteko boluntarioentzako auzolandegia.
Hauxe da uztailean eta abuztuan antolatu diren bost auzolandegietako bat, gazteen mugikortasuna sustatu eta elkartasunezko proiektuen bitartez jatorri desberdinetako gazten kultura arteko topaketa errazteko asmoz.
Nafar Exekutiboak, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren bitartez, naturako jarduerak bultzatzen ditu, gazteak natura-ingurunera hurbildu eta haien artean naturaren ezagutza, zaintza eta begirunea sustatzeko xedez.
Ildo horietako bat da “Gazten Mugikortasun Programak” deritzona, udan Nafarroako zenbait natura-eremutan eta Natura Ingurunearen Zerbitzuaren laguntzaz auzolandegiak antolatzea xede duena. Ekimen honek 2017an Bertizko Jaurerriko Parke Naturalean eskaini zituen emaitza onak ikusirik, aurten berriz ere antolatu eta Urbasa eta Andia Parke Naturalera ere hedatu da.
Bertizko Jaurerriko Parke Naturalean, campusa uztailaren 16n hasi eta hilaren 30a arte luzatuko da, eta bertan, Estatuko hainbat lekutatik etorritako 15 eta 17 urte bitarteko 26 gazte bildu dira. Talde honek Parke Naturalean finkatutako Zabala Etxea dute ostatu eta parkean egiten ari diren lanen artean, bidezidorrak garbitu eta mantentzeko lanak, heskaien inausketa, hesi eta ateen pintaketa eta belar gaiztoen garbiketa nabarmen daitezke, besteak beste.
Talde-lana eta talde-sena ez ezik, auzolandegietan, ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa eta heziketa landu eta kudeaketa iraunkorra sustatzen da, gazteei Nafarroako naturguneak ezagutzera emanez, baita eremu horiei atxikitako balioak eta horiek guztiak zaintzeko beharra ere.
Elizalde eta Goñi, jardueretako bat ikusten.
(
irudia handitu
)
Bost auzolandegi eta 120 gazte baino gehiago
Guztira, 15 eta 30 urte bitarteko 123 gaztek parte hartuko dute ekimen honetan, eta Bertizko auzolandegiaz gain, ingurumenaren arloko helburuak dituen beste bat antolatu da Urbasa-Andia Parke Naturalean (hilaren 9tik 23ra), beste bat Lizarrako Judutegi Berrian Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren lankidetzaz, eta memoria historia berreskuratzea xede duten beste bi Igalen (Pirinioetan) eta Botilen Hilerrian, San Kristobal Gotorlekuaren ondoan (Ezkaba), Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza-Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren lankidetzaz.
Programa hauetan parte hartzen ari diren gazteak Andaluzia, Euskadi, Errioxa, Galizia, Murtzia, Asturias, Aragoi, Kantabria, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Valentzia, Extremadura, eta Madrildik etorritakoak dira, baita Turkia, Frantzia, Italia, Mexiko, Alemania, Japonia eta Errusiatik ere.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen