(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Udako ordutegia:
  uztailaren 1etik abuztuaren 15era (biak barne), astelehenetik ostiralera, 8ak eta 15ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arbizuko ikastetxe publikoa egiteko lanak 3,1 milioitan eman dira osteguna, 2018.eko uztailak 12


Ia kontsumorik izango ez duen lehenengo eraikina izango da eta hezkuntza metodologia berriak ezartzea ahalbidetuko du


En la imagen, concejales de Arbizu, la alcaldesa, el director de Infraestructuras y la consejera.

Azken neguko irudia non kontseilariak lursaila bisitatu zuen alkate andreak, Arbizuko zinegotziek eta Azpiegitura zuzendariak lagunduta. ( irudia handitu )

Hezkuntza departamentuak, Azpiegituren zerbitzuaren bitartez, dagoeneko eman ditu Arbizuko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa egiteko lanak. Acciona Construcciones SA eta Alegure SL enpresek egingo dituzte eta aurrekontua 3,1 milioi eurokoa da. Departamentuak sustatu duen lan-metodo berriari jarraituko dio eraikin berriak: baliabideen kudeaketa inteligentera egokitzeko eta guneak metodologia berriei moldatzeko. Lanak uztailean zehar hasiko dira eta datorren urteko martxora arte luzatuko dira.

Hezkuntza departamentua legegintzaldi hasieratik ari da bi ardatz nagusitan laburbiltzen den ikastetxeen eraikuntza-eredua aldatzen. Aldaketa klimatikoarekin sentsibilizatuta, Departamentuak nahi duena da irakaskuntza-guneak energia aldetik eraginkorrak izan daitezela eta energia baliabideen kontsumoa ahalik eta txikiena izan dadila. Ildo horretan, eta 2016an hasitako bideari jarraikiz, arkitektura proiektuen lizitazioek dagoeneko aurreikusten dituzte passivhaus eraikuntza estandarrak; hau da, isolamendu termiko handia duten eraikinak izatea, infiltrazioen kontrol zehatza egitea eta barruko airearen gehienezko kalitatea bermatzea; era berean, eguzki-energia probesten da aklimatatze hobea izateko eta energia kontsumoa murrizteko. Arbizuko haur eta lehen hezkuntzako proiektuak, hain justu, eraikuntza eredu hori jarraitzen du.

Bestalde, guneak metodologia berrietara egokitu ahal izateko, Departamentuak arkitektura eskema berriak proposatu ditu, irakaskuntza kontzeptu berriei errazago erantzun ahal izateko. Arbizuko proiektua, hain justu, Nafarroako Eskola Kontseiluak antolatutako azkeneko jardunaldi monografikoan aurkeztu zen, eraikin arduratsuen adibide gisa.

Gainera, teknologia egokitzapenari erantzun ahal izateko, teknologia berriak integratzen dira gelan, banda zabalari esker ikastetxe guztiaren lotura eta ikastetxearen beharrei erantzuteko beharrezko datuen joan-etorria ahalbidetuz, IKTak etorkizuneko apustua baitira eta beste irakaskuntza metodoekin batera hausnarketa sakona behar baitute.

Hezkuntza kontseilariak aipatutako jardunaldietan adierazi zuen bezala, “eraikin berrien eta bere espazioen itxurak bizi dugun unearekin bat etorri behar dira, modu ez proportzionalean eraiki zen oparotasun urteei ihesi. Ondo eraikitzea tokatzen da, erabilera anitzeko guneak behar ditugu sortzen ari diren sentsibilitate pedagogikoei aurre egiteko”. Bestetik, Arbizuko proiektua ia kontsumorik izango ez duen eraikina izango da eta guneen banaketa eta ekipamenduak metodologia aktiboak modurik egokienean ezartzea ahalbidetuko dute.

Lan ildo berri honek, gainera, hasieratik elkarrekintza sustatzea eragin du inplikatutako agente guztien artean: ikastetxeko zuzendaritza, gurasoak, udalak, bestelako kolektiboak (jantoki osasungarriak, ikastetxeak zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak...) eta Hezkuntza departamentuko arduradunak, ideia bera garatu dutenekin batera: arkitektoak, ingeniariak... Esate baterako, Arbizun udalarekin eta guraso elkartearekin lan egin da hasieratik eta herriko hezkuntza komunitate osoa egin da proiektuaren parte-hartzaile, esku hartzen duten eragile guztiek proiektua ezagutu zezaten.

Lerro osoa

Arbizuko ikastetxeak gaur egun ezin ditu herriko ikasle guztiak hartu, leku faltagatik, eta Etxarri Aranazera joan beharra daukate ikasleek. Orain hasiko diren lanei esker, 2019-20 ikasturtetik aurrera, herriko 3 eta 12 urte bitarteko haur guztiak hartuko ditu eraikin berriak, D ereduan, haur eta lehen hezkuntzako lerro osoa izango baitu; hau da, gela bat maila bakoitzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa