Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hezkuntza departamentuak 30.000 euro bideratuko ditu laguntza hauetara eta gaurtik hasita, uztailaren 3ra bitartean eska daitezke
Hezkuntza departamentuak udako ekintzetarako laguntza deialdia ireki du, desgaitasunen bat duten ikasleen gurasoei zuzenduta. Era horretan, Departamentuak aukera berdintasunaren printzipioa bermatzen laguntzen du, ahal den modurik eraginkorrenean. Deialdiaren asmoa da eskatzaileei era honetako ekintzetan izen-emateak dakarkien gastua zertxobait arintzea eta administrazio publiko nahiz erakunde pribatuek antolatutako udako ekintzetan parte har dezaten erraztea. Diruz lagunduko dira ekainaren 25etik irailaren 7ra bitartean antolatzen diren udako ekintzak. Hala, desgaitasunen bat duten ikasleek, 3 eta 21 urte bitartekoek, aukera izango dute laguntzak eskatzeko.
Deialdira aurkezteko epea, beraz, zabalik dago eta uztailaren 3ra bitartean egin ahalko dira eskariak. Laguntzak per capita errentaren arabera kalkulatuko dira, deialdian bertan zehazten den eran.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen