(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarteratze Plana pobrezia larria erdira murrizteko asmoz sortu da asteazkena, 2018.eko ekainak 20


Nafarroako Gobernuak agiri berria onartu du Gizarte Ongizatearen Kontseiluko gizarte-erakundeen ahobatezko adostasuna lortu ondoren


Transcripción textual del video

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak l. Gizarteratze Plan Estrategikoa aurkeztu du, Nafarroako Gobernuak pobrezia larria erdira murrizteko ezarria duen helburua berretsiz, izan ere, 2015ari dagokion azken datu erabilgarriaren arabera, biztanleen % 8,8 pobrezia larrian bizi zen. Planak herritarren partaidetza handia izan du, eta esparru honetan lan egiten duen gizarte eragile eta erakundeek egindako hainbat proposamen aintzat hartu dira. Duela aste gutxi batzuk, Planak Gizarte Ongizatearen Kontseiluan ordezkatuta dauden gizarte-erakunde, sindikatu eta enpresa-erakunde guztien ahobatezko adostasuna lortu zuen.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak l. Gizarteratze Plan Estrategikoa aurkeztu du, Nafarroako Gobernuak pobrezia larria erdira murrizteko ezarria duen helburua berretsiz, izan ere, 2015ari dagokion azken datu erabilgarriaren arabera, biztanleen % 8,8 pobrezia larrian bizi zen. Planak herritarren partaidetza handia izan du, eta esparru honetan lan egiten duen gizarte eragile eta erakundeek egindako hainbat proposamen aintzat hartu dira. Duela aste gutxi batzuk, Planak Gizarte Ongizatearen Kontseiluan ordezkatuta dauden gizarte-erakunde, sindikatu eta enpresa-erakunde guztien ahobatezko adostasuna lortu zuen.

Plan honen bitartez, Nafarroako Gobernuak erdira murriztu nahi du pobrezia larria, izan ere, 2015ari dagokion azken datu erabilgarriaren arabera, NASTATek landutako Nafarroako Errentari buruzko Estatistika eta Komunitatearen urte horretako errenta-maila (5.150 €) oinarritzat hartuta, Nafarroako biztanleen % 8,8 pobrezia larrian bizi zen. Gobernuak gutxienez % 4,4ra murriztu nahi du pobrezia larria, hots, pobrezia-mailaren azpitik (pertsonen kontsumo-unitateen batez besteko diru-sarreren % 30aren azpitik) bizi diren pertsonen portzentajea.

Laparra lehendakariordeak nabarmendu duenez, “ekonomian eta enpleguan izandako hobekuntza nafar gizarte osora ahalik eta erarik bidezkoenean hedatzea da helburua, Nafarroan gertatzen ari den aurrerakadan inor atzean gera ez dadin”.

Enpleguaren arloann, babestutako enplegu soziala gisako formulen eta enplegu-politika aktiboen laguntzaz, Foru Exekutiboak erantzuna eman nahi die iraupen luzeko langabezian dauden pertsonen egoerarik larrienei, enplegua baita pertsona horien gizarteratu eta lan-munduratzeko funtsezko elementua. Horrela, Planean aurreikusitakoaren arabera, Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonen % 50ek lan-munduratzeko aukera izanen dute lehendabiziko 12 hilabeteen barruan, eta gainerakoetan, lan egiteko moduan daudenek lanposturen bat jasoko lukete 2 urte egin baino lehen. Laparra lehendakariordeak ziurtatu duenez, “erronka zaila da, baina enpleguaren arloan erabilgarri dauzkagun baliabide publiko guztiekin eta enpresa eta gizarte-erakundeen lankidetzarekin, helburu horretara iristea espero dugu”.

Planak, halaber, etxebizitza arloko zenbait beurri aurreikusi dira; horien artean, etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortuko duen lege berri baten onarpena. Puntu honetan, Gobernuak alokairu sozialeko etxebizitza edo alokairua ordaintzeko laguntza eskaini nahi die emantzipazio prozesuan dauden gazteei nahiz kolektibo kalteberenei.

Hezkuntza arloan, hezkuntzarik eza baita bazterketa eragiten duten beste faktoreetako bat, Gobernua eskola-abandonu goiztiarra murriztu eta % 8tik beheiti kokatzeko modua aztertzen ari da, betiere kontuan izanda 2017an arazo honek Nafarroako gazteen % 11,3ri eragiten ziela eta, 2020ko mugari begira, Europar Batasunak % 10eko helburua ezarri duela Batasun osorako eta % 15ekoa Espainiarako.

Aurrekoarekin bat etorrita, Planak ikasten nahiz lanean ez diharduten gazteen proportzioa murriztu nahi du. Adierazle hau % 14,3koa zen Nafarroan 2017an, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Hezkuntzari buruzko Estatistikaren arabera, eta helburua Foru Komunitatean % 10aren azpitik murriztea da, 15 eta 29 urte bitarteko biztanleen artean.

Osasunaren arloan, Planak % 10 murriztu nahi ditu Errenta Bermatuaren jasotzaileen osasun-egoeran hautemandako desberdintasunak. Kontuan izan behar da pertsona hauen osasun-egoera biztanleria osoarena baino dexente txarragoa dela, gaixotasunak pobreziarekin duen lotura estuaren seinale. Horren harira, haur eta gazteen obesitatea eta gainpisua hiru aldiz ohikoagoa da Errenta Bermatuaz profitatzen diren pertsonen artean, faktore hau zuzen-zuzenean lotuta baitago elikagai osasungarriak eskuratzen eragozten duten oztopo ekonomikoekin. Era berean, diabetesa ohikoagoa da kolektibo honetan. Horrekin batera, nabarmendu behar da, Errenta Bermatuaz profitatzen diren 40 urtetik goitiko emakumeen % 40k depresio-koadroak dituela edo izan dituela. Azkenik, 5 urteko adinaz geroztik, asaldura mental larrien intzidentzia handiagoa izan ohi da Errenta Bermatua jasotzen duten biztanleen artean

Planean aurreikustakoaren arabera, adierazleen eta bereziki aipatutako 6 helburu estrategikoen laguntzaz, hobekuntza handiagoa eragin nahi zaie gizarte-bazterketa gehien pairatzen duten herritarrei: haur eta gazteei, emakumeei, atzerriko jatorria duten herritarrei, ijito komunitateari edota guraso bakarreko familiei, arazo hori egun gehien pairatzen ari diren lurraldeei arreta berezia emanez.

Planean aurreikusi denez, finkatutako adierazleek eta bereziki 6 helburu estrategiko hauek hobekuntza nabarmenagoa ekarriko diete bazterketa sozialaren egoera gehien pariatzen duten biztanleria-taldeei: haur eta gazteei, emakumeei, jatorri atzerritarreko biztanleei, komunitate ijitoari edota guraso bakarreko etxeei, baita egun intzidentzia gehien duen lurraldeei ere.

Aurkeztutako agiria azken 20 urteotan landutako lehen Gizarteratze Plana da (aurrekoa 1998koa da) eta 4 urteko (2018-2021) indarraldia izanen du. Foru Administrazioko zenbait departamenturen gaineko eraginaren kariaz, zeharkako izaera duen agiria da, eta horren elaborazioan, gizarte erakundeek, gizarte ekimenekoek, oinarrizko gizarte zerbitzuek eta prestazioen erabiltzaileek parte hartu dute.

Agiriak, Gizarteratzea eta Errenta Bermatua arautzen dituen Foru Legean ezarritakoari jarraiki, gizarteratzeko eskubidea gauzatzen du.

Planaren ezaugarriak

Nafarroako Gizarteratze Plana gizarteratzerako eta kohesio sozialerako ekintzak eta neurriak jasotzen dituen tresna estrategikoa da, gizarte-bazterketa egoeran edo horretarako arriskuan dauden herritarren eskubideekiko konpromiso sendoa islatzen duena, funtsezko printzipio hauetan oinarrituta:

-Nafarroan, pobrezia eta langabeziaz gain, osasunari, bizikidetzari nahiz gizarte-partaidetzari eragiten dieten bestelako arazoak biltzen dituzten herritarrak bizi direla aitortzea.

-Pobreziari eta bazterketari aurre egiteko ekintza publikoen planifikazioa sustatzea, fenomenoari tamaina hartu eta bazterta-egoeran edo horren arriskuan dauden herritarren bizi-baldintzei buruzko ezagutzan sakontzea ahalbidetzen duten diagnostiko kualifikatuen elaborazioan oinarrituta. Diagnostiko horiek lehentasunezko ekintza trinkoen diseinua errazten dute.

-Hainbat arazoren arteko elkarreraginen ondorioz bazterketaren barruan dauden egoeren heterogeneotasuna aintzat hartzea. Sare sozialik ez duten pertsonen presentzia nabarmendu da, klase soziala, generoa, desgaitasuna, etnia eta nazionalitatea bezalako faktoreei gaineratuta.

-Heterogeneotasuna horren harira, era askotako erantzunak behar dira, betiere ondoko osagai hauen konbinazioan oinarrituta: diru-sarrerak bermatzea, laneratzea, osasuna hobetzea, etxebizitza eskuratu, hobetu edo mantentzea, etab. Nahitaezkoa da baliabide horiek diagnostiko pertsonalizatuari eta plangintzari nahiz gizarte akonpainamenduari dagokion lan tekniko batez koordinatzea. Ondorioz, funtsezkoa da politika horietaz arduratzen diren Departamentuek parte hartzea eta hirugarren sektorearen lankidetzaz pertsonekiko esku-hartzearen lidergoa duten gizarte-zerbitzu publikoekin koordinatzea.

-Garrantzitsua da bazterketari buruzko plangintzari diagnostikoa eta ekintza-ildoak gaineratzea, baita horri lotutako Departamentuen berariazko konpromisoak ere, eta konpromiso horiek esleitutako aurrekontua eta egikaritze-egutegia izatea. Era berean, betetze-maila ebaluatu eta kontuak ematea erraztuko duten adierazleak sartu behar dira.

-Politika publikoak helburuko herritarren testuingurua eta inguruabarrak kontuan hartuz diseinatzea, esparru publiko irisgarri eta barneratzaileak sortuz, lurraldeen arteko egungo desberdintasunetara egokitutako ekintzen bitartez.

-Era berean, Plan honetan argi geratu da, gizartea barneratzailea ez baldin bada, ezinezkoa dela bazterketaren aurka borroka egitea. Horren kariaz, Plan honek, bazterketa-egoeran dauden herritarren bizi-baldintzak hobetzeko asmoz sortua den arren, gizarte-eragile guztien gizarte-erantzukidetasuna sustatuko du, Nafarroan kohesio sozial handiagoa lortu ahal izateko.

Nafarroako Gizarteratze Planak urtean 186 milioi euroko batez besteko aurrekontua izanen du

Horren harira, berariaz nabarmendu behar da enplegu-politiketan nahiz alarguntza-pentsioak eta gainerako pentsio baxuak hobetzeko politiketan egingo den aurrekontu-ahalegina, Errenta Bermatuan aurreikusitako gastuaren kaltetan, batez ere jasotzaileen kopuru garrantzi baten laneratzeari esker.

Enpleguaren atalean, 12,3 milioiko aurrekontutik 23,1era igarotzea espero da 2021erako; alarguntza-pentsioetan eta gainerako pentsioetan, 2021ean 29 milioi euroko zenbatekora iritsi nahi da, 2016an zegoen 3,2 milioiko zenbatekoaren aldean, eta Errenta Bermatuaren kasuan, beharrezko aurrekontua 11 milioi murriztu nahi da planaren indarraldian.

Bestalde, gizarteratzearen arloan, urteko 3,4 milioitik 5,4 milioira igotzea aurreikusi da.

Etxebizitzaren arloan, 15,8 milioiko inbertsioa aurreikusi da planaren indarraldi osorako, eta neurri guztien artean, etxebizitza sozialaren eraikuntza nabarmendu behar da 2018rako eta 2019rako, etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzea xede duten neurriekin batera.

Azkenik, Hezkuntzaren arloari zuzendutako aurrekontua 41 milioikoa izanen da 2018-2021 epealdirako, eta ahalegin berezia eginen da laguntza gehien behar duten ikastetxeei arreta emateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Planinclusionsocial.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa