(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak ziurtatu du datuek Nafarroa indartsuagoa eta kohesionatuagoa erakusten dutela

osteguna, 2018.eko uztailak 19


Bultzatutako aldaketak jarduteko hiru printzipiotan oinarritu direla nabarmendu du: bizikide izatea, eraikitzea eta aurrera egitea


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, ondorengoa nabarmendu du: “datu hauek benetan bermatzen dute Nafarroa, lanaren eta emaitzen bitartez, krisiari, gizarte eta lurralde mailako desberdintasunari eta izan duen isolamenduari aurre egiten ari da”. Ildo horretan, honako hau azpimarratu du: “apokalipsi ekonomikoa iragartzen zutenei erantzun ahal izateaz gain, krisiari aurre egiteko haien gelditasuna eta utzikeria gaindituaz erantzuten diegu”. “Egun, Nafarroa indartsuagoa eraikitzen ari gara ekonomiaren eta gizartearen aldetik”, azpimarratu du.
Barkos Lehendakaria

Barkos Lehendakariaren agerraldiaren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, ondorengoa nabarmendu du: “datu hauek benetan bermatzen dute Nafarroa, lanaren eta emaitzen bitartez, krisiari, gizarte eta lurralde mailako desberdintasunari eta izan duen isolamenduari aurre egiten ari da”. Ildo horretan, honako hau azpimarratu du: “apokalipsi ekonomikoa iragartzen zutenei erantzun ahal izateaz gain, krisiari aurre egiteko haien gelditasuna eta utzikeria gaindituaz erantzuten diegu”. “Egun, Nafarroa indartsuagoa eraikitzen ari gara ekonomiaren eta gizartearen aldetik”, azpimarratu du.

Barkosek gaur goizena aurkeztu du Nafarroako Gobernura iritsi eta hiru urteko lanaren inguruko balantzea; modu horretan, Gobernuaren 2015-2018 ekintza-memorian jasotzen diren adierazle sozio-ekonomiko nagusiak errepasatu ditu, horien bitartez Foru Exekutiboak kudeaketari buruzko kontuak eman nahi baitizkio gizarteari.

Horrela, Barkos Lehendakariak egonkortasuna adierazi du Nafarroako Gobernuak hiru urteko legealdi honetan zehar egindako lana definitzen duen lehen adierazle bezala. “Egonkortasuna Gobernuaren ekintzan eta egonkortasuna topaketa politiko eta parlamentarioan; horri esker, aurrekontuak egin ahal izan baitira denboran eta forman, eta horiekin Exekutiboaren lanak bultzatutako aldaketak gauzatzeko beharrezkoa den legegintza-ekintza ere bai”, berretsi du Barkosek.

Halaber, nabarmendu du aldaketak hiru ekintza-printzipiotan oinarritu direla, eta horiek Gobernuaren lana zeharka gidatu dutela politiketan; hala nola, bizikide izatea, eraikitzea eta aurrera egitea.

Barkosek honela azaldu du: “batera bizitzea sentsibilitate eta identitate ezberdinen artean, eta batuaz egitea, Nafarroako guztien etorkizunaren alde lan egiteko; Nafarroako garapen ekonomiko, politiko eta sozialerako zimendu gogorrak eraikitzea, hots, Gobernu honek Nafarroako gizartearen alde lan egiteko 5 ardatzak eratzen dituzten legeak eta plan sektorialak gauzatzea; eta datozen hamarkadetako Nafarroari indarra eta sinesgarritasuna emango dioten aldaketak egiten aurrera egitea”.


Prentsa aretoa

Prentsa aretora gerturatutako kazetariak. ( irudia handitu )

Modu horretan, Lehendakariak honako hau berretsi du: “azken finean, etorkizuneko ekonomiaren alde lan egiten dugu, benetako sostengua emateko Ongizatearen Nafarroari; horixe da ongizaterik handiena eta solidarioena, betiere kontuan izanik lehentasuna pertsonak eta haien eskubideek dutela, haien artean iraunkortasuna oinarrizko eskubidea dela, eta hori guztia gobernatzeko beste modu bat posible delako”.

Barkosek gogoratu du 2015eko uztailean lehen erronka enplegua sortzea eta kontu publikoak onbideratzea zela, eta, zentzu horretan, azpimarratu du egun 10.857 langabe gutxiago daudela erregistratuta; Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionean, berriz, 2018ko ekainaren 30ean, duela hiru urte baino 24.268 afiliazio gehiago daude. Barkosek enplegua sortzea bultzatzeko egindako ekintza publiko erabakigarriak aipatu ditu; era horretan, besteak beste, ondorengoak nabarmendu ditu: azpiegituren gaineko inbertsioa, 2015ean 660.000 €-koa izatetik 2018an 11 milioi eurotik gorakoa izatera iritsi baita; eskualdeko planetan edo klusterretan egindako inbertsioa; berrikuntza-arloko aurrekontua, ia hirukoiztu egin baita; enplegu sozial babestuan inbertitzeko egindako ahalegina; edo lurralde osoan banda zabala hedatzeko inbertsioak (600 kilometrotik gorako distantzia hedatu da zuntz optikoa). Datu horiek erakusten dute Nafarroan enplegua sortzeko eta enpresak ere sortzeko sortu den joera; 2015ean 36.738 enpresa zeuden eta 2017an 38.413.

Etorkizunari begira, Lehendakariak nabarmendu du enplegu gehiago eta kalitate handiagoko enplegua sortzeko berehalako erronka dutela; modu horretan, Espezializazio Adimentsuaren Estrategian detektaturiko sektore estrategikoetan berrikuntzaren aldeko apustua egitea aipatu du, Zientziaren eta Teknologiaren Legea edo LHko hezkuntza-arloko apustua bezalako araudi-elementuekin. “Gizarte indartsu eta kohesionatu baterako apustuak dira; gainera, datozkigun erronken aurrean, oraindik ere gurekin dugun krisiaren aurrean egon zen baino askoz ere hobeto prestatuta dago gizartea”.

Lehendakariak kontuak saneatzeari buruzko gaia ere aipatu du; era horretan, gogoratu du 2015eko uztailean altxortegia 50 milioi eurokoa zela, eta 2017an ekitaldiaren amaieran, 631 milioi eurokoa dela. Barkosen hitzetan, datu horiek “ez dira zori-kontuak, erantzukizun politikoarenak baizik”, eta “beharrezko (eta inoiz ez erosoa) erreforma fiskalari” erantzuten diote, Nafarroak Estatuari egin beharreko ekarpena eguneratzearen inguruan egindako lanari eta zor-interesetan foru-kutxan 30 milioi euro aurreztu dituen zorra berriz negoziatzeari. “Datu horiek azaltzen dute urtean 400 milioi euro gehiago finkatu ahal izan ditugula Nafarroako aurrekontuetan, eta horiei esker, kontuak saneatu eta duela oso gutxi gizarteari jarritako murrizketak itzultzeko aukera ematen digutela”, ziurtatu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Gobernuaren 2015-2018 ekintza-memorian
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa