(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Udako ordutegia:
  uztailaren 1etik abuztuaren 15era (biak barne), astelehenetik ostiralera, 8ak eta 15ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamabi enpresa eta profesionalek eta irabazi-asmorik gabeko 18 erakundek arte eszeniko eta musikalen ekoizpenerako dirulaguntzak jasoko dituzte 2018an
osteguna, 2018.eko uztailak 12


Kulturak 325.000 euroko guztizko zenbatekoa duten 2018ko Artem Pro eta Artem -50K laguntza-deialdiak ebatzi ditu


Nafarroako hamabi enpresa eta profesional eta irabazi-asmorik gabeko 18 erakunde dira Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak Nafarroan ekoiztu edo estreinatutako arte ezeniko eta musikalen ekoizpenerako banatuko dituen 2018ko laguntzen (Artem Pro y Artem -50K) onuradunak.

Bi deialdiek 325.000 euroko guztizko zenbatekoa osatzen dute (125.000 eta 200.000 euro, hurrenez hurren), publikoen intereseko kalitateko eskaintza artistiko anitza eta berritzailea bultzatzea dute helburu, eta erakundeen kasuan, jarduera artistikoa gizarteratzeko faktoretzat baliotatzea, alderdi sozialak kontuan hartuz eta Foru Komunitate osoa barne hartuz.

Hauexek dira laguntzak jasoko dituzten enpresak eta profesionalak: TDiferencia, S.Coop. (11.912,28 €), “Niko, banpiro txikia” proiekturako; In Extremis (11.793,30 euro), “Proba” proiekturako; Producciones Maestras (11.495,87 euro), “Zentzugabakeria eroa” proiekturako; La Caja Flotante (10.930,74 euro), “Katastrofea” proiekturako; Laida Azkona Goñi (10.000 €), “Tierras del Sud S.A.” proiekturako; Global Servicios Culturales S.L. (10.737,41 €), “Etxez etxeko haustura” proiekturako; Maitane Pérez Argote (8.750 €), “Izotza hausten den lekua” proiekturako; David Echeverría Irigaray (10.000 €), “Lurralde honetako kondairak” proiekturako; Raúl Madinabeitia Management y Producción S.L. (10.023,56 €), “Margarita, Nafarroako Erregina. Errenazimentuko emakume handia” proiekturako; La Nave Producciones Teatrales (9.993,82 €) “Goyena Arraiza, Emilia” proiekturako; Análisis de los Cuerpos en Movimiento, S.L. (9.978,95 €), “De profundis” proiekturako; eta Iluna Producciones, S. Microcoop. (9.384,07 €), “Kamioneta eta manta” proiekturako.

Bestetik, hauexek dira 50.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua duten proiektuetarako laguntzak jasoko dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak: Irantzuko Lurrak (14.501,87 euro), “Antzerki irisgarri eta barneratzailea Irantzuko Lurretan” proiekturako; CMC Garaikideak Elkartea (17.060,17 euro), “Musika Garaikidearen Jaialdia” egiteko; Elizondoko Abesbatza Elkartea (3.602,91 euro), “Jolasean. Josu Elberdinen Musikala” proiekturako; Haizea Nafarroako Dantza Elkartea (8.530 euro), “Dantzaren 2018ko Nazioarteko Eguna” ospatzeko; Tumaraka Elkartea (5.192,25 euro), “Atarrabia burrunban” proiekturako; San Benito Ordena (12.170,25 euro), “Leire 2018ko musika esparrua” proiekturako; Jaso Fundazioa (9.000 euro), “1937 Musikala” proiekturako; San Jose Abesbatza (10.124,29 euro), “In tempore 2018” proiekturako; Sinfonietta Academica Elkartea (15.330,92 euro), “Munduak elkartzen” proiekturako; Nafarroako Gospel Elkartea (14.700 euro), “Gospela zurekin” proiekturako; Babel Berria Elkartea (14.092,06 euro) “Musikalaren garaian” proiekturako; Euskal Herriko Txistulari Elkartea Nafarroa (13.627,49 euro), para la realización de la obra “Baztango andre pikaroa” obrarako; “Ojalá” Kantautoreen Elkartea (13.550,06 euro), “Bardo eskarmentatua” proiekturako; “Artearen Lagunak” Musika Elkartea (5.396,81 euro), “Plektro musika denontzat” proiekturako; E 7.2 Elkartea (13.214,53 euro), “V. After Cage Jaialdia” egiteko; Santaspascuas Elkartea (12.904,82 euro), “Herria” proiekturako; Nafar Ateneoa (12.801,57 euro), “Programazio musikala” proiekturako; eta Astrolabio Nafarroako erromanikoa aztertu eta ezagutzera emateko elkartea (4.200 euro), “Sibilaren Kantuaren irudikapena Etxanoko San Petri baseliza erromanikoan (Oloritz)” proiekturako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa