(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Memoriaren Institutuak liburutegi espezializatua eta dokumentazio-zentroa izanen ditu osteguna, 2018.eko maiatzak 10


Gobernuak 2015az geroztik sustatzen dituen memoriari buruzko politika publikoak koordinatu eta bultzatuko ditu egitura berriak


Transcripción textual del video

Nafarroako Memoriaren Institutuak Memorian eta Giza-Eskubideetan espezializatutako liburutegi bat eta Memoriari buruzko Dokumentazio Zentro bat izanen ditu, Nafarroako Gobernuak atzo onartutako egitura organikoaren arabera.

INM

Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, eta Álvaro Baraibar, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia. ( irudia handitu )

Nafarroako Memoriaren Institutuak Memorian eta Giza-Eskubideetan espezializatutako liburutegi bat eta Memoriari buruzko Dokumentazio Zentro bat izanen ditu, Nafarroako Gobernuak atzo onartutako egitura organikoaren arabera.

Egitura berria prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Álvaro Baraibarrek. Hauexek dira erakundearen helburuak: exekutiboaren memoriari buruzko politika publikoak koordinatzea; memoriaren ondare dokumentala, artxibistikoa, ahozkoa eta ikusentzunezkoa zaintzea; biktimek egia jakiteko duten eskubideari erantzuteko moduko txostenak lantzea, eta memoria ezagutzera eman eta ondorengo belaunaldiei helaraztea.

Nafarroako Memoriaren Institutuak funtsezko tresna izan behar du gizarte zuzenagoa, etikoagoa eta demokratikoagoa eraikitzen lagunduko duten memoria buruzko poilitika publikoak bultzatzeko, betiere bake eta errespetuaren aldeko kultura sustatuz eta gure iraganeko errealitate traumatikoaren oroitzapenean oinarrituta. Hartara, Nafarroako Memoriaren Institutua zeharkako politikak bultzatzeaz arduratuko da, memoria berreskuratu eta ezagutzera emateko, eta horren bitartez, bakea eta bizikidetza eraikitzen laguntzeko, memoria izateko betebehar etiko eta demokratikoari erantzunez.

Memorian eta Giza-Eskubideetan espezializatutako liburutegia datozen asteotan irekiko da herritarrentzat Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen barnean, eta Nafarroari dagokion memoria historikoa, terrorismoa, motibazio politikoko indarkeria eta Giza Eskubideak aztergai dituzten 500 ale inguru bilduak ditu dagoeneko, liburu eta aldizkariak, ikusentzunezko materialak eta foiletoak barne hartuta.

Institutuko Dokumentazio Zentroak irudiak, bideoak eta dokumentazioa bildu eta digitalizatzeari eta biktimen kontaketa iraunarazteko testigantzak grabatzeari ekin dio dagoeneko. Zentroak 36ko biktimen nahiz terrorismoaren biktimen artean bildutako ehun testigantza inguru ditu, digitalizatutako ehunka argitalpen, argazki eta fitxategirekin batera.

Memoriari buruzko politika publikoak

Memoria historikoari dagokionez, Ollo kontseilariak gogoratu du, Gobernuak gorpuak lurpetik atera eta idenfikatzeko bultzatu duen programari esker, 64 gorpu berreskuratu ahal izan direla Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, eta horietatik, 21 gorpu identifikatu ahal izan direla 146 espediente irekiak dituen DNAren Bankuaren laguntzaz. Esparru publikoaren demokratizazioari dagokionez, hainbat herri eta lekutan zegoen sinbologia frankista kentzeko egindako lana nabarmendu du.

“Memoria duten Eskolak” deritzon programa aipatuz, 2017-2018 ikasturtean 32 ikastetxetako 72 irakasle prestatzea ahalbidetu duela azpimarratu du, memoria duten eskolen arteko sarea osatuz eta, horren bitartez, memoriari buruzko hezkuntza arloko esperientziak partekatzea eta profesionalen arteko lan-sarea ehotzea erraztu.

Halaber, Ollo kontseilariak, exekutiboak antolatutako aitorpenezko eta ordainezko ekitaldiak gogoratu ditu, bai eta Nafarroako Memoria Historikoaren Lekuei buruzko lege-proiektua ere. Azkenik, positibotzat jo du Ezkaba Proiektua, Ezkabako ihesaldiaren 80. urtemugaren inguruan zenbait jarduera berekin dituena; hala nola ekainaren 15a arte Iruñeko Planetarioan ikusgai dagoen erakusketa.

Azken urteotako memoria dagokionean, kontseilariak bi testuinguru independente bereiztu ditu, exekutiboa ere horietan era bereiztuan ari baita lanean. Alde batetik, terrorismoaren biktimei dagokienez, kontseilariak azpimarratu du plakak jarri dituztela ETAko biktimen oroimenez, hilketak gertatutako zenbait herritako udaletxeetan. Halaber, erakundeen presentzia aipatu du biktimak errekonozitzeko ekitaldietan nahiz Bake eta Bizikidetzari buruzko jardunaldien eta 2017ko urrian egindakoen antolakuntzan. Azkenik, exekutiboak abian jarritako diru-laguntzen deialdiak eta 2018ko martxoaren 10ean egindako errekonozimendu eta ordain ekitaldia aipatu ditu.

Amaitzeko, kontseilariak abian jarritako lan-ildoen berri eman du, eskuin muturreko taldeen biktimei zuzenduta, eta instituzioaren presentzia errekonozimendu eta ordain ekitaldietan, biktimen artapena eta Unibertsitateko ikerketetarako diru-laguntzen deialdiak aipatu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa