(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak bertsolaritza kultura-intereseko ondasun immaterial izendatu du asteazkena, 2018.eko ekainak 6


Exekutiboak nabarmendu duenez, bertsolaritza babesteko neurriek "honen fosilizazioa nahiz bereizgarritasunaren eta autonomiaren galera saihestu" beharko dituzte


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onartutako erabakiaren arabera, bertsolaritza kultura-intereseko ondasun izendatu du, ondare immaterialaren kategorian. Exekutiboak nabarmendu duenez, bertsolaritza babesteko neurriek “honen fosilizazioa, bereizgarritasunaren eta autonomiaren galera eta lehiaketa eta ikuskizun testuinguruen gehiegizko nagusitasuna saihestu” beharko dituzte.

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onartutako erabakiaren arabera, bertsolaritza kultura-intereseko ondasun izendatu du, ondare immaterialaren kategorian. Exekutiboak nabarmendu duenez, bertsolaritza babesteko neurriek “honen fosilizazioa, bereizgarritasunaren eta autonomiaren galera eta lehiaketa eta ikuskizun testuinguruen gehiegizko nagusitasuna saihestu” beharko dituzte.

Gobernuaren iritziz, “transmisioa bermatuta dagoela irudi du orain arte eskolen bitartez ezarri diren ekintzei esker, eta hizkuntzaren bilakaerari nahiz gizartean duen erabilpen eta presentziari lotuta dago”.

Izendapen honetarako eskaera Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak aurkeztu zuen. Erakunde honek Nafarroako bertsolaritzaren esparru desberdinei lotutako eragile gehienak ordezkatzen ditu: bertsolariak, bertsozaleak, ikertzaileak, dibulgatzaileak eta antolatzaileak.

Lehendabiziko erregistro dokumentalak, XVIII. mendekoak

Bertsolaritza euskarazko bat-bateko kantu modalitatea da (errepentismoa). Bertsoak eta puntuak errimaz eta neurriz egiten dira, musika tresnen laguntzarik gabe. Ikuspegi historikoari dagokionez, XV. mendeko erreferentziaren bat izan bada ere, lehendabiziko erregistro dokumentalak XVIII. mendekoak dira.

Doinua, errima eta neurria dira bertsoaren alderdi teknikoak. Bertsoaren indarra balio poetikoan eta arrazoibidearen distiran daude. Sortzaileak, bertsolariak, mendeetan zehar kultura adierazpen hau bizirik mantendu duten eta belaunez belaun ahoz transmititu duten inprobisatzaileak dira. Bertsolaritzak duen bigarren funtsezko subjektua entzulea da, izan ere, bertsozalea eragile aktiboa izaten da kultur adierazpen honen zeinahi modalitatetan.

Bertsolaritza da Nafarroan ongien gorde den eta azpimagarriena den errepentismoa. Euskaraz egiten denez eta hizkuntza honi erabat lotuta dagoenez, presentzia handiagoa izan du historikoki euskarak bizitasun handiena izan duen lekuetan, hau da, Nafarroako iparraldean.

Nafarroako kultura-ondare immaterialaren zatia izanik, honako ezaugarri hauek biltzen ditu, besteak beste: nafar gizartean errotuta dago –bereziki euskaldunen artean, baina baita euskaldunak ez direnen artean ere– eta banaka nahiz taldeka adierazten da; partekatutako adierazpen komunitario gisa, giza-harremanak indartzen laguntzen du; eta ondasun bizi eta dinamikoa da, denboran zehar iraun eta aldian aldiko egoeretara egokitu izan dena, baina sustraiak galdu gabe.

Gainera, komunitateak babestu, sustatu eta transmitutako adierazpide kulturala da, era autonomoan antolatzen dena; komunitatearen memoria kolektiboaren osagaia da; molde eta modalitate ugari ditu testuinguruaren, unearen eta inprobisazioaren arabera; eta parekorik ez duen adierazpidea da, bat-bateko kantua delako, euskaraz egiten delako eta ezaugarri eta kode bereziak dituelako.

Ondare immateriala

Nafarroako ondasun kultural garrantzitsu eta bereizgarrien babesa da izendapen honen bitartez lortu nahi den efektua. Hala ere, Ondare Immateriala ezin da tratatu XIX. mendeaz geroztik ondasun materialak tratatzen diren bezalaxe. Hartara, kontserbazioaren kontzeptuak kultura materialeko produktuen egonkortasuna bermatzen duelarik, kulturaren alde immaterialari aplikatzerakoan, eraldaketa autokontrolatuaren ideia iradoki behar du. Bizirik dagoenak baizik ez du bizirik irauten, eraldatzen denak alegia. Ondorioz, ondasun immaterialei zuzendutako neurrietan, zaintzea aipatzen da, ez kontserbazioa edo babesa.

Orain arte, bost izan dira Nafarroako kultura intereseko ondasun izendaturiko ondare immaterialeko elementuak: Lanzko inauteria (2009), Ituren eta Zubietako inauteria (2009), Hiru Behien Zerga (2011), Luzaideko bolantak (2012) eta Cortesko paloteadoa (2014).

Ekainaren 20an, jendaurreko aurkezpena

Ekainaren 20an, Kultura, Kirol eta gazteriako kontseilari Ana Herrera buru, izendapen hau aurkeztu eta kultura-intereseko ondasun berri honen bereizgarriak ezagutzera emateko ekitaldia eginen da Nafarroako Museoan.

Saioak hiru aditu hauek izango ditu partaide: Gontzal Agote (Bertsozaleen Elkartea), Julio Soto (bertsolaria eta Nafarroako egungo txapelduna) eta Alfredo Asiain (Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialeko Katedra). Hiruren artean, bertsolaritzaren historia, ibilbidea, egungo egoera eta berezko ezaugarriak aztertuko dituzte. Ekitaldiaren buruan, bertso-emanaldia eginen da Nafarroako Museoko ateen ondoan, bertsoak kantatu ohi diren lekuan, plazan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa