(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Doneztebe-Irurtzun Txirrindularitza-ibilbideko UGEPS onartu da, Ederbidea mugaz haraindiko proiektuan kokatua asteazkena, 2018.eko uztailak 25


52 km-ko luzeran, Plazaolako eta Bidasoako bide berdeak konektatzen ditu


EDERBIDEA. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Doneztebe /Santesteban-Irurtzun Txirrindularitza Ibilbidearen Udalez gaindiko Eragineko Proiektu Sektoriala onartzen duen erabakia hartu du gaurko bileran.

UGEPS delakoa Nafarroa baino eremu handiagoko proiektuaren barnean kokatzen da; hots, Ederbidean; hain zuzen ere, mugaz haraindiko proiektua Interreg V-A programako (Espainia-Frantzia-Andorra) proiektuen lehen deialdian programatua da (POCTEFA 2014-2020), eta horren helburua da Iruña, Donostia eta Baiona lotzea 240 km-ko txirrindularitza-bidearen bitartez, eta bizikleta erabiltzea sustatzea bai turismo eta aisiarako, bai eguneroko joan-etorrietarako. Nafarroan, Bidasoako eta Plazaolako bide berdeak elkartuko dira, UGEPS honen xedeko tartea, eta Plazaolako trenbide zaharra Iruñarekin konektatuko da.

UGEPS-ek definitutako ibilbideak guztira 52 km-ko luzera du, eta honako udal-mugarteak zeharkatzen ditu: Doneztebe / Santesteban (Bidasoako bide berdearekin konektatzen du), Donamaria, Oiz, Urroz, Beintza-Labaien, Saldias, Basaburua, Imotz (Plazaolako bide berdearekin konektatzen du Latasan), Arakil eta Irurtzun.

Ibilbidearen zatirik handiena, luzeraren %77 baino zerbait gehixeago, batez besteko trafiko motorizatuaren maila (IMD) eguneko 1.000 ibilgailutik beherakoa duten errepideetan igarotzen da, eta gainerakoa tokiko pistek, bideek eta ormigoiarekin edo zabor-legarrarekin egindakoek osatzen dute. Trazaduran, luzetarako %6tik gorako maldak daude bidearen %12tik gorako distantzian, eta %22ra bitartekoak zenbait tartetan.

Aldi berean, trazatuak Bidasoako eta Plazaolako bide berdeekin konektatzen du, Donezteben eta Latasan, hurrenez hurren. Ederbidea UGEPS-ek "Plazaolako ibilbide zaharra berreskuratzea (Irurtzun-Leitza tartea) UGEPS ordezkatzea proposatzen du Latasatik Irurtzuneraino.

Eurovelo

Horrez gain, UGEPS honen helburua da Plazaolako eta Bidasoako bide berdeak konektatzeko txirrindularitza-ibilbidea egokitzea eta Eurovelo sarearen zati bat Nafarroan osatzea (Eurovelo-1), Endarlatsatik Iruñaraino. Gogoratu behar da Eurovelo Europako Txirrindularien Federazioak zuzentzen duen proiektua dela, eta txirrindularitza-ibilbideen sarea osatu nahi duela Europako kontinentea oso-osorik konektatzeko, distantzia luzeko turistek nahiz tokiko herritarrek beren eguneroko ibilbideetan erabil dezaten. Zehazki, EV-1 Ibilbideak Norvegiako fiordoetatik hasi, eta Irlandako kostatik, Nantestik (Frantzia) Iruñatik igaro eta Portugalgo Algarveraino konektatzen du, 9.100 km inguruko ibilbidearekin. Ibilbide honen  barruan sartzeko, trazatuak diseinu-irizpide batzuk bete behar ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa