Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu ekainaren 4tik 10era bitarteko asterako
Aste honetarako antolatutako ekintzetariko baten irudia.
(
irudia handitu
)
Astean zehar, Nafarroako Liburutegiak bi hitzaldi hauek hartuko ditu: “La vida en Armenia”, Virginia Mendozaren eskutik, asteartean, eta “El desierto de los tártaros, Dino Buzzatirena”, Regina Salcedoren eskutik, asteazkenean. Halaber, haurrentzako saio berria egingo da “Ongi etorri ipuinetara” programaren barruan, asteazkenean, eta, ostegunean, peluxeentzako pijama-jai bat egingo da.
Zineak film hauek ekarriko ditu Nafarroako Filmotekara: “¡Qué verde era mi valle!”, asteazkenean, “Cuando dejes de quererme”, ostegunean, eta “Cuando el destino nos alcance”, ostiralean.
Hitzordua musikarekin asteartean izango da, Baluarten, Miguel Ituarte piano-jotzailearen eskutik.
Prestakuntza Huarte Zentroan mamituko da, “APERITIFAK: Camping sonoro” saioaren bidez, Chico Trópico-ren eskutik, larunbatean, eta “Artxiboa plazara!” topaketa-jardueraren bidez “Zeharkako estetikak. Aisialdiko ekosistemak” eta “Komisariotza-ikerketaren inguruko egoitza” tailerrak ere egiten ari dira.
Karlismoaren Museoak “El robo del Toisón” izenburuko escape room delakoa proposatuko du berriro.
Erakusketei dagokienez, Oteiza Museoak “Interpretazioak” programa berreskuratuko du, Imanol Marrodán artistak Altzuzako zentroan egin duen “Arma isilak gerra lasaietarako” erakusketa-proiektuaren bidez.
Bukatzeko, katedraleko klaustroko lanetarako bisita gidatuak antolatu dira berriro. Eta aurrera darrai Museoen Zerbitzuak bultzatutako “Pasaportea: Museatu! eta bidaiatu” kanpainak.
Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen