Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Probak irailean hasiko dira, eta izena emateko epea ekainaren 20an amaitzen da
Nafarroako Gobernuak oposizio-deialdia egin du Su-hiltzaileen C mailako funtzionario-erregimeneko lanposturako 17 plaza betetzeko; txanda libreko zortzi plaza eta sustapen-txandako bederatzi plaza izango dira. Deialdia Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusiak apirilaren 26an emandako 965/2018 Ebazpenaren bidez onartu da eta Nafarroako gaurko Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Oposizioa 2015ean deitutako 30 plazari eta 2017an deitutako 15 plazari gehitzen zaie; horietako izangaiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan sartzeko prestakuntza-ikastaroa garatzen ari dira egun.
Hautapen-prozesuan izena eman nahi dutenek eskaera modu telematikoan aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen eta Izapideen Katalogoaren fitxaren bitartez, maiatzaren 22tik ekainaren 20ra bitarte. Hautapen-probak aurtengo irailean hastea aurreikusten da. Oposizioaren lehen fasean hiru proba egongo dira: lehen proban, idatziz erantzun beharko da 150 galderaz osatutako galdetegia test eran; bigarrenean, berriz, proba fisiko ezberdinak garatuko dira; eta, azkenik, hirugarrenean, ariketa psikoteknikoak eta elkarrizketa pertsonalak eta/edo taldekoak egingo dira.
Oposizioaren lehen fasea behin gaindituta, izangaiek gaitasun psiko-fisikoaren azterketa gainditu eta plaza hutsak hautatu beharko dituzte, azkenik oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egiteko Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan, postuan sartu aurretik.
Eskainitako plazak Barneko Zuzendari Nagusiaren apirilaren 24ko 108/2018 Ebazpenaren bidez deitutako leku-aldaketa lehiaketatik ateratakoak izango dira, eta horien plaza-kopurua eta helmugak plaza hutsak hautatzeko ekitaldiaren aurretik zehaztuko dira.
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria den María José Beaumont-en ustez, Su-hiltzaileen ordezkaritza sindikalarekin zerbitzua bermatzeko lortutako akordioari erantzuten dio deialdiak; gainera, plantillak berak babestu zuen batzarrean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen