(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostegun honetan arrantzatu dute Bidasoan denboraldi honetako hainbat negutako hamabigarren izokina ostirala, 2018.eko maiatzak 18


Harrapaketa horien ondorioz, arrantza galarazi da izokinak harrapatzeko tartean, maiatzaren 24ra (ostirala) bitarte, hori barne


Ostegun honetan harrapatutako hainbat negutako izokinaren irudia ( irudia handitu )

Maiatzaren 17ko (osteguna) arratsaldean, hainbat negutako hamabigarren izokina arrantzatu zuten Bidasoan izokinak harrapatzeko tartean; hots, 4.750 gr-ko arrain basatia. Hamabigarren ale hori harrapatzearekin batera, araudiaren arabera, astebeteko debekua ezarri da (maiatzaren 18tik 24ra, biak barne), izokina babesteko neurri gisa. Beraz, egun horietarako emandako baimenak bertan behera geratzen dira.

Denboraldia maiatzaren 25ean, 26an eta 27an irekiko da berriro, eta, ondoren, itxi egingo da maiatzaren 28tik ekainaren 13ra bitarte (biak barne) ezarritako debeku-denboraldirako. Denboraldia uztailaren 30ean amaituko da (31 asteartea da, ez laneguna) edo guztira 66 izokineko kupora iritsitakoan, urteko izokinak edo hainbat negutakoak izan ala ez. Izokinaren harrapaketak hemen egiazta daitezke.


Informazio-kartela. ( irudia handitu )

Gogoratu behar da aurtengo denboraldian beharrezkoa dela eguneko baimena eta baimen pertsonala izatea. Aurreko estekan ikus daiteke egun baliodunen egutegia nahiz izokinaren arrantzari buruzko informazioa.

Orain arte, harrapatutako 12 izokinak hainbat negutakoak izan dira (luzeran 70 cm izatera iristen direnak), batez beste 4,7 kg-ko pisuarekin eta 76,3 cm-ko luzerarekin. Arrantzatutako aleen erdia basatiak dira eta beste erdia Mugaireko arrain-haztegiko birpopulatzeetakoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa