(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hondakin plastikoen murrizketa, Nafarroako Gobernuak Ingurumenaren Munduko Egunean antolatutako ospakizunaren ardatz astelehena, 2018.eko ekainak 4


Jarduera programa zabala eskainiko da Ingurumen Departamentuak bultzatutako aste tematikoaren barnean


Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentak bat egin du asteartean, ekainak 5, Nazio Batuen Erakundeak ospatuko duen Ingurumenaren Munduko Egunarekin, plastikoek eragindako kutsaduraren aurkako borrokan parte hartzeko mezuari jarraiki.

Arazo larri honen aurkako borroka babestuz, egunotan, Europako Batzordeak material horiek debekatzea erabaki du, alternatiba iraunkorra duten eguneroko objektuen kasuan. Helburu honen ildo bertsuan, urtarrilean abiarazitako estrategiaren arabera, 2030etik aurrera, plastikozko produktu guztiek berrerabiltzeko edo birziklatzeko diseinatuta egon beharko dute, eta 2021etik aurrera poltsa arinak debekatuta egonen dira, material konpostagarriaz eginda ez baldin badaude.

Nafarroan, aste honetan bertan, foru Parlamentuak Hondakinei eta hauen Fiskalitateari buruzko Foru Legearen behin-betiko onarpena bozkatuko du, plastikoen nahiz bestelako hondakinen prebentziorako eta murrizketarako aurrerapauso garrantzitsua emanez. Lege berrian fiskalitatearen nahiz material guztien erregulazioaren arloan ezarritako neurriek Foru Komunitatearen datozen urteotarako hondakinen prebentzio eta kudeaketari buruzko politika markatuko dute, Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Planak jasotakoaren harira.

Baztan Bidasoako ibai-bazterrak garbitzea

Bestalde, Baztan Bidasoa, Urumea eta Leitzaran ibaietan, LIFE IREKIBAI proiektuak egun honetako ospakizunekin bat egin du boluntarioen bitartez, ibai-bazterretan dauden hondakinak (hondakin plastikoak barne) garbitzeko.

Lanak larunbatean hasi ziren, ekainak 2, eta egun osoan, adin guztietako boluntarioez osatutako lau taldek Elizondo, Lekaroz, Amaiur eta Narbarteko ibai-bazterrak miatu zituzten. Gaurtik aurrera, aste osoan, jarduerak jarraipena izanen du Donezteben eta Oronozen, betiere eguraldiaren egoeraren arabera.

Ingurumen arloko boluntariotza jarduera hauen bitartez, Life Irekibai proiektuak (Ibai irekiak: Nafarroak eta Gipuzkoak partekatutako ibaietako konektibitatea eta habitatak hobetuz) herritarren partaidetza aktiboa sustatu nahi du ibaietako ekosistemak zaindu eta hobetzeko, eta aldi berean, informazioa eta sentsibilizazioa zabaldu nahi du herritarren artean ibaiari eta inguruneari buruzko ezagutza hobetuz. Antolatzaileek eskularruak, poltsak eta bestelako materialak emanen dizkie izena emanda dauden pertsonei, asegurua egiteaz gain, eta arropa egokia, botak eta anoraka eramateko gomendioa luzatu die, euria egiten baldin badu.

Boluntarioen arteko auzolanak Baztan, Goizueta eta Doneztebeko udalekin, Baztango ehiztari eta arrantzaleen kirol klubekin, “Nazas del Bidasoa” arrantzale klubarekin, Tantirumairu Ikastolarekin eta Mendaur Institutuarekin batera antolatu dira.

Ginkana Bertizen

Bertizko Jaurerriko Parke Naturalean, jauregiko lorategia eta basoa hondakinei buruzko hausnarketa eta ikasketa lantzeko jarduera baten agertoki bihurtuko dira bihar, asteartea, ekainak 5. Zehazkiago esanda, Baztan Bidasoako ikasleek ginkana bat eginen dute, Bertizen bizi den okil batek plastikoaren ondorioz jasandako intoxikazioa ikertzeko.

Urbasa

Urbasako Parke Naturalean, Ingurumenaren Munduko Eguna egingo da ekainaren 9an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Kanpinean elkartu eta hondakin plastikoei buruzko dibulgazio-jarduerarekin hasiera emango da; bertan, Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak, Eva García Balaguerrek, eta Hondakinen Ataleko teknikariek parte hartuko dute. Halaber, Urbasako balio eta erabilera ezberdinak ezagutzeko asmoarekin, jardueraren barnean, araztegia eta informazio-zentroa bisitatuko dira, eta, ondoren, egokitutako bidexkan ibilaldi bat egin eta 13:00ean hamaiketakoa izango da. Hori guztia Basozaingoko langileen eta parkeko langileen laguntza eta azalpenekin. Jarduera familientzat da; inskripzioak egiteko, idatzi eduamb@navarra.es posta elektronikora.

Jarduera osagarriak

Espazio naturalak eta ibaiak garbitzeaz eta parke naturaletan joko hezigarriak egiteaz gain, Departamentuak beste jarduera batzuetan parte hartzeko gonbita luzatzen du:

Ekainak 4, Erronkari: "Nafarroako Pirinioetako tximeletak" argazki-erakusketaren inaugurazioa.

Iosu Anton natura-argazkilariak, tximeleten argazkietan adituak, Nafarroako Pirinioetako tximeletei buruzko irudi-bilduma aurkeztuko du. Erakusketa Erronkariko NIZen instalazioetan bisitatu ahal izango da ekainaren 4tik uztailaren 4ra bitartean, ekipamenduaren ohiko ordutegietan.

Ekainak 5, Erronkari

Naturari buruzko tailerra egingo da Julian Gaiarre BHIko ikasleentzat Belaguako haranean; hau da, mendiko habitataren faunarik bereizgarriena ezagutzeko aztarnei eta arrastoei buruzko jarduera, 10:00ak eta 13:00 artean.

Halaber, Erronkariko NIZen, 19:00etan, Fernando Etxarri biologoaren eta Ingurumen Hezkuntzako doktorearen "Euskal mitologia y educación ambiental" liburua aurkeztuko da. Euskal mitologiaren eta ingurumen-hezkuntzaren arteko harremana aurkeztuko du, bien edukiei eta helburuei balioa emate aldera.

Ekainak 6, irteera gidatua Saraguetako galtzada erromatarrean

Aranzadiko Juan Mari Martínez Txoperenak lagunduta, Galtzada Erromatarra bisitatuko da Saraguetatik Aurizperrira.

Ekainak 7

19:00etan, Erronkariko NIZen, Salazar ibaiaren egoera ekologikoa aztertuko du José Ardaizek, Nafarroako Gobernuko Ibaiak Leheneratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atalekoak. Iragazkortzeko lanei eta Salazar ibaian arrain-hazkuntzako espeziak ezagutzeari eta horiek hobetzeari buruz arituko da.

Ekainak 8, Otxagabia

Egurra kableen bitartez garraiatzeari buruzko jarduera Zaraitzun, ikastetxe publikoko ikasleentzat.

Ekainak 9, Pitillasko aintzira

Hezegunerako bisita gidatua egingo da 19:00etan hasita, bertako biodibertsitatea ezagutzeko.

Ekainak 10, Irunberri, geologia irteera

Helburua da Irunberri-Aoizko arroko eta Arroilako balio geologikoak partikulatan ezagutzera ematea. Bisita mandotegiko begiratokian hasiko da (Acciona aurrean), 10:00etan; hortik arroaren eta Leireko mendilerroaren ikuspegia ikusten da. Ondoren, Irunberriko Arroilara joango dira, Irati trenbidearen ibilbide zaharretik barrena, espazioa behatzeko eta espazioaren interpretazio geologikorako geraldi ezberdinak eginaz. Izena aurrez eman behar da.

Ekainak 14: Irunberriko Arraileko sekretu naturalak

Zonako sektore turistikoko profesionalei bereziki zuzendutako bisita gidatua da (baina nahi duenarentzat ere irekita egongo da). Helburua da inguruneko erakargarri naturalenetariko bat ezagutzera ematea, ondoren, ezagutza hori joan daitezkeen bisitariei transmititu ahal izatearren, informazio-bulegoetan nahiz landa-etxeetan. Bisita arratsaldez egingo da, 16:00etan, arroileko aparkalekuan. Aldez aurretik izena eman behar da.

Ekainak 16

Leringo pinudietara bisita, Aleppo pinuaren bertako basoa ezagutzeko; hots Lizarrako lurraldean bakarra, dituen ezaugarriengatik. Lizarra Hegoaldeko Basozaingoaren eskutik, 10:00etan hasita, 6 km-ko luzerako eta 3 orduko iraupeneko interpretazio-ibilbidea egingo da, eta, bertan, paisaiari buruzko alderdi ezberdinak jorratuko dira, zonako ingurumen-balio nagusiak ezagutzeko helburuarekin; hala nola, hegazti harrapariak, igeltsu-lurretako flora, suteen aurkako baso-kudeaketa, lurraldearen erabilerak eta aprobetxamenduak, e.a.

Orobat, egun berean, Pitillasko Aintzira berriz bisitatu ahal izango da, baita ere 19:00etan.

Azkenik, Irunberriko NIZen eta ekainaren 30era bitarte, Errege Bardeako geologiari buruzko erakusketa ikus ahal izango da. Dibulgaziozko erakusketa hau geologiako eta Bardeako Komunitateko alderdi ezberdinei buruzko azalpen-panelek osatzen dute, eta bi erakustoki ditu, han aurkitutako fosil adierazgarrienen erreplikekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa