(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Belateko obrek eragindako errepideetako zirkulazioa erregulatzeko neurriak tunelak hobetzeko lanak amaitu arte luzatuko dira asteazkena, 2018.eko uztailak 4


N-121-A kasuan, trafikoa 63.750 puntu kilometrikoan etengo da, Berako zerbitzuguneetarako sarrera errazteko


Transcripción textual del video

Pasa den ekainaren 4an obrak hasi zirenetik, ibilgailu astunen murrizketak aplikatzen ari dira Belateko tuneletan, eta horiek aplikatzen jarraituko da tunelak hobetzeko obrak amaitu arte.

Pasa den ekainaren 4an obrak hasi zirenetik, ibilgailu astunen murrizketak aplikatzen ari dira Belateko tuneletan, eta horiek aplikatzen jarraituko da tunelak hobetzeko obrak amaitu arte. Horrela adierazi du gaur Ekonomia Garapeneko lehendakariorde Manu Ayerdik, Gobernu bileraren prentsaurrekoaren ondoren. Berrikuntza moduan, aurreratu du iragaitzazko ibilgailu astunen mozketa, N-121-A errepidearen iparraldean, uztailaren 16tik aurrera aldatu egingo dutela 63+750 puntu kilometrikora (gaur egun, 66+000 pk-an mozten da), eta, era horretan, Berako herriko zerbitzuguneetarako sarrera erraztuko dutela.

Nafarroako eta Estatuko aldizkari ofizialetan argitaratuko da datozen egunetan, trafikoa arautzeko neurrien luzapena jasotzen duen Foru Agindua, hasiera batean indarrean zena uztailaren 15era bitarte. Erabaki hori onartu da Segimendu Batzordeak pasa den ostiralean, ekainaren 29an, egindako bileran inplikaturiko sektore guztiek agertutako iritziak entzun ondoren.

Manu Ayerdi lehendakariordeak ondorengoa azaldu du: “jardueren pakete osoak ondo funtzionatu duenez, egokiena murrizketekin jarraitzea dela pentsatu dugu”. Gainera, murrizketen lehen lau astetan “garraiolarien sektoreak erakutsitako profesionaltasun handia” bereziki eskertu du.

Belaten lanak ekainaren 4az geroztik garatzen ari dira, eta 5 milioi euro inguruko aurrekontua dute. Horien helburua da tunelak segurtasunari buruzko Europako araudira egokitzea, Europa barneko sarean 500 metrotik gorako tunel guztien kasuan aplikatu behar baita. Egokitze-lanak 2019ko maiatza baino lehen egin behar dira, Europako 2004ko zuzentarauari jarraiki. Obrak azarorako amaitzea aurreikusten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa