(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako airearen kalitatea “ona” edo “arras ona” izan zen 2017an, Europako indizearen arabera asteartea, 2018.eko ekainak 19


Hauxe da osasuna babesteari dagokion ozonoaren helburuko balioa kontrol-estazio guztietan lortu den lehendabiziko urtea


Nafarroako airearen kalitatea “ona” edo “arras ona” izan zen 2017an, Europako Batzordeak iazko azaroan aurkeztutako Europako Airearen Kalitateari buruzko Indizearen arabera. Giza-osasuna babesteko mailak ez ziren gainditu Nafarroan kokatutako ezein kontrol-estaziotan. Lehendabiziko urtez, estazio guzti-guztietan, osasuna babesteari dagokion ozonoaren helburuko balioaren gainditze-kopuruaren hirurteko batez bestekoa legean ezarritako gehienezko 25 gainditze-kopurutik beherakoa izan da. Ozonoari buruzko informazio eta alerta mailak ere ez ziren behin ere gainditu. Hala ere, Erriberan, landaredia babestearei dagokion ozonoaren helburuko balioa gainditu zen.

Indize hau gizakien nahiz ingurumenaren osasuna kaltetzen duten bost kutsatzaile hauetan oinarritzen da: esekidurako partikulak (PM2,5 eta PM10), ozono troposferikoa (O3), nitrogeno dioxidoa (NO2) eta sufre dioxidoa (SO2).

2017an, lehendabiziko aldiz, Nafarroa osoan bete zen osasun babesteari dagokion ozonoaren helburua. Honen arabera, gehienez 25 aldiz gainditu ahal da hirurteko batez besteko gisa ezarri den metro kubikoko 120 mikrogramoko muga (zortzi orduko eguneko gehienezko batez bestekoari dagokionez). Hirurteko baliorik altuenak Tuteran eta Funesen neurtu ziren, 22 aldiz eta 21 aldiz gainditu baitziren gehienezko mugak, hurrenez hurren. Ozonoari buruzko informazio eta alerta mailak ere ez dira gainditu: 180 eta 240 mikrogramo batez beste, orduko eta metro kubikoko. Hiruteko batez bestekorik baxuena Iruñeko estazioetan neurtu da (Iturraman, Gurutzeko Plazan eta Arrotxapean).

Horren aldean, landarediak jasan beharreko ozonoarekiko esposizioa eta ekosistemen babesa neurtzen duen AOT40 balioa gainditu da. Bosturteko muga bezala ezarrita dagoen batez bestekoa Tutera eta Erriberriko estazioetan gainditu zen, eta Funesko estazioa mugako baliotik oso gertu gelditu zen.

Atmosferan sakabanatuta dauden esekidurako partikulei dagokienez (hautsa, errautsak, kedarra, partikula metalikoak, zemendua edo polena), baliorik altuenak Iruñeko Gurutze Plazan, Tuteran eta Erriberrin erregistratu ziren, urtean 18 mgr/m3 batez beste, 40ko mugako balioa baino % 50 txikiagoa. Estazio hauetan eta Funesen 3 aldiz gainditu zen urtean 35 aldiz ere gaindi daitekeen eguneko 50 mgr/m3ko maila.

Partikularik txikienak, neurri handi batean hirietako diesel ibilgailuetatik datozenak, Iturramako estazioan baizik ez dira neurtzen. Hauxe da kutsatzailerik kaltegarriena, baina azken datuen arabera, ez da gainditu urteko 25 mgr/m3ko muga, neurtutako balioa 8 mgr/m3koa izan baita.

Nitrogeno dioxidoari (NO2) dagokionez, baliorik altuenak Iruñeko hiru estazioetan erregistratu ziren, baina legean ezarritako 40 mgr/m3ko mugatik urrun, izan ere, baliorik altuena Gurutze Plazan neurtutako 27 mgr/m3koa izan baitzen.

Airearen kalitate neurtzeko sarea

Airearen konposizioak legeak ezarritako zenbait ezaugarri bete behar ditu, inguruko airean egon daitezkeen kutsatzaileek giza-osasuna eta ekosistemak kalte ez ditzaten. Nafarroako airearen kalitatea zaintzeko sarea osatzen duten estazioek denbora errealean neurtzen dute ondoko kutsatzaile hauen kontzentrazioa: sufre dioxidoa (SO2), nitrogeno oxidoak (NO eta NO2), ozono troposferikoa (O3), karbono monoxidoa (CO), bentzenoa eta esekidurako partikulak (PM10 eta PM2.5). Horrez gain, zenbait parametro meteorologiko ere neurtzen dituzte; hala nola, haizearen abiadura eta noranzkoa, tenperatura, hezteasun erlatiboa, presioa, erradiazioa eta prezipitazioa.

Nafarroan, eskuzko eta automatizatutako 45 ekipok sortutako datuak erabiltzen dira. Nafarroako Gobernuaren Sareak 6 estazio finko ditu, horietako bat Iruñeko Udalarena; Fuerzas Eléctricas de Navarra eta EDP España sareek 2 estazio finko, eta Acciona Energia sareak estazio finko bat. Ebaluatzeko ekipo automatikoez gain, partikulak antzemateko eskuzko ekipoek lortutako datuak ere erabiltzen dira, akreditatutako laborategi batean aztertzeko.

Informazio gehiago lortzeko eta airearen kalitateari buruzko datuak denbora errealean kontsultatzeko, Nafarroako airearen kalitateari buruzko webgunera jo dezakezu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa