(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Lizarrako Erdi Aroko Azterketen Nazioarteko Astearen ibilbide zabala nabarmendu du asteartea, 2018.eko uztailak 17


45. edizioan, komunitate juduek Mendebaldeko Erdi Aroan izandako bizimodu soziala, kulturala, ekonomikoa eta politikoa aztertuko da


Lizarrako Kultura zinegotzia, Regino Etxabe, Barkos Lehendakaria eta Juan José Larrea irakaslea, Batzorde Zientifikoko kidea

Lizarrako Kultura zinegotzia, Regino Etxabe, Barkos Lehendakaria eta Juan José Larrea irakaslea, Batzorde Zientifikoko kidea ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Lizarrako Erdi Aroko Azterketen Nazioarteko Asteak duen ibilbide zabala nabarmendu du gaur; aurten, gainera, 45. edizioa izango da, eta komunitate juduak Mendebaldeko Erdi Aroan aztertuko dira. Halaber, nazioartean duen inpaktua eta eztabaida zientifikoen kalitatea azpimarratu ditu, "ezbairik gabe, Lizarra eta Nafarroa osoa erreferentzia-leku izatera eramango baitituzte Europako mediebalismoarentzat".

Horrela adierazi du datorren ostiralera, uztailaren 20ra, bitarte egingo den saioaren inaugurazioan. Eta horrekin amaiera emango zaie Espainiako Judutegien Sareak, "Sefarad-eko bideak", antolatutako ekitaldiei (Ega hiriak du horren lehendakaritza). Lehendakariaren hitzetan, “jarduera horiek agerian utzi dute Erdi Aroko hiriak Nafarroako gainerako judutegiekin duen lotura handia, kontuan hartuta Lizarrakoa hirugarren komunitate garrantzitsua izan zela Tuterako eta Iruñeko aljamen ondoren”.

Lau egunetan zehar, bertaratzen direnek aukera izango dute ondorengoak ezagutzeko: juduaren estereotipo ezberdinak literatura hispanikoetan; erbeste sefardiaren kontakizunari buruzko historia eta memoria; komunitate juduak integratzeko edo kanporatzeko moduak, iberiar penintsulan nahiz mediterranear munduan eta Erdialdeko Europan eta kontinentalean, irudikapen ezberdinetan, hots, memoriaren topografian, ikonografian, literaturan eta bestelako adierazpen material eta kulturaletan. 

45. edizioa

Lizarrako Erdi Aroko Azterketen Nazioarteko Astean Suitzako, Alemaniako, Frantziako eta Espainiako adituek hartuko dute parte.

Jardunaldiak uztailaren 17an hasiko dira, eta Jon Juaristi idazleak juduak literatura hispanikoetan izandako estereotipo ezberdinez hitz egingo du, erbeste sefardiaren kontakizunari buruzko historiaren eta memoriaren ariketa moduan.


Lehendakariak inaugurazioan daudenekin hitz egiten

Lehendakariak inaugurazioan daudenekin hitz egiten ( irudia handitu )

Inaugurazio-saioaren ondoren, hitzaldi ezberdinetan komunitate juduak integratzeko edo kanporatzeko moduak eta adierazpen materialak eta kulturalak jorratuko dira. Iberiar penintsula eta Erdialdeko Europa eta kontinentala, Mediterraneoarekin batera, hurbiltze berriak izango dira, memoriaren topografia, ikonografia, komunitateen irudikapena edo literaturan eta adierazpen kulturaletan duen presentziaren islari dagokienean.

Asteari amaiera ostiralean, uztailaren 20an, emango zaio, eta amaitu aurretik mahai-ingurua egingo da: “Menahem ben Zerah, Lizarrako talmudista”; espezialista nabariek aukera emango digute nazioarteko mailako pertsonaiaren biografiaren, obraren, gertaeren (1328ko progrom-en inpaktua) eta merituen inguruan hausnarketa egiteko, orain arte herritar gehienek ez baitituzte ezagutzen.

Aldi berean, astean zehar, ikertzaile eta doctorando gazteek komunikazioen aurkezpenak egingo dituzte; ardatz nuklearretako bat izango dira Astearen egitura berrian.

Hirugarren aldiz, ikertzaile berriak eta doktoregai gazteak gonbidatu dira; hots, antzeko gairen bat garatzen ari direnak. Helburua da ingurune pribilegiatua izatea, eztabaida zientifikorako nazioarteko foroa, egiten ari diren lanen berri emateko eta eremu horretan nabarmenak diren espezialisten aurrean aberasteko. Gainera, doktoregaien kasuan, haien parte-hartzea doktoretza-jarduera bezala onartu ahal izango da haiei dagozkien unibertsitate-programetan.

Aurreko edizioetan bezala, herritar guztientzat irekitako lantegia ere egingo da; hau da, “Dokumentuekin lanean juduen historiarako”. Uztailaren 17an izango da, arratsaldean, Los Llanos Kultur Etxean. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak antolatuta, herritarrei gerturatuko zaizkie judu-munduak Nafarroan izandako pieza dokumental adierazgarrienak.

Lizarrako Udalaz gain, edizio honetan honako hauek esku hartzen dute: "Lizarrako Done Jakue Bideko Lagunak" elkartea; Erdi Aroko Azterketen Espainiako Sozietatea, Astea estatu-mailan nahiz nazioartean hedatzen lagunduko duena; Lizarrerriko Ikerketa-Gunea; eta “la Caixa” Gizarte Ekintza, asistentzia-beken kopuru garrantzitsuarekin.

Astearen Batzorde Zientifikoan honako irakasle hauek aurki ditzakegu: Eloísa Ramírez Vaquero, Nafarroako Unibertsitate Publikokoa, 2018ko edizioan hizlari-koordinatzaile moduan arituko dena; Julia Pavón Benito, Nafarroako Unibertsitatekoa; Pascual Martínez Sopena, Valladolideko Unibertsitatekoa; Véronique Lamazou-Duplan, Université de Pau et des Pays de l’Adour Unibertsitatekoa; eta Juan José Larrea Conde, Euskal Herriko Unibertsitatekoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa