(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak bere lankidetza eskaini du “Aquarius” itsasontziko errefuxiatuak hartzeko prozesuan

astelehena, 2018.eko ekainak 11


Italiak nazioarteko konpromisoak ez betetzea eta duen arduragabetasuna aipatu ditu, eta Gobernu Zentralak eta Valentziako Gobernuak portu segurua eskaintzeko hartutako erabakia babestu du


Nafarroako Gobernuak arratsaldeko lehen orduan Gobernu Zentralari jakinarazi dio Foru Komunitatearen lankidetza osoa duela "Aquarius" itsasontzian aurkitzen diren errefuxiatuak hartzeko prozesuan. Espainiara datozen orduetan iritsi daitezke Espainiako Gobernuak eta Valentziako Komunitatekoak Valentziako portutik barrena hartzeko eskaintza egin ondoren.

Nafarroak egin duen eskaintza legegintzaldiaren hasieratik defendatutako jarrera politikoaren eta humanitarioaren barnean kokatzen da, Europara iristen diren "errefuxiatuen krisia" azaltzearekin bat eginez. Nafarroako Gobernuak lehen unetik eskaini ditu bere baliabideak gainerako komunitate autonomoekin eta Gobernu Zentralarekin modu solidarioan esku hartzeko  errefuxiatu horiek hartzeko eta gizarteratzeko prozesuetan. Hori horrela ziurtatzen du Nafarroa krisia lehertu zenetik proportzionalki errefuxiatu gehien hartu dituen bigarren komunitatea izateak.

Nafarroako Gobernuak agerian utzi nahi ditu "Italiako Gobernuak nazioarteko konpromisoen aurrean izandako arduragabetasuna eta horiek ez betetzea", eta Europako erakundeei "berehala" esku hartzeko erreklamatzen die.

Era berean, Foru Exekutiboak positiboki baloratu du Espainiako Gobernuak "Aquarius" itsasontziko bidaiariak hartzeko erabakia. "Asilo eta babes politikan aldaketaren hasiera izatea espero dugu, gobernu autonomiko gehienak erreklamatzen ari ginen alderdi bikoitzean: nazioarteko konpromisoak gehiago betetzea eta komunitate autonomoek eta Udalek paper handiagoa izatea asilo eta babes mailako politika guztietan, pertsona horien lan eta gizarteratze prozesuetan bereziki garrantzitsua da-eta", adierazi du Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak. Gaur arratsaldean, Nafarroako eskaintzaren berri eman dio Laparra jaunak Gobernu Zentralari, Uxue Barkos Lehendakariarekin premiazko bilera egin ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa