(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irakasleen kontrataziorako zerrendak kudeatzeko Foru Agindua argitaratu da gaur asteartea, 2018.eko ekainak 19


Berritasunen artean, Epaitegi Gorenaren epaia betez, plazarik gabeko gaindituen lehentasunezko zerrenda berreskuratzea da


Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du 51/2018 Foru Agindua, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.

Hezkuntzako Foru Agindu berri honekin Epaitegi Gorenaren epaiarekin betetzen da, zeinak baliogabetzen zituen 55/2016 Foru Aginduaren hainbat artikulu, funtsean plazarik gabeko gaindituen zerrenda ezabatzen zuena eta era honetan hilabete hauetan zehar egon den hutsune legala konpontzen da.

Lehentasunezko zerrenda berreskuratzeaz gainera, beste hobekuntza batzuk ere gehitu dira hainbat arlotan, hala nola, zerrenda espezifikoetan, kontratazio singularretan, hornitzeko zailak diren ikastetxeetan, gaitasun faltagatik kontratuak eteteko prozeduretan eta espezialitate ezberdinak eskaintzeko eskatzen diren tituluen eguneratzean.

Departamentuak orain dela hilabete batzuk ekin zion araua egiteari, Nafarroako Auzitegi Gorenaren epaiaren ondorio gisa. Ildo horretan, testua egiteko eta prestatzeko erabilitako denboran, Departamentua harremanetan izan da hainbat arauagatik kaltetutako hainat kolektiborekin, baita sindikatuen ordezkariekin ere, ahalegina eginez jasotako eskarien gehiengoak isla izan izan zezan araudian.

Jasotako aldaketa berrienak era progresiboan sartuko dira indarrean datozen hilabeteetan, Foru Agindua bihar bertan sartuko bada indarrean. Asteon hasiko den Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposiziotik eratorritako kontratazio-zerrenda Foru Agindu honekin arautuko da, aurretik aipatutako araudi hutsunea konponduz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa