(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NEZ-NLk milioi bat euro jarriko ditu gazteak oinarrizko sektore ekonomikoetan edo praktiken bitartez kontratatzea sustatzeko astelehena, 2018.eko maiatzak 14


Kontratazioaren osagarri gisa, 1,5 milioi euro jarriko ditu Bermatutako Errenta jasotzen duten pertsonak lanaldi murriztuan edo osoan kontratatzeko


Nafarroako Enplegu Zerbitzuak-Nafar Lansarek, aurten, gutxienez milioi bat euro jarriko ditu enpresek langabezian dauden gazteak kontratatzea sustatzeko bi deialditarako, haien laneratzea erraztearren. Hain zuzen ere, Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren (S3) barnean praktiken kontrataziorako eta lehentasunezko eremuetako enpresetan kontratatzeko laguntzak dira, eta horietan ordainsariak ezingo du LGS baino bi aldiz baxuagoa izan. Iaz, 296 gaztek lortu zuten lana 170 enpresatan.

Bi kasutan, %11 eta 20 arteko diru-laguntza handiagoa lortuko da emakumeak kontratatzeagatik. Halaber, laguntza handiagoa izango da desgaitasuna duten pertsonak edo Bermatutako Errenta jasotzen dutenak kontratatzeko.

Gazte Berme Sisteman erregistratuta dauden 30 urtetik beherako langabeak praktiketan kontratatzeko, NEZ-NLk 700.000 euro jarriko ditu. Laguntzak 3.600 eta 6.120 euro artekoak izango dira, titulazioaren arabera.

Eskaerak ondorengo estekan aurkez daitezke, kontratu-harremana hasi eta hurrengo hilabetean edo gastua egiteko baimena argitaratu eta handik hilabete batera, egun hori baino lehenagoko kontratazioetarako, eta azken eguna ekainaren 4a izango da.

30 urtetik beherakoak lehentasunezko ekonomia-eremuetan eta 50 langile baino gehiagoko enpresatan kontratatzea sustatzeko deialdiak aurten berrikuntza bat izango du; hau da, beste diru-laguntza bat eskatu ahal izatea iaz laguntza jaso zuten kontratuak luzatzeko, gehienez ere 12 hilabeteko diru-laguntza lortu arte. Kontratazioa bultzatzeko pizgarria amaitzean, 300.000 euro jarriko dira. Laguntzekin hilean 1.045 euro lor daitezke. 

Enpresa kontratugileek eskaera aurkeztu ahal izango dute esteka honetan. Aurreko deialdietan bezala, aurkezteko epea hilabete batekoa izango da kontratazioa hasten den egunetik zenbatzen hasita eta kontratua maiatzaren 3a baino lehen egin bada, ekainaren 4ra bitarte aurkeztu ahal izango da.

Bermatutako Errenta

Era berean, Nafarroako enpresak Bermatutako Errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzea bultzatzeko laguntzen deialdiaren (1,5 milioikoa) aldaketa argitaratu da duela gutxi.

Berrikuntza gisa, eskaera egin ahal izango da baita ere lanaldi murriztuetarako eta kontratuen luzapenetarako, gehienez 12 hilabetera bitarteko diru-laguntza izanik. NEZ-NLk 550 eta 1.000 euro arteko kopurua jartzen du hilean kontratu bakoitzeko.

Enpresek, erakundeek edo langile autonomoek hilabete bateko epea dute, kontratazioa egiten denetik kontatzen hasita edo, maiatzaren 3a baino lehen egin bada, hilabeteko epea gastuaren baimena argitaratzen denetik; hots, ekainaren 4ra arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa