(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2017-2019ko Tokiko Inbertsioen Plana arautzen duen Foru Legea aldatzeko lege proiektua onartu du asteazkena, 2018.eko ekainak 13


Testu berriaren bitartez, tramitazio-denborak laburtu, bikoiztasunak kendu eta zenbait kontzeptu argituko dira baliabide publikoen erabilera eraginkorragoa egiteko asmoz


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2017-2019ko Tokiko Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea aldatzeko lege proiektua onartu du gaurko saioan. Aldaketa horren bitartez, erantzuna eman nahi die, plana 2017ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zenez geroztik kudeaketa arloan antzemandako gorabeherei, betiere baliabide publikoen erabilera eraginkorragoa bultzatzeko eta 2017-2019ko TIParen kudeaketa hobetzeko helburuari jarraiki. Ondoren, proiektua Nafarroako Parlamentura igorriko da tramitazioa osatzeko eta, hala badagokio, ontzat hartzeko.

Nafarroako Gobernuak 2017-2019ko Tokiko Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea aldatzeko lege proiektua onartu du gaurko saioan. Aldaketa horren bitartez, erantzuna eman nahi die, plana 2017ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zenez geroztik kudeaketa arloan antzemandako gorabeherei, betiere baliabide publikoen erabilera eraginkorragoa bultzatzeko eta 2017-2019ko TIParen kudeaketa hobetzeko helburuari jarraiki. Ondoren, proiektua Nafarroako Parlamentura igorriko da tramitazioa osatzeko eta, hala badagokio, ontzat hartzeko.

Aurrekontuaren arloko tratamendua da proiektuaren berritasun nagusia, izan ere, aurrerantzean, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren konpromiso ekonomikoak hainbat ekitaldiri egotzi ahalko zaizkie obrak gauzatzeko aurreikuspenen arabera, betiere dagokion zerbitzuaren aldez aurreko txostenarekin.

Horrez gain, testuak prozedura berri bat sartu du: hasierako baimena. Honi esker, toki erakundeak erreserbako behin-betiko zerrendan ageri diren inbertsioak gauzatu ahalko ditu, gerora 2017-2019ko Tokiko Inbertsioen Planean sartzeko eskubidea galdu gabe. Halaber, obraren hasierako ekarpena % 50etik % 60ra igo du, toki erakundeen ahalmen ekonomikoa hobetuz eta Toki Administrazioari obren hasieran gastu-portzentaje handiagoa gauzatzeko aukera erraztuz.

Tokiko Inbertsioen Planaren ekarpenak beste laguntza batzuekin bateragarriak egiteko aukerari dagokionez, inbertsiorako jaso diren bestelako funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa egiaztatzeko betebeharra sartu da.

Gaur onartutako proiektuaren bitartez, erabaki askeko zenbatekoaren kudeaketa hobetzen lagundu nahi zaie eskumenak udalei eskuordetuta dauzkaten eta egokitze-txostena epearen barruan eskatu ez duten kontzejuei, txostena eskatu, inbertsioak gauzatu nahiz ondorengo ordainketak tramitatzearen ardura udalen eskuetan jarriz. Era berean, erabaki askeko ordainketak eskatzeko epe berriak ezarri dira, 2018an egin beharreko inbertsioetarako nahiz 2019koetarako, azaroaren 1eko epemuga jarriz 2018ko ordainketak aurreratu ahal izateko eta, aurrekontu erabilgarririk izatekotan, 2019erako aurreikusitako ordainketak 2018an egin ahal izateko.

Salbuespenezko araubidearen aldaketa da kontuan hartu beharreko beste alderdi bat; zehazkiago esanda, araubide horri atxikitzeko baldintzak, inbertsioa doitzeko edo ordezko finantzaketa-formularen bat planteatzeko betebeharra ezarriz, ahal bezain laster eta araubide horri atxikitzeko eskaera egin baino lehen. Laguntzaren zenbatekoa ere zuzendu da, BEZ kengarria ez duten inbertsioak dagozkien BEZarekin gehituz, eta lurralde-kontribuzioaren zerga-tasan 0,20ko gutxieneko igoera onartzeko betebeharra ezarri da, egun indarrean dagoenaren aldean.

Era berean, presazko prozeduraren erregulazio berri bat ezarri da, presazkotasunaren kontzeptua Nafarroako kontratu publikoei buruzko foru araudira egokituz eta presazko ekintzei edo ekintza osagarriei aplikatu beharreko prozeduren arteko bereizketa argiagoa finkatuz.

Hautazko izaera eman zaio Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak inbertsioak gauzatzeari buruzko epeak jartzeko ahalmenari, eta salbuespen gisa, handitzeko aukera ezarri da.

Azkenik, zigor-araubide berri bat sartu da obren hasiera atzeratzen denerako edota inbertsioa ezarritako epea baino lehenago eta justifizikazio dokumentalik gabe bukatzen denerako. Horrela, lehendabiziko suposamendua kenduko da erabateko bazterketaren kausa gisa eta bigarrena bazterketa partzialaren kausa gisa. Gainera, errefusaren eta bazterketaren arteko bereizketa egin da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa