(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak gaitasun pedagogiko-didaktikoaren gaitasuna hobetzeko programaren pilotatzea egingo du 18-19 ikasturtean asteartea, 2018.eko uztailak 24


Sare publikoko sei ikastetxek eta institutuk parte hartuko dute programan


Hezkuntza departamentuak trebakuntza programa berri bat abiaraziko du hurrengo ikasturtean, gaitasun pedagogiko-didaktikoa hobetzeko. Ebaluaketa, Kalitatea, Formazioa, Berdintasuna eta Bizikidetza zerbitzuak hasiko du Foru Erkidegoko sei ikastetxetan egingo den pilotatzea: hiru institutu eta hiru ikastetxe publikoetan.

“Gaitasuna Pedagogiko-Didaktikoa Hobetzeko Programa” (PDHP) berariazko programaren helburua da formazio jarraitua indartzea Akordio Programatikoan jasotako lehentasunetako bat baita; era berean, trebakuntza eta lan plan bat baliabideak optimizatuko dituena. Ekimenak irakasleek gaitasun pedagogiko-didaktikoaren (metodologia aktiboak) inguruan egindako eskari nagusienetako bati erantzuten dio.

Legegintzaldi hasieratik ari da Departamentua era horretako metodologiak sustatzen, bai Haur eta Lehen Hezkuntzan, bai DBH, Batxilergoa eta LHn. Departamentuaren helburuetako bat izan da, eta hala segitzen du izaten, egungo gizarteak dituen hezkuntza eskariei egoki erantzuteko eta hezkuntza publikoa modernizatzeko. Zerbaitegatik da departamentuak irakasleek trebakuntzari, plan estrategikoen garapenari eta aipatutako programa espezifikoari zuzendutako aurrekontua nabarmen gehitzea. 1,2 milioi euro bideratu dira 2018ko aurrekontuetan formaziora, 2015etik laukoiztu egin den diru-partida. Izan ere, Departamentuak abiarazitako plan estrategiko guztiek hasieratik bertatik egin duten ikuspegi pedagogiko baten aldaketaren alde, hezkuntza sistemaren etapa guztietan metodologian eguneratzeko. Asmo horrekin ari da lanean Hezkuntza departamentua, eta horretarako ere metodologia horiek formazio ibilbide baten taldekatzeko lanean ari da, Nafarroako Museoan iazko abenduan egin ziren metodologia aktiboen inguruko jardunaldietan iragarri bezala.

Proiektuetan oinarritutako ikasketak, ikaskuntza-komunitateak, ikasketa kooperatiboa, zerbitzu-ikasketa eta gaitasun ikuspegia, edo bestelako ikasketa arlotan dabiltzan ia 50 bat irakaslez osatutako lan-taldeak aipatutako formazio ibilbidearen egitura osatuko duen diseinu eta balioztatzea landu du amaitu berri den ikasturte honetan zehar.

Ebaluaketa, Kalitatea, Formazioa, Berdintasuna eta Bizikidetza zerbitzuaren iritziz, ikasketa jarraiturako gaitasun giltzarrien garapenak ezinbestean beharrezko du ikuspegi pedagogiko berri bat, paradigma aldaketa bat. Hurrengo ikasturtean hasiko den formazio programaren pilotatzearekin hobetu nahi dena da irakaslearen profil profesional berriaren baitan transbertsala eta oinarrizkoa den irakaskuntza gaitasuna. Ildo horretan, gida didaktiko bat garatuko da gaitasun horren inguruko oinarrizko printzipioak jasoz. Era berean, trebakuntza programa honen garapenarekin nahi da baliabideak optimizatu eta formazio ekintzen gehiegizko atomizazioa murriztu, baita maila guztietan koherentzia eta koordinazioa erraztu eta hobetu, maila pertsonalean, irakaskuntza taldeetan, ikastetxean eta unitate teknikoen artean.

PDHP pilotatzean parte hartuko duten sei ikastetxeak dira Iruñeko Iparralde, Lizarrako Tierra Estella eta Martzillako Marqués de Villena institutuak nahiz Orkoiengo Auzala, Sarrigurengo Joakin Lizarraga eta Fustiñanako Santos Justos Pastor Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak. Departamentutik, ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin elkarlanean, antolatu du lan-plana eta hainbat liberazio ordu aurreikusi dira, ikastetxearen tamainaren arabera aldatzen direnak. Pilotatzearen beste helburuetako bat da formazio programa beraren egokitasuna eta berau garatzeak gaitasun horretan izan duen hobekuntza ebaluatzea, gainerako ikastetxeetara hedatzen hasi aurretik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa