(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta elkarteek Dekalogo bat aurkeztu dute adineko pertsonenganako tratu ona sustatzeko ostirala, 2018.eko ekainak 15


Osasunak eta Eskubide Sozialek bultzatutako lan-taldeak protokolo bat egingo du zahartzaroko tratu txarren egoerak detektatzeko eta horien aurrean jarduteko


Transcripción textual del video

Adineko pertsonenganako diskriminazio eta tratu txarren modu guztiak baztertzea eta eskubideko herritar bezala onartzea dira zahartzaroan tratu ona izateko Dekalogoa egiterakoan inspirazio gisa erabili diren bi printzipioak. Dekalogoa gaur aurkeztu du prentsaurrekoan Fernando Dominguez Osasun kontseilariak, eta harekin batera izan dira Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) eta Pertsonen Autonomia eta Garapeneko Nafarroako Agentziako (PAGNA) zuzendari kudeatzaileak, María José Pérez, eta Inés Francés, hurrenez hurren.

Kontseilaria eta zuzendari kudeatzaileak, lau erakundetako ordezkariekin batera. ( irudia handitu )

Adineko pertsonenganako diskriminazio eta tratu txarren modu guztiak baztertzea eta eskubideko herritar bezala onartzea dira zahartzaroan tratu ona izateko Dekalogoa egiterakoan inspirazio gisa erabili diren bi printzipioak. Dekalogoa gaur aurkeztu du prentsaurrekoan Fernando Dominguez Osasun kontseilariak, eta harekin batera izan dira Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) eta Pertsonen Autonomia eta Garapeneko Nafarroako Agentziako (PAGNA) zuzendari kudeatzaileak, María José Pérez, eta Inés Francés, hurrenez hurren.

Gaur, ostirala, Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren gainean Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna da, eta, horrekin bat eginez, Dekalogoaren aurkezpenean izan dira Osasun eta Eskubide Sozialetako departamentuekin batera, agiria egiten parte hartu duten lau erakundetako ordezkariak; zehazki, Camino Oslé eta Juan Francisco Jerez, Nafarroako Geriatriako eta Gerontologiako Elkartearen izenean; José Miguel Pérez, Aitonak-en izenean; Sagrario Lecumberri, Lacarra Adinekoen Elkartearen izenean; eta Mª Ángeles Angulo, Nafarroan Berdintasunaren aldeko Emakumeen eta/edo Feministen Erakundeen Koordinatzailearen izenean (NBEFEK).

Dekalogoa tratu onean inspiratuta dago balio unibertsal bezala hartuta, adina edo norberaren egoera bezalako egoeretatik urrunduta, eta edozein eremutan bizikidetzarako aukera onena bezala izanik, pribatua nahiz publikoa izan. Edukiaren aldetik, bost bloketan egituratuta dago, eta horietan adinekoen iritzia adierazten da: bizitza-proiektuaren jarraitutasuna; identitatea, errespetua, askatasuna eta autonomia pertsonala; harreman positiboak, kalitatezkoak eta konfiantzazkoak; ingurune seguruak eta osasungarriak; eta, bosgarren, bizitzaren amaiera, María José Pérezek, NOPLOIko zuzendari kudeatzaileak, azaldu duenaren arabera.

Gainera, informazio-kanpaina bat egitea aurreikusi da; horrela, adinekoei tratu ona eskaintzeko Dekalogoaren 50.000 ale argitaratu eta banatuko dira.

Adinekoak positiboan eta zahartze-estrategia

Adinekoentzako irudi sozial eta gizarte positiboarekin loturiko estrategiaren haritik, funtsezko hiru ekintza kontuan hartu dira, elkar eratu, osatu eta indartzen direnak: irudi sozial positiboa, adinekoen tratu ona sustatzea eta, hirugarren lekuan, gizon eta emakume adinekoekiko tratu txar egoerak detektatzea eta horien aurrean jardutea.

Modu horretan, diziplina anitzeko lan-taldea sortzea da aurtengorako aurreikusitako oinarrizko ekintza horietako bat, zahartzaroaren gainean iritzi positiboa sortzeko, adinekoen tratu ona sustatzeko Dekalogoaz gain.

Taldea, egun, eratze-fasean aurkitzen da, eta zahartzaroan tratu txarrak detektatzeko eta horien aurrean jokatzeko protokoloa egiten eta eremu ezberdinetako profesionalen artean hedatzeko eta horiek prestatzeko programa diseinatzen arituko da.

Lan-taldea honako hauetako profesionalek osatzen dute: Osasun departamentua (O-NOZ eta NOPLOI), Eskubide Sozialen departamentua (Lehen Arreta eta PAGNA), oinarrizko gizarte-zerbitzuak eta INAI. Horiekin bat egingo dute erakunde sozialek, elkarte profesionalek eta adinekoen tratu onean inplikaturiko bestelako taldeek, Inés Francesek, PAGNAko zuzendari kudeatzaileak, azaldu duenez.

Dekalogoa nahiz lan-taldea duela urtebete abian jarritako "Adinekoak positiboan" kanpaina 2018an indartzeko eta Nafarroako Zahartzaro Aktiboaren eta Osasungarriaren 2017-2022 Estrategia garatzen jarraitzeko diseinaturiko jardueren artean agertzen dira; horien helburua da adinekoek, haien adina dela-eta, jasaten dituzten aurreiritziei, estereotipoei eta diskriminazioei aurre egitea, biztanleriaren zati batean portaera negatiboak sortzen baitituzte.

Fernando Domínguez kontseilariak azaldu du Osasuneko Departamentu arteko Kontseiluak zuzendutako Nafarroako Zahartzaro Aktiboaren eta Osasungarriaren 2017-2022 Estrategiaren helburua dela Nafarroako biztanleriaren zahartzea ahalik eta gaitasun funtzional handienarekin eta bizi-kalitate handienarekin gertatzea sustatzea, “pertsonak aktiboak eta independenteak izan daitezen ahalik eta denbora luzeenean eta bizimodu osoa eta gogobetekoa izan dezaten gizarte inklusiboan”, adierazi du.

Tratu ona sustatzea eta tratu txarrak prebenitzea

2017an abian jarri zen “Adinekoak positiboan” kanpaina, “Pertsona bakoitzaren atzean historia bat dago; aurrean beste asko egon daitezke” goiburupean, eta horren helburua da Nafarroako gizarteak oro har zahartzaroaren inguruan duen pertzepzioa hobetzea eta zahartzeko modu asko daudela erakusteko ereduak eta jarduerak sustatzea.

Tratu txarren prebentziorako kapituluan honako hauetara bideratutako jarduera-ildo ezberdinak abian jartzen ari dira: kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta prebentzioa; profesionalen prestakuntza; detektatzeko protokoloak egitea; detektatutako tratu txarren kasuetan nahiz arrisku-egoeretan esku hartzeko planak diseinatzea; eta ebaluatzeko eta erregistratzeko prozesuak.

65 urtetik gorako 126.000 pertsona

Nafarroan, 65 urtetik gorako 126.423 pertsona zeuden urtarrilean; hau da, portzentualki, biztanleria osoaren %19,5a. Horietatik 55.613 gizonezkoak dira eta 70.810 emakumezkoak.

Era berean, 80 urtetik gorakoei dagokienean, 41.838 pertsona zeuden, Nafarroako biztanleria osoaren %6,5a. Adin-tarte hori osatzen duten pertsonen %63 emakumeak dira.

Zonaka, Lizarraldean eta Pirinioetan dago 65 urtetik gorako pertsona gehien; hots, bietan biztanleria osoaren %24,2.

Nafarroan, 17 udalerritan, biztanleriaren %20a baino gehiago 80 urtekoa edo 80 urtetik gorakoa da.

Dekalogoa

Gaur aurkeztutako Dekalogoa ondorengo bost eduki-bloketan egituratzen da:

Haien Bizitza-proiektuarekin jarraitzea norberak bizi izandako esperientzietatik eta jasotako jakinduriatik abiatuta

1.- “Bizitzaz gozatzen jarraitu nahi dut, nire esperientzia eta jakinduriatik, betetzeko ditudan proiektuekin eta ametsekin”.

Identitatea, errespetua, askatasuna eta autonomia pertsonala

2.- “Nire identitatea, nire sinesmenak eta balioak, nire duintasuna, nire intimitatea eta nire eskubideak zuk errespetatzea behar dut”.

3.- “Gai naizen artean, gauzak egiten jarraitu nahi dut, nahiz eta gehiago kostatu edo behin edo beste despistatu”.

4.- “Non bizi nahi dudan hautatu nahi dut, zer egin nahi dudan, noiz eta norekin egon nahi dudan eta nire erabakiak errespetatzea nahi dut”.

5.- “Nire ondasunak, dirua, telefonoa kontrolatu nahi ditut, nire arropa hautatzea eta nire burua ahal dudan bitartean zaintzea nahi dut”.

Harreman positiboak, kalitatezkoak eta konfiantzakoak

6.- “Nik zu maitatzea eta zuk ni maitatzea behar dut, edozein urtetan bezala, nik zu onartzea eta zuk ni onartzea, ni entzutea eta niregan konfiantza izatea”

7.- “Nire denbora librea izatea nahi dut. Batzuetan, senideak eta bilobak zaintzearekin gozatzen dut, eta, beste batzuetan, ni besteek zaintzearekin ere bai”.

8.- “Deitzen didazunean edo nirekin zaudenean, tonu onean hitz egitea behar dut, oihurik egin gabe edo umekeriarik gabe”.

Ingurune seguruak eta osasungarriak

9.- “Nire ingurunea errespetuzkoa, abegitsua, segurua eta parte-hartzailea izatea nahi nuke, gustatzen zaizkidan jarduerak egin ahal izateko ingurunea”.

Bizitzaren amaiera

10.- “Amaiera iristen zaidanean, nire ondoan izatea eta niri laguntzea nahi nuke, nire borondatearen eta nahien arabera”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa