(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garesen ospatuko da larunbat honetan Kanpoan diren Nafarren Egunaren XXX. edizioa astelehena, 2018.eko maiatzak 28


Udalerriz aldatzen da urtero, eta Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak batzeko aukera eskaintzen du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gares herrian antolatuko da larunbat honetan, ekainak 2, Kanpoan diren Nafarren XXX. Eguna, urtero Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak biltzeko aukera eskaintzen duen ospakizuna.

Navarro ez etorria

Garesko alkate Oihan Mendo, Ana Ollo kontseilaria eta Nafarroako Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakari Iciar Ortiz de Urbina. ( irudia handitu )

Nafarroako Gares herrian antolatuko da larunbat honetan, ekainak 2, Kanpoan diren Nafarren XXX. Eguna, urtero Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak biltzeko aukera eskaintzen duen ospakizuna.

Ekitaldien programa gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok, ondoan Garesko alkate Oihan Mendo eta ospakizuna antolatzen duen Nafarroako Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakari Iciar Ortiz de Urbina zituelarik.

Ollo kontseilariak berretsi du Nafarroako Gobernuak “beste eskualde eta herrialde batzuetan finkatutako nafar etxe eta zentroei” ematen dien babesa. Halaber, kontseilariak “Gobernuak ospakizun honi ematen dion funtsezko laguntza” aipatu du, “nahar herritarrek gure mugetatik at bizi diren nafarrei eskaintzen dieten harrera ona, estimua eta elkartasuna irudikatzen baitu”.

Era berean, Ana Ollok aurtengo ospakizuna egingo den herria aipatu du. “Gares, leku historikoa inon halakorik izatekotan, Europatik datozen Done Jakue Bideko ibilbide desberdinen arteko giltzarrizko bateragunea eta maila goreneko multzo artistikoa”.

Adierazi duenez, topaketa honetan Estatuko geografia osoan zehar sabanatuta dauden nafar etxeen ordezkariak biltzea espero da (Kantabria, Burgos, Bilbo, Barakaldo, Arrasate, Gasteiz, Logroño, Zaragoza, Valladolid, Madril, Bartzelona eta Valentzia). Horientzat guztientzat, ekitaldi sorta zabala prestatu da bezperatik hasita, izan ere, ostiralean, ekainak 1, bisita gidatua antolatuko da herrian zehar eta ekitaldien aurkezpena Udaletxean, Emilio Arrieta Abesbatzaren emanaldi batez eta Nafar Etxeen Federazioak herriari eskainiko dion omenaldiaz.

Ekitaldien programa

Kanpoan diren Nafarren hogeita hamargarren Eguneko ekitaldiak larunbatean abiatuko dira, ekainak 2, 11:15etik aurrera, bisita gidatuen hasierarekin eta Julian Mena plazan agintariei egingo zaien ongi etorriarekin. 11:45ean, Erraldoi eta Buruhandien Kalejira egingo da Done Jakueren Elizaraino, eta bertan, meza kantatua eginen da 12:00etatik aurrera. 12:45ea, Done Jakueren omenezko aurora egingo da elizako atarian Garesko Done Jakueko Auroren Elkartearen eskutik.

Gainera, 12:00etan, bisita gidatua eginen da herriko interes turistiko handieko lekuetan zehar. 13:00etan, txupinazoa jaurti eta hamaiketakoa hasiko da Julián Mena Plaza.

Udaletxeko Batzar Aretoan 13:15ean egingo den harrera ofizialaren ondoren, Laia Lasterketa erakustaldia eginen da Nafar Laiariak taldearen eskutik, baita Zanpantzarrak ere.

14:30etan, herri bazkaria hasiko da Zamariain Udal Pilotalekuan, Orquesta Digital taldearen animazioarekin 16:30etatik aurrera. Ekitaldiak 19:00etan bukatuko dira.

Ospakizun honek Nafarroako Gobernuak emandako 20.000 euroko dirulaguntza du, Gareseraino hurbilduko direnen joan-etorriak nahiz emanaldi artistikoak eta antolaketa-gastuak finantzatzeko.

XXX. edizioa

Kanpoan dauden Nafarren Eguna 1989tik ospatzen da; beraz, aurtengo topaketarekin hogeita hamargarren urteurrena beteko du. Udalerriz aldatzen da urtero, eta 2017an Erriberako Cascante herrian antolatu zen. Orain arte Foru Komunitatetik at bizi diren nafarrak honako toki hauetan bildu dira: Corella (bi aldiz), Lizarra, Erriberri, Zangoza, Tutera, Iruña, Elizondo, Viana, Irunberri, Azkoien, Erronkari, Tafalla, Lodosa, Agoitz, Los Arcos, Otsagabia, Milagro, Auritz, Fitero, Arguedas, Artaxoa, Funes, Ultzama, Mendabia, Izaba, Andosilla, Lekumberri eta Cascante..



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa