(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2014ko urtarriletik 38.241 lanpostu sortu dira, Gizarte Segurantzako afiliazio berrietan neurtuta asteartea, 2018.eko ekainak 19


Nafarroako Enpleguari buruzko Txostenaren arabera, 2013az geroztik langabezia % 41 jaitsi dela egiaztatu da


Transcripción textual del video

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak aurkeztu ditu astearte honetan, beraren Departamentuak landu duen Nafarroako Enpleguari buruzko Txostenean bildutako ondorioak, eta horien arabera, BAIko datuak eta Gizarte Segurantzan izandako 38.241 afiliazio berriak kontuan harturik, langabezia-tasa 7,7 puntu murriztu da 2013az geroztik. Era berean, agiriak kontratazio berri askoren kalitatea hobetzeko eta lan-merkatuaren egoera orokorraren hobekuntza biztanleriaren sektore guztietara eta Nafarroako eskualde guztietara hedatzeko beharraz ohartarazi du.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak aurkeztu ditu astearte honetan, beraren Departamentuak landu duen Nafarroako Enpleguari buruzko Txostenean bildutako ondorioak, eta horien arabera, BAIko datuak eta Gizarte Segurantzan izandako 38.241 afiliazio berriak kontuan harturik, langabezia-tasa 7,7 puntu murriztu da 2013az geroztik. Era berean, agiriak kontratazio berri askoren kalitatea hobetzeko eta lan-merkatuaren egoera orokorraren hobekuntza biztanleriaren sektore guztietara eta Nafarroako eskualde guztietara hedatzeko beharraz ohartarazi du.

Errealitate Sozialaren Behatokiak landu eta urtebeteko aldizkakotasunez argitaratu nahi duen txosten honek hausnarketa egiten eta erabakiak hartzen lagunduko dio Nafarroako Gobernuari enpleguarekin eta honen bilakaerarekin zein erronka nagusiekin zerikusia duten politikei begira, eta Foru Komunitateko 2017ko langabeziaren batez bestekoa % 10,24koa izan zela zehaztu du.

Enpleguak itxura hobea dauka Nafarroako adierazle nagusietan: langabeziaren jaitsierari, 2013az geroztik okupatutako pertsonen kopuruan gertatu den % 8ko hazkundea gaineratu behar zaio (urte horretakoa da krisialdiaren unerik gorena langabeziari dagokionez). Kopuru absolutuetan, aurtengo maiatzean, Nafar Lansareko bulegoek 33.336 pertsona erregistratuak zituen, hau da, 2013an baino % 41 gutxiago (56.524 pertsona).

Gizarte Segurantzako afiliazioei eta kontratazioei buruzko datuek bere horretan egiaztatu dute enpleguak 2018aren hasierako bost hilabeteetan izandako hazkundearen erritmo ona, Estatukoa baino are biziagoa. 2017an, % 4,2ko igoera gertatu zen okupatutako biztanleen kopuruan, 278.800 pertsonako batez bestekoarekin. Maiatzean, 281.746 afiliazio zenbatu ziren, lau urtetan % 15,7ko igoera lortuz, 2014an erregistratutako 243.505 afiliazioen aldean.

Alertak

Aurkeztutako dokumentuak konformismoa baztertzeko moduko datuak ere bildu ditu. Horren harira, azken aldi honetan gertaturiko jaitsieraren gainetik, langabeziaren eragina handiagoa da emakumeengan, gazteengan, 54 urtetik gorakoengan eta etorkinengan. Langabezia-tasa bi sexuetan murriztu bada ere, jaitsiera nabarmenagoa izan da gizonengan (% 46,6) emakumeengan baino (% 26,3 langabe gutxiago).

Langabeziak gazteen artean duen inpaktua dexente murriztu den arren, oraindik, 10 gaztetik 3 lan bila dabiltza (% 31,2). 2013an gazteen % 48,3 lan bila zebilen.

Beste alerta bat atzerritarrei dagokie. Ez bakarrik langabeziaren eragina gainerako nafarrena baino handiagoa izateagatik, baita tasa horretan izandako 2013az geroko beheranzko joera etenez 2017an gertatu den igoera arinagatik ere. Horrela, atzerrian jaio baina espainiar nazionalitatea duten pertsonen % 16,9 langabezian daude. Portzentajea % 31,7koa da atzerrian jaio eta espainiar nazionalitatea lortu ez dutenen artean. Espainian jaiotako pertsonen kasuan, langabezia-tasa % 7,4koa da.

Langabetuen adina da zer pentsatua ematen duen beste gai bat. Txostenaren arabera, langabetuen % 47,2k 45 urte baino gehiago ditu; % 24,2k 45-54 urte, eta gainerako % 23k 54 urte baino gehiago.

Ehunekoetan, iraupen luzeko langabeziak murrizketa handiagoa izan du langabezia osoak baino (% 34,5 eta % 16,5, hurrenez hurren), baina hala ere, iraupen luzeko langabeziak kopurua handiak ditu oraindik ere. Azken datuen arabera, maiatzean, iraupen luzeko 13.082 langabe zeuden Nafarroan, eta Gobernuak ahalegin berezia egin nahi du orain arteko jaitsiera areagotzeko, izan ere, 2014az geroztik % 36,7ko murrizketa izan du, urte hartan 20.639 baitziren bi urtetik gorako langabezialdian zeuden pertsonak. Nolanahi ere, Nafarroa da iraupen luzeko langabeziaren pisurik txikiena duen bigarren autonomia-erkidegoa. Era berean, langabeziaren murrizketa iradokitzen duen beste adierazle positibo baten arabera, Nafarroa da gaur egun etxeko guztiak langabezian dituzten bizikidetza-unitateen portzentajerik txikiena (% 5,76) duen bigarren autonomia-erkidegoa, Espainian dagoen pobrezia larriaren kategoriako % 11,6ko portzentajearen aldean.

Langabeziaren maparen barruko egiturari dagokionez, txostenak Nafarroan dauden lurraldeen araberako desberdintasunen murrizketa egiaztatu du. Horren kariaz, Tuteraldea da langabezia-tasa gehien murriztu duen bigarren eskualdea, % 9,4, eta egun, Nafarroako batez bestekoa baino zertxobait handiagoa den langabezia-tasa du (% 10,6ko tasa, % 10,2ko batez bestekoaren aldean), Goi Erribera (% 11,2) eta Iruñerria (% 10,8) baino egoera hobean dagoelarik.

Lan-ereduaren aldaketa?

Zenbait adierazlek enpleguaren kalitatea zertxobait hobetzen ari dela iradokitzen duten arren, oro har esan daiteke lan-merkatuaren dualizazioa gertatzen ari dela; enplegu mugagabearen sorkuntza hazten ari da, baina aldi berean, prekariotasun goreneko enplegua zabaltzen ari da.

Partzialki positiboak diren elementu bezala, honako hauek nabarmen daitezke: Nafarroa da behin-behinekotasun tasarik txikiena duen hirugarren autonomia-erkidegoa, % 23koa, eta beheranzko joerarekin azken bi urteotan. Izan ere, kotarik gorena 2008an gertatu zen, % 26,3. Hori bezain positiboa da kontratazio mugagabearen bilakaera, % 20 igo baita azken urtean, aldi bateko kontratazioan izandako % 6,5ko igoeraren aldean.

Hala ere, lan-merkatuari dagozkion alde txarren artean, astebeteko edo astebetetik beherako iraupena duen kontratazioaren hazkundea nabarmen daiteke. Honen portzentajea handiagoa izan da 2017an 2013an baino (% 43 eta % 42, hurrenez hurren), eta 2008an baino are handiagoa (lan-kontratazioaren % 25 baizik ez zen orduan). Datu honek lan-ereduaren aldaketa iradokitzen du, lan-kontratuen egonkortasunari eta malgutasunari dagokienez.

Lanaldiaren zatikakotasuna askoz ere nabarmenagoa da emakumeen artean. Hartara, Nafarroan lan egiten duten emakumeen % 28,9k lanaldi partzialean egiten dute, lanaldi partzialean lan egiten duten gizonen % 5,6aren aldean.

Lan-istripugarritasuna da prekariotasunaren neurria ematen digun beste adierazle bat, eta honetan ere, gorako bilakaera dugu nagusi 2013az geroztik, jarduera ekonomikoaren hazkundearekin batera. Horrela, 2017an, 3.512,9 ezbehar gertatu dira, krisiaren aurreko urteetan baino dexente gutxiago, izan ere, 2007. eta 2008. urteetan, Nafarroan 5.000 ezbehar baino gehiago gertatu ziren.

Soldata altuak, dualitatea eta suspertze arina

Azterlanaren arabera, soldata baxuak ez daude zuzenean loturik langabeziaren jaitsierarekin. Soldata-kosturik handienak dituzten autonomia-erkidegoek (Euskadi, Madril eta Nafarroa) langabezia-tasa txikiagoak dituzte, eta alderantziz (Kanariar Uharteak eta Extremadura).

Krisiak eta lan-erreformek soldaten jaitsiera eta desberdintasunaren hazkundea eragin dituzte. Hala ere, adierazleen arabera, azken urteotan nolabaiteko hobekuntza gertatu da eta Nafarroa soldatarik onenak dituen hirugarren autonomia-erkidegoa bihurtu da Euskadi eta Madrilen atzetik. Horrela, Nafarroako urteko batez besteko soldata gordina 25.468,38 eurokoa da (2016ko datua), Estatuko batez bestekoa baino % 10 handiagoa. Era berean, soldata baxuko pertsonen portzentajerik txikiena duen bigarren autonomia-erkidegoa da (% 6,7), Estatuko % 16,7ko batez bestekoaren aldean.

Hala ere, gogoan izan behar da soldatarik altuenek izan dutela hobekuntzarik handiena, % 9,4koa 2008ko datuen aldean, soldatarik baxuenek % 1,6ko hazkundea izan dutelarik.

Azkenik, generoaren araberako soldata-etenaren irmotasuna azpimarratu behar da, izan ere, gizonen soldata (29.098,99 euro) emakumeena (20.946 euro) baino % 28 handiagoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
InformesobreelempleoenNavarra.pdf
Informeempleoconclusiones.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa