(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 11,3 milioi euro jarri ditu Tafallako hegoaldeko saihesbidearen I. fasea gauzatzeko asteazkena, 2018.eko uztailak 18


Lanak urtearen amaiera aldera hastea aurreikusten da, eta 15 hilabetekoak izango dira


Tafallako hegoaldeko saihesbidearen I. fasearen proiektuaren planoa.

Tafallako hegoaldeko saihesbidearen I. fasearen proiektuaren planoa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordioa bat onartu du Herri Lanetako zuzendari nagusiari baimena emateko Tafallako hegoaldeko saihesbidearen I. fasearen obra-kontratua egiteko. Lanak egiten aurtengo azaroan edo abenduan hasiko dira, eta 15 hilabetez luzatzea aurreikusten da; lanen balioa gutxi gorabehera 11.300.422 eurokoa da, BEZ barne.

Baimen hori ematea beharrezkoa da hainbat urtetarako gastua izanik. Zehazki, 50.000 euro 2018ko aurrekontutik ordainduko dira; 8.218.488 euro 2019ko aurrekontutik; eta 3.031.933 euro 2020kotik.

NA-132 errepidearen bitartez, Nafarroako erdigunearen mendebalde-ekialdea egituratzen da. Lizarran hasi eta Zangozan amaitzen da, eta Erdialdeko herri ezberdinak komunikatzen ditu. Gainera, Foru Erkidegoko gaitasun altuko hiru bide nagusiren arteko konexioa eskaintzen du: A-12, AP-15 eta A-21.

Gaur egun, NA-132 errepideak Tafallako hirigunea zeharkatzen du, eta, bertan, auto-ilara garrantzitsuak sortzen direnez eguneko ordu jakin batzuetan, ekialde eta mendebalde arteko eta alderantzizko joan-etorriak egiteko denbora gehiago behar izaten da. Eta garrantzitsuena da Tafallako herritarren bide-segurtasunean eragina duela.

Saihesbide berriarekin Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzaileko (2010-2018) 189. jarduera gauzatuko da; plana Nafarroako Parlamentuak onartu zuen 2010eko urrian. Bidea bi fasetan zatitu da, I. Fasea eta II. Fasea, proiektuak idazte eta obrak gauzatze aldera. 

Obren deskribapena

Proiektuaren barnean, trazadura berriko errepidea eraikiko da, NA-132 (Lizarra-Zangoza) eta NA-6140 (Tafalla-Miranda Arga) arteko egungo elkargunean hasi eta N-121 (Iruña-Zaragoza) errepidearekin konektatzen den lekuan amaitu arte, AP-15 autopistarekiko bidegurutzearen inguruan. Saihesbidearen hasiera nahiz amaiera biribilgune bidezko elkargune eran egingo dira.

Halaber, proiektuaren barnean, beste biribilgune bat sartzen da La Nava industrialdean, N-121, NA-8602 (Oliteko zeharbidea) errepideen eta poligonorako sarreraren arteko elkargunea konpontzeko.

Saihesbideak guztira 2.850 m-ko luzera izango du eta 3,5 m-ko 2 errai eta 1,5 m-ko bazterbideak bi bazterretan. Lubeten inguruan, m 1eko bermak jarriko dira bazterretan; aldiz, erauzketa-zonetan, 2 m-ko zabalerako arekak gehi m 1eko bermak erauzketaren oinean. Biribilguneen sekzio tipoa bakoitza 4,5 m-ko bi erraik osatzen dute, 1,5 m-ko kanpoko bazterbidearekin, 0,5 m-ko barrukoarekin eta 0,75 m-ko kanpoko bermarekin. Bide-zoruan, 15 cm-ko nahasketa bituminosoa jarriko da eta 20 cm-ko zementu-zorua, hobetutako eta E3 motako zabalgunearen gainean.

Bidearen zeharkako iragazkortasuna bermatu eta barrera efektua ahalik eta gehien gutxiagotzearren, hiru egitura proposatu dira maila ezberdinean, eta, horri esker, errepide berria gurutzatu ahal izango da dagoen bide-saretik. Goiko bi pasabide dira, bat 0+690 pk-n eta bestea 2+660 pk-n, eta beheko pasabidea 2+020 pk-n. 

Proiektuan hamaika bide eta kaltetutako hainbat zerbitzu berrituko dira, saihesbidearen trazadurak eragozteagatik: aireko 3 linea elektriko, telefoniako 5 kanalizazio, gas-sarearen 3 afekzio,   Mairagako Mankomunitateko hornidura-sarearen 3 afekzio, euri-uren hornidura-sarearen afekzio 1, Aguacanal-eko ureztatze azpiegituraren 6 afekzio, Ureztatzaileen Komunitatearen ubide-sarearen 4 afekzio eta argiteria-sarearen 2 afekzio, bat Tafallako Udalekoa eta bestea Audenasarena.

Obra osagarri hauekin, soinutik babesteko 300 m-ko luzerako eta 3 m-ko altuerako pantaila jartzea pentsatzen da saihesbidearen enborraren eskuineko aldean, 0+225 eta 0+52 pk artean; halaber, argiak jarriko dira N-121 errepidearekiko elkargunean eta La Nava poligonoarekiko elkargunean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa