(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Krisiaren hasieraz geroko ekainik onena enpleguarentzat: 1.282 langabe gutxiago Nafarroan asteartea, 2018.eko uztailak 3


Nafarroa da azken urtean langabeziaren jaitsierarik handiena (% 10,81) izan duen autonomia-erkidegoa eta enplegu gehien sortzen duen laugarrena


Transcripción textual del video

El paro en Navarra consolida su trayectoria descendente al contabilizar el mejor dato registrado en un mes de julio desde antes de la crisis económica, con un descenso de 1.282 personas, lo que supone un descenso de 3,82% en un solo mes situándose la cifra global en niveles similares a finales de 2008. La Comunidad Foral es la comunidad autónoma en la que más baja el paro en los últimos 12 meses y la cuarta que más empleo crea.

Nafarroako langabeziaren ekaineko bilakerari buruzko grafikoa.

Nafarroako langabeziaren ekaineko bilakerari buruzko grafikoa. ( irudia handitu )

Langabeziak beheranzko joerari eutsi dio Nafarroan, krisi ekonomikoaren hasieraz geroko ekaineko daturik onena lortuz: 1.282 langabe gutxiago, % 3,82ko hilabeteko jaitsierarekin eta guztizko kopurua 2008aren bukaeraren antzeko mailetan kokatuz. Foru Komunitatea da azken 12 hilabeteotan langabeziaren jaitsierarik handiena izan duen autonomia-erkidegoa, eta enplegu gehien sortu duen laugarrena.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak aurkeztu ditu astearte honetan Nafar Lansareko (NL) agentzietan ekainaren bukaeran erregistratutako kopuruak, eta horien arabera, 32.054 pertsona zeuden lanik gabe Nafarroan.

Laparrak berak datuei buruzko balorazio positiboa egin du, izan ere, “langabeziaren beheranzko joerari eusteaz gain, indarrez egiten du”.

Honela, langabeziak 1.282 pertsonatan egin du behera hilabetean, % 3,85eko jaitsierarekin, eta 3.884 pertsonatan behera urtebetean, % 10,81eko jaitsiera adierazkorra lortuz. Egia da ekaina hilabete ona izan ohi dela erregistratutako langabeziaren jaitsierari dagokionez, baina kontuak izan behar da, urtetik urterako kopuruetan, krisiaren hasieraz geroztik ekainean gertatu den jaitsierarik handiena izan dela.

Datuek argi utzi dute, halaber, langabeziaren bilakaera aldaraz dezakeen urtaroen eragin etengabearen gainetik, langabeziaren murrizketak abiada egokia hartu duela, oparoaldi ekonomikoko zikloetan baino jaitsiera bizkorragoak lortuz. Horrekin batera, urtaroen araberako eragina kontuan harturik, litekeena da langabeziaren jaitsiera bere horretan mantentzea uda igaro arte, eta hortik aurrera gora egitea.

Aipatu den bezalaxe, -% 10,81eko jaitsiera hau da azken hamahiru urtetako ekainean lortutako daturik onena, krisiaren aurreko gaietakoa baino hobea. Hauexek izan dira azken urteotako urteko jaitsierak: 2014an, erregistratutako langabezia % 8,4 jaitsi zen, 2015ean % 8,9, 2016an % 7,6 eta 2017an % 9,4.

Bestetik, ez dugu ahantzi behar Nafarroako langabezia-mailarik handiena 2013ko otsailean izan zela, 56.524 langaberekin. Harez geroztik, murrizketa % 43,3koa izan da, hau da, 24.470 langabe gutxiagokoa. Nolanahi ereden, egungo langabezia-maila 2008aren bukaerakoa bezalakoxea da.

Bestalde, Estatuan langabezia % 2,77 jaitsi da hilabetean eta % 5,97 urtebetean. Hortaz, hilabeteka nahiz urteka, langabezia bizkorrago murrizten ari da Nafarroan. Laburbilduz, Estatuarekiko aldea handitu da.

Horren harira, urtebetean, Nafarroa lehendabiziko postuan kokatu da langabeziaren urteko jaitsierari dagokionez, Kantabriaren (-% 10,75) eta Galiziaren (-% 10, 33) eta aurretik eta inguruko autonomia-erkidegoen aurretik.

Langabeak babesteko Estatuko Sistemaren estaldurari dagokionez, aurkeztutako azken datuek agerian utzi dituzte berriz ere sistema horren mugapenak. Estaldura-tasak beherantz jarraitzen du Nafarroan. Hortaz, alde batetik, langabeziaren etengabeko jaitsiera gertatzen ari da, baina bestetik, langabezian jarraitzen duten pertsonek estaldura txikiagoa dute Estatuko Babes Sisteman. Azken datu erabilgarriaren arabera, maiatzean, Nafarroan langabeziako estaldura-tasa % 45,9koa izan da. Hau da, apirilekoa baino 1,1 puntu txikiagoa eta duela urtebetekoa baino lau hamarren txikiagoa. Horren harira, beheranzko joerarari eutsi zaio, jaitsiera izan duen ondoz ondoko laugarren hilabetea baita.

Estaldura-maila horrekin, langabeen ia % 60 langabeziagatiko estaldurarik gabe dago, % 58,5, zehazkiago esanda. Horrela, langabe guztiak kontuan harturik, Nafarroan 19.498 langabe estaldurarik gabe daude.

Laburbilduz, langabeziak beheranzko joerari eutsi dio, baina lanik ez duten pertsonek estaldura-maila txikiagoa dute Estatuko sisteman. Horren kariaz, garrantzi handikoa da Errenta Bermatua bezalako tresna propioak izatea.

Estatuan, estaldura-tasa % 56koa da, hots, Nafarroan baino 10,1 puntu handiagoa. Izan ere, urte batean, Nafarroan estaldura-tasa lau hamarren igo delarik, Estatuan bi puntu gehitu da.

Gizarte Segurantzako afiliazioa eta kontratazioa

Langabeziaren jaitsierarekin batera, gehikuntza adierazkorra gertatu da afiliazioa gehitu da. Horrela, enpleguaren sorkuntzan ere susperraldia sendotzen ari da.

Datuei dagokienez, Nafarroan 282.065 pertsona Gizarte Segurantzan afiliatuta zeuden ekainean, aurreko hilean baino 320 gehiago, eta iaz baino 10.533 gehiago. Aldaketa horiek, beraz, % 0,11ko igoera ekarri dute hilabete batean, eta % 3,88ko urteko hazkundea.

Estatuarekin alderatuz gero, afiliazioaren igoera handiagoa izan da urteka baina zertxobait txikiagoa hileka. Hartara, Estatuan, urteko igoera % 3,11koa izan da eta hilabetekoa % 0,48koa. Horren harira, garrantzi handiko beste datu bat kontuan izan behar da: lagabezia-tasaren aldea 6,2 puntukoa dela (IT18).

Bestalde, nabarmendu behar da langabezia-tasa txikiagoak dituzten inguruko Autonomia Erkidegoekiko konparazioak (Euskadi, Aragoi eta Errioxa) egoera positiboagoa islatzen duela afiliazioaren urteko hazkundeari dagokionez. Adierazi denez, Nafarroan, langabezia-tasarik txikiena duen komunitatea izanik, afiliazioaren urteko igoera % 3,88koa izan da. Hartara, langabezia-tasarik txikieneko bigarren erkidegoa den Euskal Autonomia Erkidegoan, urteko igoera % 2,18koa izan da; Errioxan, langabezia-tasarik txikieneko hirugarren erkidegoan, % 2,95ekoa, eta Aragoik, langabezia-tasarik txikieneko laugarren erkidegoak, % 2,53ko urteko igoera izan du afiliazioan. Beraz, aldeak handitu dira enpleguaren sorkuntzari dagokionez.

Autonomia-erkidego guztiekin konparatuz gero, Nafarroa laugarren postuan dago afiliazioan izandako urteko igoerari dagokionez, Valentziar Komunitatearen (% 4,12ko igoera), Kanariar Uharteen (% 4,09) eta Madrilen (% 3,98) atzetik.

Horren harira, ez dugu ahantzi behar afiliazio-kotarik txikiena 2014ko urtarrilekoa izan zela: 243.505 afiliazio. Beraz, apirileko azken datua kontuan hartzen badugu, 38.560 ailiazio gehiago egon dira, % 15,8ko igoerarekin.

Mugagabeko kontratazioaren igoera

Kontratazioari dagokionez, oraingoan kopuruek jaitsiera ekarri diote ekainean erregistratutako guztizko kontratu kopuruari, urtebeteko zein hilabeteko epean. Horrela, 2018ko ekainean, lan-zentroa Foru Komunitatean duten 33.974 kontratu erregistratu dira Nafar Lansarean. Honek esan nahi du aurreko hilabetean baino 1.561 kontratu gutxiago egin direla, % 4,4ko hileko jaitsierarekin. Bestetik, urteko kopuruetan ere, kontratazioari buruzko datuak zertxobait txikiagoak dira, 1.330 kontratu gutxiago egin baitziren, % 3,8ko jaitsierarekin. Hala ere, urteko lehen erdialdeko datu metatuek islatzen dutenez, egun, kontratazioari buruzko datu historikoa izan zuen 2017ko epealdi berean baino % 5,1 kontratu gehiago daude.

Positiboko nabarmendu beharreko beste elementu bat da mugagabeko kontratazioan izandako igoera, aldi bateko kontratazioarena baino argiro handiagoa. Hortaz, urteko datu metatua kontuan hartuz, mugagabeko kontratuen kopurua % 18 igo da eta aldi bateko kontratuen kopuruak % 4,3ko igoera izan du 2017ko lehenengo seihilekoaren aldean. Kopuru absolutuetan, urtea hasi zenetik 12.957 kontratu mugagabe eta aldi bateko 174.299 kontratu egin dira.

Aldaketa horien ondorioz, urteko lehen seihilekoan egindako kontratazioen % 6,9 mugagabeak izan dira, aurreko urteetako proportzioa gaindituz.

Hobekuntza honekin batera, ondo kontuan hartu behar da malgutasun handiagoko lan-eredu baten mesedeko aldaketa iradokitzen duten adierazleetako bat. Izan ere, ekainean egindako aldi bateko kontratu guztien artean, % 38,8 astebete edo gutxiagoko iraupena duten kontratuak dira. Egia da era horretako kontratuen pisua zertxobait murriztu dela azken hilabeteotan, baina krisiaren aurreko urteetan baino dexente handiagoa da oraindik. Laburbilduz, datuak ikusirik, lan-merkatuaren dualizazio handiagoaren aldeko joera nagusitzen ari dela esan genezake, eta horrela, enplegu mugagabeetan izandako hazkundearen aldean, malgutasun edo desegonkortasun handiagoko kontratuen pisua ere areagotu da.

Langabeziaren datuen banakapena

Enplegu Agentzien arabera, hilabeteko datuetan, langabezia agentzia guztietan jaitsi da, Lodosako Agentzian izan ezik. Hauexek izan dira hilakeo jaitsierak: Agoitz (-% 8,3), Doneztebe (-% 8,1), Altsasu (-% 7,3), Iruña-Arrotxapea (-% 4,6), Tutera (-% 4,5), Iruña-Yamaguchi (-% 4,4), Iruña-II. Zabalgunea (-% 4,2), Lizarra (-% 1,3) eta Tafalla (-% 1,2).

Lodosako Agentziaren kasuan, hilabete batean 90 langabe gehiago daude, erregistratutako langabezia % 7,6 igo delarik. Hazkunde hau zuzen-zuzenean lotuta dago elikagaien industrian izandako langabeziaren igoerarekin, eta antzeko zerbait gertatu zen 2017ko hilabete berean (orduan, langabeziaren hilabeteko igoera are handiagoa izan zen), urtaroen eraginak zonaldeko jarduera nagusian duen pisua bistaratuz.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziaren jaitsiera bulego guztietan gertatu da, baina intentsitate desberdinetan. Doneztebeko agentzian jaitsiera % 17,1ekoa izan da, Lodosakoan % 13,6koa, Iruña-Arrotxapekoan % 12,7koa, Iruña-Yamaguchikoan % 11,9koa, Iruña-II. Zabalgunekoan % 11,6koa, Lizarrakoan % 8,8koa, Agoizkoan % 7,6koa, Tuterakoan % 7,7koa, Tafallakoan % 7koa eta Altsatsuko agentzian % 7koa.

Langabeziaren izaerari dagokionez, sexuaren arabera, 19.297 emakume langabe zeuden, -% 2,8ko hileko jaitsieraz (549 emakume langabe gutxiago) eta 12.757 gizon langabe, % 5,4ko jaitsieraz (733 gizon langabe gutxiago hilabetean).

Bestetik, urteko aldaketa genero-ikuspegitik aztertuz gero, langabeziaren banaketa desorekatuago batera itzuli dela egiaztatzen jarraitu da. Gizonezko langabeen kopurua % 14,5 jaitsi da urtean; emakumezkoen kasuan berriz, jaitsiera arinagoa izan da, % 8,2koa. Horrela, gaur egun, langabeen % 60,2 emakumeak dira; 2009. urtearen bukaeran, berriz, % 49koa izan zen.

Adin-taldeen arabera, langabeziaren hileko jaitsierak adin-tarte guztiei eragin die: 25 urtetik beheitikoak (222 gazte langabe gutxiago, -% 6,9), 25-34 urtekoak (276 langabe gutxiago, -% 4,5), 35-44 urtekoak (287 langabe gutxiago, -% 3,6), 45-54 urtekoak (330 langabe gutxiago, -% 4,1) eta 54 urtetik goitikoak (167 langabe gutxiago, -% 2,1).

Horrela, 25 urtetik beherako gazteen artean 2.983 langabe daude (langabe guztien % 9,3), 25 eta 34 urte bitartekoak langane guztien % 18,4 dira (5.903), 35 eta 44 urte bitartekoak % 24 (7.684), eta 45 eta 54 urte bitartekoak % 23,9 (7.674 pertsona). Azkenik, 55 urte edo hortik gorakoak langabe guztien % 24,4 dira, hots, 7.810 pertsona.

Urteko aldaketari dagokionez, gazte langabeen kopuruak % 15,3 egin du behera, 25 eta 34 urte bitarteko langabeena % 10,2 jaitsi da, 35 eta 44 urte bitarteko langabeen urteko jaitsiera % 13,7koa izan da. Bestalde, 45 eta 54 urte bitarteko langabeen kopuruak % 11,1 egin du behera urtebetean, eta 55 urtetik gorakoen artean % 6 jaitsi da.

Ikasketa-mailaren arabera, hamar langabeetatik zazpik Bigarren Hezkuntzako lehen etapatik gorako prestakuntzarik ez izaten jarraitzen dute; beraz, langabe guztien % 71,4 (22.928), eta horietarik, 2.858 pertsonak lehen mailako hezkuntza besterik ez dute egin eta 20.004 pertsonak bigarren hezkuntzako lehenengo etapa. Unibertsitateko prestakuntza duten pertsonen langabezia % 9,7koa da (3.113 pertsona). Unibertsitateko ikasketak dituzten biztanleei dagokienez, hamarretik zazpi emakumeak dira (%71,4).

Bestalde, nazionalitatearen arabera, ekainean lanik ez zuten pertsonen % 19,4 atzerritarrak ziren, hots, 6.233 pertsona. Hilabeteko eta urteko aldaketei dagokienez, % 2,5eko jaitsiera gertatu da atzerritarren langabezian maiatzaren aldean, eta nazionalitate espainiarra duten pertsonen langabeziak % 4,2 egin du behera hilabetean. Urteko kopuruei erreparatuta, atzerritarren langabeziak % 7,2 egin du behera, eta nazionalitate espainiara dutenena % 11,6 jaitsi da.

Horren harira nabarmendu behar da, langabeziaren jaitsiera nagusi den egungo testuinguruan, etorkinak eta 54 urtetik gorakoak bezalako kolektiboetan, kalteberatasun-maila handiagoa jasaten dutela. Ondorioz, nahitaezkoa da behar handiagoa duten kolektiboei laguntzen jarraitzea, gizarte eta lan arloetako kohesio-mailak hobetzeko.

Iraupen luzeko langabeziari dagokionez, hau da, langabezian urtebete baino gehiago daramaten pertsonak, 12.688 dira guztira, langabezia osoaren % 39,6. Kontuan izan beharreko portzentaje handi samarra bada ere, egia da dexente behera egin duela, 2015eko udaberrian % 43ko langabezia izan baitzuen. Nabarmendu behar da urteko jaitsiera langabezia osoaren beherakada bezalakoxea izan dela, -% 10,7koa eta -% 10,9koa, hurrenez hurren. Hilabeteka, jaitsiera % 3koa izan da, langabezia osoan izandako % 4,4ko beherakadaren aldean.

Adinari eta iraupen luzeko langabeziari dagokienez nabarmendu behar da iraupen luzeko langabeen artean, ia hamarretik lau 54 urtetik goitikoak direla (%39,1). Bestalde, langabezian urtebetetik gora egin duten langabeen % 64,8 emakumeak dira. Hortaz, bi aldagaiei erreparatuta (sexua eta adina), iraupen luzeko langabeen lauden bat inguru (% 25,1) 54 urte baino gehiago dituzten emakumeak dira.

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, langabeziak sektore guztietan egin du behera hilabete honetan, nekazaritzan izan ezik, igoera arina izan baitu. Honela, lehen sektorean lagabeziak % 0,4 egin du gora hilabete honetan, (7 langabe gehiago). Industria sektorean hileko jaitsiera % 0,4koa izan da % (19 langabe gutxiago) eta eraikuntzan % 6,9koa (129 langabe gutxiago). Azkenik, zerbitzu sektorean gertatu da jaitsierarik handiena kopuru absolutuetan, 1.079 langabe gutxiagorekin, hau da, % 4,9ko hilabeteko jaitsierarekin.

Urteko kopuruetan nabarmendu behar da langabezia sektore guztietan murriztu dela, bereziki krisiak gogor kaltetutako eraikuntzan eta industrian. Horrela, ehunekoetan, eraikuntzan izandako jaitsiera nabarmendu behar da, % 21,2ekoa (470 langabe gutxiago), baita industriako langabezian izandako beherakada ere (-%10,4), 514 langabe gutxiagorekin sektore honetan. Zerbitzu sektorean jaitsiera % 10,2koa izan da, hots, 2.382 langabe gutxiago urtebetean. Bestalde, lehen sektorean urteko jaitsiera % 8,6koa izan da, 179 langabe gutxiagorekin. Azkenik, lanik ez zutenen kasuan, langabeziaren urteko jaitsiera % 9,8koa izan da, 339 langabe gutxiagorekin.

Sektoreen araberako banaketari dagokionez, gaur egun, zerbitzu sektoreko langabezia erregistratutako langabeziaren % 65,1 da, industriako langabezia % 13,8, eraikuntzakoa % 5,5 eta lehen sektorekoa % 5,9. Gainerako % 9,7 aurretiaz enplegurik ez zuten pertsonei dagokie. Horren harira, industria sektoreko langabeziaren pisua serie osoko (2006-2018) txikiena dela azpimarratu behar da. Pisu hori % 22koa ere izan zen 2009ko ekainean, 2006an izandako % 20,5eko pisuaren aldean, hots, egungoa baino zazpi puntu inguru handiagoa.

Azkenik, langabezia azpisektore ekonomikoen arabera aztertuz gero, langabeziaren hilabeteko jaitsiera aurreko urteetako maiatzeko jaitsiera eragin ohi duten adar berberei dagokie, hein handi batean.

Langabeziaren hileko jaitsieran, honako jarduera-adar hauek nabarmendu dira:

Txikizkako merkataritza (194 gutxiago), Osasun jarduerak (176 gutxiago), Administrazio Publikoa eta derrigorrezko Gizarte Segurantza (164 gutxiago), Enpleguarkein lotutako jarduerak (93 gutxiago), Eraikuntza espezializatuko jarduerak (91 gutxiago), Eraikinetarako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (90 gutxiago) eta Janari eta edari zerbitzuak (79 gutxiago).

Bestalde, enpleguaren hileko hazkundea gertatu den jarduera-adarretan, begibistakoa da urtaroen eragina, izan ere, hezkuntzarekin lotutako adarrak nagusitu dira (150 langabe gehiago hilabetean), eskola-urtearen bukaeraren ondorioz, eta elikagaien industria (124 langabe gehiago hilabetean).

Langabeziaren urteko bilakaerari dagokionez, jarduera-adar gehienetan behera egin du langabeziak urtean. Nolanahi ere, hauexek nabarmen daitezke:

Janari eta edari zerbitzuak (286 langabetu gutxiago urtebetean), Txikizkako merkataritza (267 gutxiago), Eraikuntza espezializatuko jarduerak (258 gutxiago), Administrazio Publikoa eta defentsa (254 gutxiago), Elikagaien industria (225 gutxiago), Eraikinen eraikuntza (173 gutxiago), Nekazaritza, abeltzaintza eta horiekin lotutako zerbitzuak (159 gutxiago), Enpleguarkein lotutako jarduerak (159 gutxiago), Handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak (119 gutxiago), Eraikinetarako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (110 gutxiago) eta Hezkuntza (110 langabetu gutxiago urtebetean).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa