(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak bihar egingo du unibertsitateko ikasketen eta unibertsitateaz kanpoko derrigorrezko ikasketen ondoko ikasketen beken eta laguntzen lehen ordainketa asteazkena, 2018.eko ekainak 27


Guztira, 5.317 beka emango dira, eta 4,3 milioi euro ordainduko dira


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak bihar, osteguna, egingo du unibertsitateaz kanpoko derrigorrezko ikasketen ondoko ikasketak eta unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorraren lehen ordainketa, 2017/2018 ikasturteari dagokiona. Guztira, 5.317 beka emango dira, eta 4,3 milioi euro ordainduko dira.

Lehen ordainketa honetan, Hezkuntzak 3,5 milioi euro (3.517.935,64 euro) emango dizkie 2.607 ikasleri. Hala ere, hilabete bateko epea izango dute erreklamazioak egin ahal izateko. Behin betiko ordainketaren ebazpena irailean emango da, dagozkien erreklamazioak eta alegazioak aztertu ondoren.

Aurtengo berrikuntzen artean, espediente akademikoarengatik emango den aparteko laguntza aipatu behar da. Kontzeptu horren barnean, guztira 19.400 euro ordainduko zaizkie 106 ikasleri.

Laguntzak unibertsitateko ikasketak edo unibertsitateaz kanpoko derrigorrezko ondoko ikasketak unibertsitate publikoan nahiz pribatuan egiten dituzten Nafarroako ikasleentzat dira. Modu horretan, ikasketak NUPean egin ezin dituzten ikasleek eta Nafarroako Unibertsitatean egitea hautatzen dutenek laguntzak lortu ahal izango dituzte NUPean ikasketak eginez gero jasoko luketen zenbateko berean.

Laguntza osagarriak

Hezkuntza Departamentuak gogoratu nahi du laguntza hauek Hezkuntza, Kultura edo Kirola Ministerioaren edo Eusko Jaurlaritzaren deialdiekiko osagarriak direla. Deialdiaren helburua da berdintasun-printzipioa bermatzea hezkuntzarako eskubidean, Foru Komunitateko ikasleek ikasketak egiteko dituzten baldintzak berdinduaz. Horrez gain, familiei ikasketa horien gastuak ordaintzen laguntze aldera, baliabide gutxiago dituztenak hobeto atera daitezen, laguntza guztiak kalkulatzeko familiaren per capita errentaren muga erreferentzia moduan hartzen da, bekaren zenbatekoa gutxiagotuaz hori handiagoa den heinean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa