(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Udako ordutegia:
  uztailaren 1etik abuztuaren 15era (biak barne), astelehenetik ostiralera, 8ak eta 15ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan babesa hartutako pertsonen harrera-prozesuak hobetzeko protokolo integrala onartu da osteguna, 2018.eko maiatzak 17


Laparra lehendakariordea protokoloa egiten parte hartu duten agente ezberdinekin bildu da


Laparra

Miguel Laparra lehendakariordea protokoloa egiten parte hartu duten erakundeetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariordea, Miguel Laparra, ostegun honetan bildu da Nafarroara iristen diren errefuxiatuen harrera-prozesua hobetzeko protokolo integrala egiten aritu diren erakundeetako eta administrazioetako ordezkariekin.

Lana Departamentuak zuzendu du Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, eta nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonen harrera eta gizarteratzeko programa kudeatzeko Nafarroan egiaztatuta dauden erakundeek parte hartu dute. Halaber, parte hartu dute Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak, udalerrian errefuxiatuak dituzten hainbat Udalek, "Harrera Hiria" Herritar Plataformetako ordezkariek eta errefuxiatu batek.

Nafarroan errefuxiatuak hartzeko protokolo integralaren helburua da gure Komunitatean gizarteratzeko eta hartzeko prozesuak hobetzea eta indartzea. Era horretan, prozedurak batzen ahalegintzen da, inplikatutako aktore ezberdinen artean garatu beharreko ekintzak biltzen eta horiei koherentzia ematen eta eremu ezberdinetatik burutu daitezkeen ekintzak koordinatzen. Horrela, erreferentziazko jarduera-esparrua eduki nahi da, errefuxiatuen harrera-prozesuetako lehen faseetan beharrezkoa dena.

Errefuxiatuak hartzeko estatuko programak hainbat gabezia dituela kontuan hartuta, protokoloaren helburua da hori indartzea eta Nafarroara egokitzea autonomia komunitate moduan dituen eskumenen esparruan, Administrazioaren (autonomia eta toki-mailan), hirugarren sektorearen, herritarren eta errefuxiatuen artean ezinbestekoak diren sinergiak ahaztu gabe.

Dokumentuak zortzi atal ditu. Lehenik eta behin, estatuan nahiz autonomia-mailan harrera-prozesuan inplikaturiko aktore ezberdinak zehazten dira; bigarren, Harrera Programa zehazten da, fase ezberdinak, iraupena, jarduera-maila bakoitzaren eskumenak nahiz koordinaziorako beharrezkoak diren oinarrizko ekintzak. Ondoren, lau eremu espezifikotan garatu beharreko ekintzak biltzen dira; hala nola, osasunean, hezkuntzan, prestakuntzan eta enpleguan eta etxebizitza eskuratzeari dagokionean.

Azkenik, zeharkako hiru ekintza zehazten dira; hala nola, ebaluazioa, sentsibilizazioa eta harrera-sistemako profesionalen prestakuntza.

Bestalde, Nafarroan lehendik dauden baliabideen gida jasotzen da protokoloan, administrazioek nahiz erakundeek herritarrentzat eta, bereziki, errefuxiatuentzat dituzten baliabideen inguruko informazioa emateko eta zabaltzeko erreminta baliagarri gisa sortua.

 

Harrera kopuruetan

Nafarroak, 2015eko azaroaz geroztik, guztira 439 pertsona hartu ditu (168 familia-unitate), nazionalitate ezberdinetakoak. Gaur egun, Foru Komunitatean 301 pertsona daude (118 familia-unitate). Datu horiei erreparatuta, garrantzitsua da adin txikikoen kopurua azpimarratzea; hots, 164, eta horietatik 104k Nafarroan jarraitzen dute.

Nafarroako Gobernuak horiek artatzeko ekintza ezberdinak abian jarri ditu; esate baterako, harrera-zerbitzua garatzea 180 plazarekin, eta sentsibilizazioa, laguntza humanitarioa eta harrera-prozesu horiek hobetzea sustatzeko ekimen ezberdinak. Orobat, harrera eta gizarteratze prozedurak ebaluatu dira, diru-laguntzak eman zaizkie ekimen sozialeko erakundeei PFEZ funtsen bitartez eta harrera-prozesuen segimendu-batzordeak eratu dira.

Estatuko politikan gai honen inguruan abian jarritako ekimenei dagokienez, asiloa eta babes sistema berria ezarri beharra ikusi da, eta komunitate autonomoek prozesu horietan lidergo handiagoa izatea.

Protokoloa onartzeko ekitaldia ostegun honetan egin da Nafarroako Jauregian, eta bertan izan dira protokoloa egiten parte hartu duten erakunde ezberdinetako ordezkariak: Eskubide Sozialetako lehendakariordea, Miguel Laparra; Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusia, Gema Mañu, eta Gutxiengoak Gizarteratzeko eta Artatzeko Ataleko burua, Agustín Otazu, Nafarroako Gobernutik. Juan Jesús Echaide, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa; Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia, Edurne Eguino, Marisol de la Navarekin batera, eta Arangureneko alkatea, Manolo Romero. Pertsona errefuxiatuak hartzeko egiaztatutako erakundeen aldetik, Mª Esther Fernández eta Nadia Zhakarova, Nafarroako Gurutze Gorriko teknikariak, eta Idoia Oneca, Nafarroako CEAR erakundearen koordinatzailea. Azkenik, Peio Goiatxe, herritarren ekimenen izenean, eta Abdulrazak Alyusuf, errefuxiatuen ordezkari gisa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa