(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko maiatzak 28


Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitarteko asterako


Think Tank

Hurrengo ostegunean, maiatzaren 31n Think Tank zikloaren bigarren saioa eskainiko da. ( irudia handitu )

Aste honetako programazioa ondorengoa da: Nafarroako Liburutegiak "La espiritualidad de Etty Hillesum” hitzaldia hartuko du, María José Aranaren eskutik, astelehenean; topaketa zinegile nafar Helena Tabernarekin, asteartean; eta “Kamishibai: ipuin tradizional japoniarrak” ipuin-kontalari saioa, gaztelaniaz, asteazkenean.

Zineak ondokoak ekarriko dizkigu Nafarroako Filmotekara: “Trenes rigurosamente vigilados”, Jirí Menzelena, asteazkenean; “Acantilado”, Helena Tabernarena, ostegunean; eta “Luz oscura” eta “THX 1138” (George Lucas), ostiralean.

Musikaren hitzordua astelehenean izango da, Nafarroako Liburutegian, Pablo Sarasate Big Band eta Pamplona Swing taldeen eskutik, eta ostegun eta ostiralean, Baluarten, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin.

Prestakuntza Javier Espinosak ekarriko du, THINK TANK zikloaren bigarren saioaren eskutik (“Ekipamenduak birpentsatuz”), ostegunean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Halaber, Huarte Zentroak eta Nafarroako Filmotekak “Gatazka-irudien inguruko hausnarketak” mintegia hartuko dute, ostiral eta larunbatean. “Zeharkako estetikak. Aisialdiko ekosistemak” eta “Komisariotza-ikerketaren inguruko egoitza” tailerrak oraindik egiten ari dira, Huarte Zentroan biak. Eta Karlismoaren Museoak “El robo del Toisón” izenburuko escape room delakoa proposatzen du.

Erakusketei dagokienez, ondokoak daude oraindik ikusgai: “Gamazadaren 125. urteurrena”, “Incurvar”, eta “En abierto – Zabalik: NUParen 30 urteei buruzko erakusketa”.

Bukatzeko, bisita gidatuak antolatu dira "Incurvar” erakusketara (azken egunak baitira) eta katedraleko klaustroko lanetara. Eta aurrera darrai Museoen Zerbitzuak bultzatutako “Pasaportea: Museatu! eta bidaiatu” kanpainak.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa