(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultur 2018 programak 36 musika, dantza eta antzerki jarduera antolatuko ditu Nafarroako beste horrenbeste herri eta intereseko gunetan osteguna, 2018.eko ekainak 14


Programa kontzertu akustiko batez abiatuko da ekainaren 22an Tafallan eta irailaren 8a arte luzatuko da


kultur

Kultur 2018 programaren kartela. ( irudia handitu )

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamenuak Kultur programaren edizio berri bat antolatu du. Aurten, turismo-eremuetan, 36 musika, dantza eta antzerki jarduera antolatuko ditu guztira ekainaren 22tik irailren 8ra bitartean, Foru Komunitateko beste horrenbeste herri eta intereseko gunetan banatuta. Programa ekainaren 22an abiatuko da Tafallan, Eñaut Elorrieta musikari eta konpositorearen kontzertu akustiko batez.

Kulturako zuzendari nagusi Dori López Juríok eta Kultura Ekintzako zuzendari Carmen Orozek aurkeztu dute gaur goizean aurtengo edizioa. Jirafa dugu aurtengo programazioaren irudia, Nafarroako paisaiaren erdian altxatzen den edertasuna iradokiz eta programan bildutako talentu artistikoa islatuz.

Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak 251.000 euro bideratu ditu Kulturreko programazioa finantzatzeko. Aurreko edizioetan bezalaxe, musika da programako protagonista nagusia, Nafarroako taldeek nahiz beste autonomia-erkidego batzuetatik etorritakoek eskainitako hainbat folk, jazz, blues, pop, rock eta musika koraleko ikuskizunen bidez. Programak dantza emanaldiak ere eskainiko ditu.

Era berean, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, askok handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko erakusketa batez. Lau izanen dira erakusketa honen ardatz tematikoak: errealismo soziala, erretratua, paisaia eta pintura etnografikoa eta alegoriko-sinbolikoa. Amaren aldetik Baztango jatorria zuen Ciga margolaria estu-estu lotuta egon zen eskualde horrekin, maila pertsonalean nahiz piktorikoan.

Aurreko edizioetan bezalaxe, jarduerak ostegunez, ostiralez eta larunbatez egingo dira hainbat esparrutan: kultur etxeak, plazak, anfiteatroak, monastegiak, leizeak, etab. Larunbatetan, jarduera turistikoak eginen dira. Horretarako, programan parte hartzen duten udalek eta toki erakundeek ikuskizunak egiteko behar diren baimenak eta azpiegiturak eskainiz lagunduko dute.

Kultur urtez urte antolatzen da 1996az geroztik. Dori López Juríoren esanetan, programa “bizia” da, denboraren poderioz hainbat berritasun sartu baina hasierako helburuari eutsi diona: Nafarroako herri guztietara kaliatezko kultur programazio anitza eramatea.

Kulturrek toki erakundeekin lankidetzan jardun nahi du artea eta kultura zabaltzeko, Nafarroako eta beste autonomia-erkidego batzuetako sortzaileak ezagutzera emateko eta musika estilo desberdinak lantzen dituzten bertako artistak sustatzeko. Horrekin batera, Nafarroako ondare historiko, artistiko eta kulturala aldarrikatu nahi du, Nafarroako herrien kultur ekitaldien agenda aberasteaz gain.

Programan, oreka geografikoari eusten saiatu da. Hauexek dira programazioan barne hartu diren herri eta guneak: Alsatsu, Agoitz, Arguedas, Arbizu, Artaxoa, Bera, Corella, Donamaria, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranaz, Falces, Fitero, Izaba, Xabier, Leitza, Lekunberri, Lodosa, Los Arcos, Marcilla, Mendigorria, Olibako Monastegia, Irantzuko Monastegia, Leireko Monastegia, Otsagabia, Orbaizeta, Orreaga, Gares, Ribaforada, Erronkari, San Adrian, Zangoza, Tafalla, Tutera, Uxue, Viana eta Zugarramurdi.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa