(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak CRISS berrikuntza proiektu europarrean parte hartuko du gaitasun digitalen hobekuntza eta ziurtapenerako astelehena, 2018.eko maiatzak 21


Ziurtagiri digitala ikastetxe publikoetako DBH-4ko ikasleei zuzenduta dago


CRISS

Europako hainbat herrialdetako ikasleek parte hartuko dute CRISS proiektuan.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak CRISS proiektuan (Certificatión of digital competences in Primary and Secondary Schools) parte hartuko du 2018-2019 ikasturtean beste erakunde hauekin batera: Halsingland Education Association (Suedia), Regional Directorate of Primary and Secondary Education of Crete (Grezia), Escola Pia de Catalunya, Croatian Academic and Research Network CARNet (Kroazia), Andaluziako Junta, Fondazione Centro Studi Villa Montesca (Italia) eta Inspectoratul Scolar Juedetean Arad (Errumania). Ekimen honetan parte hartu nahi duten ikastetxe publikoek Departamentuarekin harremanetan jarri beharko dute maiatzaren 23tik ekainaren 11ra bitartean. Bestalde, Departamentuak Bigarren Hezkuntzako 10 ikastetxe, 30 irakasle eta 500 ikasle hautatuko ditu, irailetik ekainera egingo den proiektuaren pilotatze presentzialerako.

CRISS aukera ezin hobea da Horizon2020 programari atxikitako berrikuntza proiektu europar batean parte hartzeko, erreferentziazko esparrua eskaintzen baitu ikasleen gaitasun digitalerako, baita gaitasun hori garatzeko ikasketa-agertokiak, online plataforma bat eta datuak aztertzeko sistema bat ere, metodologia aktiboei eta gaitasunen araberako lanari lehentasuna emanez. Horretarako, teknologia ikasketa-prozesuak hobetzen dituen tresna aberasgarritzat integratzea proposatzxen du.

Ikasle bakoitzak sortutako portfolio digitalean proiektuan egin beharreko lanak zehaztuko dira, 5 esparru hauen inguruan: herritartasun digitala, komunikazio eta lankidetza digitala, informazioaren bilaketa eta kudeaketa digitala, eduki digitalaren sorkuntza eta arazo digitalen konponketa. Honela, nortasun digitala babesten irakatsi nahi zaio ikasleari, ikasgela barruko nahiz kanpoko portaerari eta ongizateari eragin ahal dioten teknologiaren erabilera okerrez ohar dadin, egile-eskubideak, sarean dagoen materiala erabiltzeko baimenak, programazioa eta abar barne hartuz.

Pilotatze presentzialerako hautatzen diren ikastetxeek prestatzaile/erraztaile baten laguntza izanen dute plataforma nola erabiltzen den ikasteko, ikasketa-agertokiak hautatzeko eta agertoki horiek irakasle bakoitzaren eta ikasle-talde bakoitzaren beharretara egokitzeko. Bestetik, CRISS proiektua pilotatu nahi duen ikastetxeak ez du DBH-4ko irakasle guztiekin egin beharrik izango; aski izango da 3 irakasle izatea ikasturte bukaeran ikasleen gaitasun digitala ziurtatzeko behar diren alor eta azpigaitasun guztiak estaltzeko.

Ikastetxeen eta irakasleen inplikazioa nahitaezkoa da priektua arrakastatsua izan dadin, eta hori lehendabiziko pausoa besterik ez da izango, Bigarren Hezkuntzan gaitasun digitalen garapen sistematikoagoa eta dagokien ebaluazioa egiteko bideratuko den lanerako, Kataluniako Universitat Oberta delakoak garatutako erreferentziazko esparruari esker, izan ere, hauxe da, DigComp kodean eta Europako erreferentziazko beste esparru batzuetan oinarrituta, ikasleen gaitasun digitala garatzeko dagoen herritarrei nahiz irakasleei zuzendutako erreferentziazko lehen esparrua eta bakarra.

Izena emateko epea

2018/2019 ikasturtean abiaraziko den CRISS proiektuan parte hartu nahi duten ikastetxeek Departamentuarekin harremanetan jarri behar dute proyectoste@educacion.navarra.es eta integratic@educación.navarra.es helbide elektronikoen bitartez, maiatzaren 23tik ekainaren 11 bitartean, biak barne.

Departamentuan, hamar zentro pilotuak hautatzeaz arduratuko den Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak kontuan izango ditu, besteak beste, ikastetxe bakoitzean proiektua pilotatzeko prest dauden irakasleen kopurua, parte hartuko duten ikasleen kopurua eta teknologiaren integrazioan bildutako aldez aurreko esperientzia.

Halaber, Hezkuntza Departamentuak bi aldeek bete beharreko konpromisoak zehaztuko dituen lankidetza-akordioa sinatuko du. Hartara, Departamentuak laguntza eskainiko die ikastetxeei pilotatze-lana egiteko, Chromebook bana emango die DBH-4ko bi taldeko, eta Italiarako prestakuntza-bidaia ordainduko dio proiektuaz arduratzen den irakasleari, ikastetxearen konektibitate ona bermatu eta hiru hizkuntzatan (ingelesa, gaztelania eta euskara) ikasteko agertokiak eskaintzeaz gain.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa