(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako irakasleak “Garapenerako irakasleak: sareak sortuz” VIII topaketan izan dira asteartea, 2018.eko maiatzak 15


Ana Isabel Simon eta Konsue Salinas irakasleek #PubliODS proiektuan sortutako lehen eta bigarren hezkuntzarako argitalpenak aurkeztu dituzte


Nafarroako dozena bat irakasle Guadarraman ospatu den “Garapenerako irakasleak: sareak sortuz” VIII topaketan izan dira, gainontzeko erkidegoetako ordezkariekin batera. Bertan, Ana Isabel Simon eta Konsue Salinas irakasleek #PubliODS proiektuari loturik, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleekin Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) lantzeko sortutako argitalpenak aurkeztu dituzte.

Nafarroako irakasleak gainontzeko adituekin batera landutako #PubliODS proiektuaren barne ikastetxeetan Garapen Jasangarriaren Helburuak ezagutzera emateko bi argitalpen jaso dira. “Hendere y el derecho a la Educación: las ODS en la escuela” lana lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta bertan ipuin, jolas zein abestien bitartez hezkuntzak bizitzaren etapa ezberdinetan duen garrantzia, berdintasuna, zein kalitatezko heziketa lantzeko tresnak eskaintzen dira, besteak beste. Bestalde, bigarren hezkuntzako ikasleentzako “El desafío de los ODS en secundaria: Tú formas parte del reto” lana sortu da; lan honek, irakasleek arlo soziolinguistikoan, zientifiko nahiz teknologikoan GJH-ak ikasleekin lantzeko material didaktikoa zein komikia ditu ardatz.

Nazioarteko Garapenerako Espainiako Agentziak, Hezkuntza, Kirola eta Kultura Ministerioarekin batera antolatutako topaketa honek, Garapen Jasangarriaren Helburuetan sakondu eta Nazio Batuen Erakundeak 2015ean proposatutako 2030 agenda lantzea izan du helburu. Hartara, topaketan zehar irakasleek tailer didaktiko ezberdinetan parte hartu dute garapenerako agenda berriak aztertu eta 17 GJH-etan sakondu, eta helburuak zein indikatzaileak ezagutzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa