Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Murrizketetan atzera egiten jarraitzeko neurriak berretsi ditu Solana kontseilariak legegintzako 3. Ikasturteaz egindako balantze-prentsaurrekoan
Transcripción textual del video
Hezkuntza kontseilari Maria Solanak akordio programatikoan jasotako konpromisoen ia %90 bete direla azpimarratu du, legegintzaldiko 3. ikasturtearen balantze-prentsaurrekoan. Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde abiarazitako neurriek hezkuntza publiko berdinago, berriago eta inklusiboagoa izatea ekarri dute, “horixe baita zuzentzen dudan departamentuaren inbertsio nagusia”, gehitu du Solanak.
Hezkuntza kontseilari Maria Solanak akordio programatikoan jasotako konpromisoen ia %90 bete direla azpimarratu du, legegintzaldiko 3. ikasturtearen balantze-prentsaurrekoan. Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde abiarazitako neurriek hezkuntza publiko berdinago, berriago eta inklusiboagoa izatea ekarri dute, “horixe baita zuzentzen dudan departamentuaren inbertsio nagusia”, gehitu du Solanak.
“Azken hiru urteotan hezkuntza publikoarekin konpromiso sendoa hartuta lan egin da. Eta hezkuntza eredua 3 ardatz nagusitan oinarritu da: inklusioa, berdintasuna eta berrikuntza. Horrez gain, Lanbide Heziketa aldatu dugu Nafarroako oraingo, eta batez ere etorkizuneko, beharrei erantzuten dieten ziklo berriak gehituz”. Halaxe adierazi dute Hezkuntza kontseilari Maria Solanak eta Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perezek 3. ikasturteari dagokion balantzea.
Hezkuntza departamentuaren lan ildo nagusiak, Legegintzaldi hasieratik indarrean dagoen akordio programatikoak markatzen dituenak direla adierazi du kontseilariak eta, beraz, 3 urte hauetan hartu diren erabakiak akordio horrekiko konpromisoa betetzeko izan direla. Are gehiago, “dagoeneko akordioa programatikoaren ia %90 (89,7) bete dugu eta horrek, legegintzaldiko azkeneko ikasturteari begira, bestelako perspektiba ematen digu, balioko digulako, dagoeneko abiarazitako plan estrategikoak finkatzen eta epe ertainera begirako beste hainbat erronka abiarazten”, azaldu du Solanak.
Hezkuntza departamentuak esku artean dituen erronka nagusiez aritu aurretik, ordea, 3 urte hauetan departamentuak lanerako hiru irizpide izan dituela gogoratu dute: berrikuntza, berdintasuna eta inklusioa. Eta, horiek sustatzeko, ezinbestean, inbertsioa gehitu egin da.
Berrikuntzari dagokionez, berrikuntza teknologiko eta metodologikoaz aritu beharra dago. Hala azaldu dute hezkuntzako arduradunek. “Inbertsioa handitu da inoiz baino gehiago. Hamar aldiz gehitu dugu aurrekontua IKTetan (545.000ean 2015ean, 5,7 milioi 2018an). Eraldaketa digitala gauzatzeko planean lan egiten dihardute departamentuko teknikariek. “Ari gara maila, espazio, metodologia, gaitasun, azpiegitura, konektibitate, gailu, hezkuntza-tresna eta gelan eta kudeaketan erabiltzeko aplikazioetan garatzen ari den hezkuntza publikoaren eraldaketa digitalaz. Hori guztia, gobernuaren eta kalitatezko zerbitzu publikoen beste estrategia batzuekin lerratuta”, gehitu du Solanak.
Eraldaketa digitalaren esparruan aipatu dituzte, Etorkizuneko gela, Hezkuntza eraldaketa digitalaren planera gehitu diren ikastetxeak, CRISS europar proiektua, ezarritako wifi sare berriak, informatika ekipoen berritzea eta DBHko 1. mailako ikasle bakoitzarentzako gailu bat eta baita hezkuntza tresna berriak ere, “benetako eraldaketa gauzatzeko ezinbestekoak”, azaldu dutenez.
Solanak azaldu duenez, jauzi kualitatibo eta kuantitatibo nabarmena egin da Hezkuntza Teknologia eta Informazio Sistemen Zerbitzuan legegintzaldi honetan, ez bakarrik ikastetxeentzat jarritako baliabideetan, baita Hezkuntza sistema osoa kudeatzeko EDUCA programa informatikoan. Indartu egin da lan-taldea, eta eskaintzen dituen zerbitzuak gehitu dira, EDUCA, azken batean, delako Nafarroako eskola-informazioaren sistema nagusia, zeinak ahalbidetzen duen ikastetxeen datu guztien bilketa eta esplotazioa, ikasle nahiz familiekin komunikazioa eta Hezkuntza departamentuaren zein ikastetxeen kudeaketarako ataza zabala.
Eraldaketa digitalarekin batera, hezkuntza publikoaren berrikuntza bermatzeko ezinbesteko lan-lerroa irakasleen trebakuntza da. 17-18 ikasturtean 1,2 milioi euro pasatxo bideratu dira irakasleen prestakuntzara, abiarazitako plan estrategikoekin eta pedagogia aktiboen programei esker. Hezkuntza kontseilariak berretsi duenez, “legegintzaldi hasieratik ari da Departamentua era honetako metodologiak sustatzen, bai Haur eta Lehen Hezkuntzan, bai DBH, Batxilergoa eta LHn. Departamentuaren helburuetako bat izan da, eta hala segitzen du izaten, egungo gizarteak dituen hezkuntza eskariei egoki erantzuteko eta hezkuntza publikoa modernizatzeko eta eraberritzeko”.
Gainera, datorren ikasturtean trebakuntza programa berri bat abiaraziko du Departamentuak, gaitasun pedagogiko-didaktikoa hobetzeko. Ebaluaketa, Kalitatea, Formazioa, Berdintasuna eta Bizikidetza zerbitzuak hasiko du Foru Erkidegoko sei ikastetxetan egingo den pilotatzea: hiru institutu eta hiru ikastetxe publikoetan. Formazio jarraitua indartzea da programa berriaren helburua, Akordio Programatikoan jasotako lehentasunetako bat hori ere. Ekimenak, gainera, irakasleek gaitasun pedagogiko-didaktikoaren (metodologia aktiboak) inguruan egindako eskari nagusienetako bati erantzuten dio, azaldu dute prentsaurrekoan.
Berdintasuna da Hezkuntza departamentuaren beste lan-ildoetako bat da “gure ikasleak berdintasunean hazteko konpromiso irmoa eta horri erantzutera etorri da SKOLAE bizikidetza programa, 2017-2021 Bizikidetza planaren barruan”, esan du Solanak. 16 ikastetxetan pilotatzea egin ondotik, hurrengo ikasturtean 100 ikastetxetara zabalduko da; orokortzekoaren 1. fasea deitu dute. “Sinetsita baikaude gure gazteak hasiera-hasieratik hazi behar ditugula berdintasunean, txiki-txikitatik, eta horretarako ezinbestekoa da haur hezkuntzatik bertatik hastea irakasle formatuekin”, gehitu du kontseilariak.
Berdintasunean hezi eta hazi jazarpen egoerak saihesteko eta horrelakoetan zer egin jakiteko. “Laguntza programak horixe du helburu eta harro esan genezake 2016-17 ikasturtean hasi eta 17-18an jarraitu duen prestakuntza programari esker, 1.400 irakasle trebatu direla eskola jazarpenari aurrea hartzeko eta hartan esku hartzeko programan”, zehaztu du hezkuntza arduradunak.
Baliabideak gehitzea
Baliabide materialen kasuan, Hezkuntza departamentuaren azpiegitura aurrekontua hirukoiztu egin da legegintzaldia hasi zenetik. Ez da ahaztu behar akordio programatikoaren konpromisoetako bat zela, hain justu, hezkuntza-azpiegitura publikoen diagnostikoa egitea eta ikastetxeak berehala eraikitzeko eta/edo hobetzeko behar eta lehentasunen plan estrategikoa prestatzea. Beren beregi aipatu ziren Biurdana, Castejón, Erronkari, Sarriguren, Buztintxuri eta Elizondo. Bada, Biurdanak duen ikasle kopurua artatzeko Iparraldeko ikastetxe berria egiten ari da eta 18-19 ikasturtean hartuko ditu lehenengo ikasleak; Sarriguren, Castejon eta Buztintxuri dagoeneko eginda daude; Erronkarikoa oraintsu lizitatu da, 3,2 milioi eurotan, eta 2019-20 ikasturtean jarriko da martxan eta bidean da Sarriguren eta Bortzirietako udalekin adostu dena da Lanbide Heziketako ikastetxea Oronoz-Mugairin egitea. Lehenengoan, proiektuaren diseinua egiteko lehiaketa laster abiaraziko da eta Lanbide heziketako ikastetxeari dagokionez, Bortzirietako udalekin elkarlanean ari gara lursailaren erabilera berria lortzeko Elizak baitauka gaur gaurkoz lur eremu horren ustiapen eskubidea, lur-eremua publikoa den arren. 5,9 milioi eurotik 2015ean, 21,7ra igaro da 2018an azpiegitura eta ikastetxeen mantenurako aurrekontua.
Bestalde, giza baliabideak gehitzeko egindako esfortzua ere azpimarratu nahi izan dute kontseilariak eta zuzendari orokorrak.
2016-17an hasitako ratioen jaitsierak ekarri du irakasleen plantila handitzea (91 irakasle gehiago) eta baita gela kopurua gehitzea ere sare publikoan (86 talde gehiago).
Aniztasunari erantzuteko planak ekarri dituen neurriei esker, laguntzarako irakasleak, orientatzaileak, logopedak eta terapeutak kontratatzeko 1,5 milioi euro gehiago ditu Departamentuak. 1,8 milioi gehiago zaintzaile, fisioak eta zeinu hizkuntza-irakasle gehiago kontratatzeko; eta gehitu egin da ikastetxeei bideratzen zaien diru-laguntza (150.000 eurotik 650.000 eurora). Gainera, ikastetxearen eraldaketa ikuspegi inklusibo batetik lantzeko kontratu programan parte hartzen ari diren ikastetxe kopurua ere igo egin da: 41 izango dira hurrengo ikasturtean (7 hasi ziren 15-16an).
Eta, mahai sektorialean lortutako, eta abuztuan sinatuko den, akordioari esker ere irakasleen kontratazioak gora egingo du, besteak beste, zuzeneko irakaslanerako 2 orduko murrizketa indarrean sartuko delako Haur eta Lehen Hezkuntzan 18-19 ikasturtean eta horrek beste 136 irakasle gehiago kontratatzea ekarriko duelako. Neurri honek gainera, aniztasunari erantzuteko neurri ere eragingo die ikastetxeko auto-ebaluazio prozesuetarako talde motorrak ezarriko direlako eta hobekuntza proposamenak ezarriko direlako, plan estrategikoan jasotakoari jarraituz.
Giza baliabideen atalean, badira aintzat hartzeko ito garrantzitsuak. Hala nola, bigarren hezkuntzan eta lanbide heziketan egindako lan-eskaintza publikoa (335 plaza), aldi baterako kontratazio-zerrendak kudeatzeko foru agindua berritzea (auzitegi gorenaren sententzia irmo baten ondotik) eta Lan Arriskuen Prebentziorako lan-taldeak landutako kanpo erasoen aurrean jarduteko protokoloa.
18-19 ikasturteari begira, berriz, giza baliabideen erronka nagusia maisu-maistren oposizioa izango da, estatu mailako leku-aldaketa lehiaketarekin batera.
Lanbide Heziketaren modernizazioa
Bestalde, irakaskuntza publikoa berritzeko eta erakargarriagoa egiteko konpromisoari jarraituz, Lanbide Heziketa plan estrategikoa ere ito garrantzitsua da. Izan ere, Nafarroa S3 estrategiari oinarri ematen dio, gizartearen kohesio eta iraunkortasunari balio erantsia eman dio eta lanbide heziketa ikasketak indartu eta eguneratzea ekarri du.
Hala, hirugarrenez gehitu egin da goi eta erdi mailako ziklo-eskaintza. Dagoeneko 179 ziklo eskaintzen ditugu erdi mailako, goi mailako, kirol arloko eta arte plastiko eta diseinuko ikasketak egiteko eta 4.375 plaza eskaini dira 18-19 ikasturterako.
Euskaraz egiten den formazio-eskaintza ere gehitu egin da azkeneko 2 ikasturteetan, eskaintzen diren goi mailako zikloen kopurua egonkortuz nahiz, 18-19 ikasturterako erdi mailako zikloen %10,98 euskaraz eskainiz.
Gainera, Lanbide Heziketa Dualaren aldeko apustu irmoa egiten ari da Departamentua. Modalitate honetan egin den ziklo-eskaintza 18-19 ikasturteari begira %29 hazi da, aurreko ikasturtearekin alderatuta.
Bestalde, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua berritzeko nahi eta asmo horri tiraka, ikasketa metodologia berriak sustatu dira LHko ikastetxeetan. Plan estrategikoaren ildo nagusietako bat da, zehazki, proiektuetan oinarritutako ikasketa kolaboratiboa sustatzea. Hala, 16-17 ikasturtean irakasleen trebakuntza plana abiarazi zen, 100 irakaslerekin, eta 17-18 ikasturtean ehundik gora irakasle aritu dira trebakuntza prozesuan. 18-19 ikasturteari begira, berriz, Ikasketa metodologia horrek jauzi kualitatibo esanguratsua izango du, “Kimua programa”ri esker.
Kimua programak lau aldi izango ditu (trebakuntza, heziketa taldeak sortzea, eredua garatzea eta eredua ikastetxeetan finkatzea). Koordinatzaile eta dinamizatzaileen figurak sortuko ditu ikastetxeetan eta ikastetxeen 4 sare eratzea aurreikusten du, Kimua programaren ezarpenaren arabera.
“Ari garelako lanbide heziketaren eskaintza lurralde osora zabaltzen, Nafarroako edozein lekutan bizi izanda ere, aukera izan dezaten gure gazteek etorkizunerako formatzeko. Berdintasunean egin ahal izateko hautua eta profesionalen trebakuntza jarraitua sustatzen”, azaldu du Solanak.
Bestalde, Plan estrategikoaren inguruko hainbat xehetasun eman ditu kontseilariak prentsaurrekoan. Hala, planaren beraren parte hartze prozesuaren arrakasta aipatu du. Izan ere, 1.257 lagunek parte hartu dute prozesuan: 446 pertsonek mahai teknikoetan, 306 lagunek lurraldeka egindako 8 sesioetan eta 384 lagunek egin dituzte ekarpenak gardentasun atariaren bitartez.
Unibertsitate arloa
Ikasketa-eskaintza unibertsitate publikoan ere hazi egin da. Gradu eta Master titulu ofizial gehiago eskaintzen dira NUPen: Zientzietan, Datuen zientzia, Bioteknologia, Ingeniaritza biomedikoa 18-19an eta hurrengo ikasturteetan aurreikusitakoak: psikologia eta medikuntza. UNED, bestalde, Haur Hezkuntzan irakasle gradua eskaintzeko lanean ari da.
Zuzendari orokorrak azaldu duenez, “dudarik ez dago, NUPen urte askotarako finantzazio akordioak kalitate irizpideetan sakontzen lagunduko du eta baita ikerketa gizarteratzen ere, ezagutza zientifikoaren transmisioa sustatzeko deialdi eta hitzarmenen bidez”. Bidenabar, euskarazko eskaintza sustatzeko ere balio duen finantzazio-hitzarmena. Eta Unibertsitateen zuzendaritzak esku artean beste erronkatako bat da Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika ikasketatara erakartzea emakumeak, kasu honetan, aurreko ikasketa-mailekin elkarlanean eta, beraz, Departamentuko hainbat zerbitzurekin elkarlanean.
“Ikusten denez, beraz, hezkuntza publikoaren kalitatea bermatzeko neurri konkretuek akordio programatikoan hartutako konpromisoei erantzuten diete. 39 konpromiso hartu ziren eta 35 bete dira dagoeneko eta gelditzen diren 4 horiek abiatuta daude”, ondorioztatu du Hezkuntza zuzendariak. Tartean, eleaniztasunari dagokiona legoke. Hala, Roberto Perez zuzendari orokorrak esan du, 17-18an eta egun arte, hizkuntzen trataera bateratu baten ikuspegia garatu bidean, besteak beste, jardunaldi eleanitzen bitartez sentsibilizazio prozesua abiatu dela eta ikasturte hasierako jarraibideetan Hizkuntza Proiektua egiteko mandatuak isla izan duela. Hala, “aurrerantzean, atzerriko hizkuntzen programa ez daukaten haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetara eginkizuna zabalduko da eta horretarako, foru agindua karrikaratuko da. Hizkuntzen Trataera Bateratuaren helburua erdiesteko, hainbat formazio-saio, hedapen jardunaldi eta bestelako ekintzak burutuko dira”, azaldu du Perezek. Era berean eta erronka gisara, Hezkuntza departamentuak epe ertainean, prozesu parte-hartzaile gidatua eta estrategikoa abiatuko du bertako hizkuntzetatik abiatuko den benetako trataera bateratu bat xede izanik. Horrez gainera, urrutiko irakaskuntzako B2 maila eskuratzeko aukera zabaldu zen Lizarran eta 17-18an, berriz, Zangotzara eraman zen; era horretan, Iruñeko hizkuntza eskolaren unitate finko bat ezarri zen Lizarran, ingeleseko 3 mailako aukerarekin eta euskarako C1-ko eskaintzarekin. Hurrengo ikasturtean ingeleseko bi maila gehiago gehituko dira. Bestalde, Altsasun eta Vianan lehenengoz That’s English-eko A1, A2 eta B1 mailak eskainiko dira eta merindade buruetan balizko hizkuntza eskaintzaren azterketari ekingo zaio.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen