(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

66. alearen harrapaketarekin bukatu da gaur goizean Nafarroan izokinak arrantzatzeko denboraldia osteguna, 2018.eko uztailak 12


Kanpainak uztailaren 31rako aurreikusia zuen itxiera aurreratu da ezarritako kupoa bete ondoren


Gaur goizean harrapatutako 66. izokina. ( irudia handitu )

Gaur goizean harrapatu dute Bidasoa ibaian aurtengo izokinen arrantza-garaiko 66. alea, denboraldi honetarako ezarrita zegoen kupoa betez, eta izokinen harrapaketa erraztu duten baldintza meteorologikoak tarteko izan dituen 2018ko izokinen arrantza-denboraldiari bukaera emanez.

Azken izokin hau jatorri basatiko eta negu bakarreko alea izan da, 1,77 kiloko pisua eta 602 milimetroko luzera zituena, eta koilaratxoaz harrapatu du Montoia aldean Hernaniko (Gipuzkoa) Alberto Bartolomé arrantzaleak.

2017an, 78 izokineko kupoarekin, azken alea uztailaren 31n arrantzatu zen.


Alberto Bartolomé eta haren alaba Afrika Bartolomé López, 66. izokina dutela. ( irudia handitu )

Araudiaren arabera, aurtengo denboraldia uztailaren 3an bukatu behar zen, aurretik zehaztutako izokin kopurua (66) harrapatzerik lortu ez balitz ere. Arrantzatzeko garaia behar baino lehenago ixtearen arrazoia, Ingurumeneko teknarien esanetan, estu-estu lotuta egon liteke aurten izan dugun ezohiko udaberri euritsuarekin eta honek eragindako uholdeekin, zeinek, ibai-bokaletarako sarbidea erraztu baitie izokinei, ibaietan gora erruteko leku egokien bila egin ohi duten zeharkaldian.

Aurten, izokina arrantzatzeko garaia normalean baino lehenago hasi da, apirilaren 15ean alegia, eta lehendabiziko aldiz, amuarraina harrapatzeko erabiltzen den baimen-sistemaren antzekoa ezarri da berritasun gisa.

Berako Xabier Lanz arrantzaleak harrapatu zuen apirilaren 18an denboraldi honetako lehenbiziko izokina, Endarlatsa aldeko Las Nazas putzuan. Aleak mikromarka zeraman eta 4,750 kiloko pisua, 775 milimetroko luzera eta 150 milimetroko altuera zituen. Harrapatu zuten unean, 3 urte zituen (urte bat ibaian eta bi urte itsasoak). Sexua hartutako ehun-laginaren analisiak zehaztuko du, baina emea zela irudi du.

Aurtengo denboraldiaren balantzea

Arrantzaturiko 66 izokinen artean, 55 negu anitzeko aleak dira eta 15 negu bakarrekoak, 4,18 kiloko batez besteko pisuarekin eta 733 milimetroko batez besteko luzerarekin. Alerik handienak 7,63 kiloko pisua eta 930 milimetroko luzera izan ditu, eta txikienak 1,60 kilo eta 540 milimetro. Harrapatutako ale guztien artean, 30 Mugairiko arrain-haztegiko izokinak ziren, hots, arrain guztien % 45 (horietatik 19k hegal adiposoaren ablazioa zuten eta beste 11k mikromarka zuten).

Gehienak izkiraz arrantzatu ziren (26) edo izkira eta zizareaz (6), eta gainerakoak, garrantzi-hurrenkeraren arabera, euliaz (19), zizareaz (7), koilaratxoaz (5) eta ninfaz (3). Apirilean 3 ale harrapatu zituzten, 12 maiatzean, 39 ekainean eta gainerako 12ak uztailaren 1etik 12ra bitartean.

Guztira, 34 arrantzalek lortu dute izokinen bat harrapatzea. Ale kopururik handiena arrantzatu duena David Miranda izan da: 6 izokin, guztira. Arrantzale gehienak nafarrak ziren, eta ondotik gipuzkoarrak.

2018ko denboraldian, iaz aplikaturiko arrantza iraunkorreko sistema bera mantendu da. Honen bitartez, Nafarroako Gobernuak arrantzan harrapa daitezkeen espezieen bideragarritasuna segurtatu eta jarduera honetaz gozatzeko aukera bermatu nahi die baimena duten arrantzaleei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa