(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan langabeziak 1.391 pertsonatan egin du behera apirilean eta 3.856 pertsonatan behera azken 12 hilabeteotan ostirala, 2018.eko maiatzak 4


Gizarte-Segurantzako afilizioak gora egin du, hilabetean egindako 2.022 afiliazio berrirekin eta urtetik urterako epean izandako 8.465 afiliazio berrirekin


Transcripción textual del video

Nafar Lansareko (NL) Agentzietan 34.519 langabe zeuden izena emanda apirilaren bukaeran, hots, martxoaren bukaeran baino 1.391 gutxiago eta 2017ko apirilean baino 3.856 gutxiago. Gizarte-Segurantzako afiliazioei buruzko datu positiboek ere –hilabetean 2.022 afiliazio berri izan ditu; 8.465 afiliazio guztira 2017ko apirilaz geroztik– laneratzeko testuinguru mesedegarriagoan gaudela egiaztatzen dute.

Gráfica de la evolución del desempleo en Navarra.

Nafarroako langabeziaren bilakaerari buruzko grafikoa. ( irudia handitu )

Nafar Lansareko (NL) Agentzietan 34.519 langabe zeuden izena emanda apirilaren bukaeran, hots, martxoaren bukaeran baino 1.391 gutxiago eta 2017ko apirilean baino 3.856 gutxiago. Gizarte-Segurantzako afiliazioei buruzko datu positiboek ere –hilabetean 2.022 afiliazio berri izan ditu; 8.465 afiliazio guztira 2017ko apirilaz geroztik– laneratzeko testuinguru mesedegarriagoan gaudela egiaztatzen dute.

Nafarroako Gobernuak balorazio positiboa egin du apirileko kontratazioari nahiz enplegu-sorkuntzari buruzko datuen inguruan. Alde batetik, langabeziak 1.391 pertsonatan egin du behera hilabetean, eta 3.856 pertsonatan behera urtebetean.

Bestetik, enplegu-sorkuntzari dagokionez, afiliazioak % 0,73 egin du gora hilabetean, 2.022 afiliazio gehiagorekin. Igoera hori % 3,15ekoa da urtebetean, 8.465 afiliazio berrirekin.

Azkenik, kontratu kopurua % 12,3 igo da hilabetean eta % 13,3 urtebetean. Gainera, urtean (urtarriletik apirilera) metatutako kopuruei erreparatuta, kontratazioak % 7ko urtebeteko igoera izan du, 2017an lortutako kontratazio-kopuru historikoa gaindituz.

Horrekin batera, urtaroen araberako eragina kontuan harturik, litekeena da langabeziaren jaitsiera bere horretan mantentzea uda igaro arte, eta hortik aurrera gora egitea.

Langabeziari buruzko kopuruei dagokienez, hilabeteko eta urtebeteko jaitsierak 2017ko apirilekoak baino motelagoak izan dira kopuru absolutuetan, baina hala eta guztiz ere, 2006-2018ko serie osoko jaitsierarik adierazkorrenetakoa izan da. Hartara, hilabeteko kopuruetan, langabeziaren jaitsiera % 3,9koa izan da, eta urtebetekoa % 10ekoa. Beraz, langabeziaren hilabeteko jaitsiera hau da apirilean gertaturiko bigarren onena, 2017koaren atzetik. Bestetik, krisiaren aurretik gertatutakoaren eredu gisa, 2007ko datua berreskura daiteke, izan ere, orduan langabeziak % 5,2ko urtebeteko jaitsiera izan zuen, hau da, oraingo jaitsiera baino 4,8 puntu txikiagoa.

Ez dugu ahantzi behar Nafarroako langabezia-mailarik handiena 2013ko otsailean izan zela, 56.524 langaberekin. Harez geroztik, murrizketa % 39koa izan da, hau da, 22.000 langabe gutxiagokoa.

Bestalde, Estatuan langabezia % 2,53 jaitsi da hilabetean eta % 6,64 urtebetean. Hortaz, hilabeteka nahiz urteka, langabezia bizkorrago murrizten ari da Nafarroan. Laburbilduz, Estatuarekiko aldea handitu da.

Horren harira, urtebetean, Nafarroa hirugarren postuan kokatu da langabeziaren urteko jaitsierari dagokionez, Galiziaren (-% 10,92) eta Kantabriaren (-% 10,25) atzetik eta inguruko autonomia-erkidegoen aurretik.

Ia 20.000 pertsona lanik eta subsidiorik gabe

Langabeak babesteko Estatuko Sistemaren estaldurari dagokionez, aurkeztuta azken datuek agerian utzi dituzte berriz ere sistema horren mugapenak, estalduraren proportzioan izandako hobekuntza arina gorabehera. Azken datu erabilgarriaren arabera, martxoan, Nafarroan langabeziako estaldura-tasa % 47,6koa izan da. Hau da, otsailekoa baino 1,3 puntu txikiagoa eta duela urtebetekoa baino hiru hamarren txikiagoa. Horren harira, beheranzko joerara itzuli da, jaitsiera izan duen ondoz ondoko bigarren hilabetea baita.

Estaldura-maila horrekin, langabeen erdia baino gehiago, % 56,5, langabeziagatiko estaldurarik gabe daude. Horrela, langabe guztiak kontuan harturik, Nafarroan 20.299 langabe estaldurarik gabe daude. Laburbilduz, langabeziak beheranzko joerari eutsi dio, baina lanik ez duten pertsonek estaldura-maila txikiagoa dute Estatuko sisteman. Horren kariaz, garrantzi handikoa da Errenta Bermatua bezalako tresna propioak izatea.

Estatuan, estaldura-tasa % 56,5ekoa da, hots, ia bederatzi puntu handiagoa. Izan ere, urte batean, Nafarroan estaldura-tasa hiru hamarren igo delarik, Estatuan 1,6 puntu gehitu da.

Gizarte Segurantzako afiliazioa eta kontratazioa

Aurreratu denez, langabeziaren jaitsierarekin eta kontratazioaren igoerarekin batera, gehikuntza adierazkorra gertatu da afiliazioan. Hortaz, enpleguaren hazkunde berri bat gertatu da.

Datuei dagokienez, Nafarroan 277.285 pertsona Gizarte Segurantzan afiliatuta zeuden apirilean, aurreko hilean baino 2.022 gehiago, eta iaz baino 8.465 gehiago. Aldaketa horiek, beraz, % 0,73ko igoera ekarri dute hilabete batean, eta % 3,15eko urteko hazkundea. Laburbilduz, igoera hauek lana sortzearen aldeko joera finkatzen dute.

Estatuarekin alderatuz gero, afiliazioaren igoera handiagoa izan da urteka baina zertxobait txikiagoa hileka. Hartara, Estatuan, hilabeteko igoera % 0,95ekoa izan da eta urtekoa % 3,07koa. Horren harira, garrantzi handiko beste datu bat kontuan izan behar da: lagabezia-tasaren aldea 6,2 puntukoa dela (IT18).

Bestalde, nabarmendu behar da langabezia-tasa txikiagoak dituzten beste Autonomia Erkidegoekiko konparazioak (Euskadi, Aragoi eta Errioxa) egoera positiboagoa islatzen duela afiliazioaren urteko hazkundeari dagokionez. Adierazi denez, Nafarroan, langabezia-tasarik txikiena duen komunitatea izanik, afiliazioaren urteko igoera % 3,15ekoa izan da. Hartara, langabezia-tasarik txikieneko bigarren erkidegoa den Euskal Autonomia Erkidegoan, urteko igoera % 2,05ekoa izan da; Errioxan, langabezia-tasarik txikieneko hirugarren erkidegoan, % 2,30ekoa, eta Aragoik, langabezia-tasarik txikieneko laugarren erkidegoak, % 2,62ko urteko igoera izan du afiliazioan. Beraz, aldeak handitu dira enpleguaren sorkuntzari dagokionez.

Ez dugu ahantzi behar afiliazio-kotarik txikiena 2014ko urtarrilekoa izan zela: 243.505 afiliazio. Beraz, apirileko azken datua kontuan hartzen badugu, 33.780 ailiazio gehiago egon dira, % 13,9ko igoerarekin.

Aurreratu den moduan, kontratazioari buruzko kopuruak ere arras izan positiboak dira, erregistratutako kontratu-kopuruan izandako hileko igoeraren ondorioz. Horrela, 2018ko apirilean, lan-zentroa Foru Komunitatean duten 30.423 kontratu erregistratu dira Nafar Lansarean. Honek esan nahi du aurreko hilabetean baino 673  kontratu gehiago egin direla, % 2,3ko hileko hazkundearekin. Bestetik, urteko kopuruetan, kontratazioari buruzko datuak ere handiagoak dira, 3.572 kontratu gehiago egin baitziren, % 13,3ko igoerarekin. Gainera, urteko lehenengo lauhileko datu metatuek islatzen dutenez, egun, kontratazioari buruzko datu historikoa izan zuen 2017ko epealdi berean baino % 7 kontratu gehiago daude.

Positiboko nabarmendu beharreko beste elementu bat da mugagabeko kontratazioan izandako igoera, aldi bateko kontratazioarena baino argiro handiagoa. Hortaz, urteko datu metatua kontuan hartuz, mugagabeko kontratuen kopurua % 21,5 igo da eta aldi bateko kontratuen kopuruak % 6ko igoera izan du 2017ko lehenengo lauhilekoaren aldean.

Aldaketa horien ondorioz, egindako kontratazioen % 7,4 mugagabeak izan dira, aurreko urteetako proportzioa gaindituz. Izan ere, 2012ko epe berberaz geroztik ez da honelako portzentajerik izan.


Gráfica de la evolución de la afiliación a la Seguridad Social en Navarra.

Gizarte-Segurantzako afiliazioak Nafarroan izandako bilakaerari buruzko grafikoa. ( irudia handitu )

Langabeziaren datuen banakapena

Enplegu Agentzien arabera, hilabeteko datuetan, langabezia agentzia guztietan jaitsi da. Hauexek izan dira hilakeo jaitsierak: Lodosa (-%  17,2), Doneztebe (-% 7,3), Tafalla (-% 5,3), Lizarra (-% 4,8), Tutera (-% 4,0), Agoitz (-% 3,2), Iruña-Arrotxapea (-% 2,8), Iruña-Zabalgunea (-% 2,6), Yamaguchi (-% 2,4) eta Altsasu (-% 0,7).

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziaren jaitsiera bulego guztietan gertatu da, baina intentsitate desberdinetan. Doneztebeko agentzian jaitsiera % 19,2koa izan da, Iruña-Yamaguchikoan % 12,9koa, Iruña-Arrotxapekoan % 11,2koa, Agoizkoan % 11,1ekoa, Altsatsukoan % 10,9koa, Iruña-Zabalgunekoan % 10,2koa, Lizarrakoan % 10,1ekoa, Tafallakoan % 6,9koa, Tuterakoan % 6,6koa eta Lodosako agentziak % 6,4koa.

Langabeziaren izaerari dagokionez, sexuaren arabera, 20.181 emakume langabe zeuden, -% 3,1eko hileko jaitsieraz (638 emakume langabe gutxiago) eta 14.338 gizon langabe, % 5eko jaitsieraz (753 gizon langabe gutxiago hilabetean).

Bestetik, urteko aldaketa genero-ikuspegitik aztertuz gero, langabeziaren banaketa desorekatuago batera itzuli dela egiaztatzen jarraitu da. Gizonezko langabeen kopurua % 12,4 jaitsi da urtean; emakumezkoen kasuan berriz, jaitsiera arinagoa izan da, % 8,3koa. Horrela, gaur egun, langabeen % 58,5 emakumeak dira; 2009. urtean amaieran, berriz, % 49koa izan zen.

Adin-taldeen arabera, langabeziaren hileko jaitsierak adin-tarte guztiei eragin die: 25 urtetik beheitikoak (81 gazte langabe gutxiago, -% 2,5), 25-34 urtekoak (301 langabe gutxiago, -% 4,5), 35-44 urtekoak (495 langabe gutxiago, -% 5,5), 45-54 urtekoak (413 langabe gutxiago, -% 4,8) eta 54 urtetik goitikoak (101 langabe gutxiago, -% 1,2).

Horrela, 25 urtetik beherako gazteen artean 3.214 langabe daude (langabe guztien % 9,3), 25 eta 34 urte bitartekoak langane guztien % 18,7 dira (6.443), 35 eta 44 urte bitartekoak % 24,4 (8.428), eta 45 eta 54 urte bitartekoak % 24 (8.270 pertsona). Azkenik, 55 urte edo hortik gorakoak langabe guztien % 23,7 dira, hots, 8.164 pertsona.

Urteko aldaketari dagokionez, gazte langabeen kopuruak % 14,1 egin du behera, 25 eta 34 urte bitarteko langabeena % 10,3 jaitsi da, 35 eta 44 urte bitarteko langabeen urteko jaitsiera % 11,2koa izan da. Bestalde, 45 eta 54 urte bitarteko langabeen kopuruak % 11,6 egin du behera urtebetean, eta 55 urtetik gorakoen artean % 5,1 jaitsi da.

Ikasketa-mailaren arabera, hamar langabeetatik zazpik Bigarren Hezkuntzako lehen etapatik gorako prestakuntzarik ez izaten jarraitzen dute; beraz, langabe guztien % 72 (24.694). Unibertsitateko prestakuntza duten pertsonen langabezia % 9,4koa da (3.228 pertsona). Unibertsitateko ikasketak dituzten biztanleei dagokienez, adierazgarria da hamarretik zazpi emakumeak direla (%71,7).

Bestalde, nazionalitatearen arabera, apirilean lanik ez zuten pertsonen % 19,6 atzerritarrak ziren, hots, 6.765 pertsona. Hilabeteko eta urteko aldaketei dagokienez, % 4,7ko jaitsiera gertatu da atzerritarren langabezian martxoaren aldean, eta nazionalitate espainiarra duten pertsonen langabeziak % 3,7 egin du behera hilabetean. Urteko kopuruei erreparatuta, atzerritarren langabeziak % 4 egin du behera, eta nazionalitate espainiara dutenena % 11,4 jaitsi da.

Iraupen luzeko langabeziari dagokionez, hau da, langabezian urtebete baino gehiago daramaten pertsonak, 13.356  dira guztira, langabezia osoaren % 38,7. Alderdi positibo gisa nabarmendu behar da urteko jaitsiera langabezia osoaren beherakada baino handiagoa izan dela, -% 11,2 eta -% 10, hurrenez hurren. Hilabeteka, jaitsiera % 1,3koa izan da, langabezia osoan izandako % 3,9ko beherakadaren aldean.

Adinari dagokionez nabarmendu behar da iraupen luzeko langabeen artean, ia hamarretik lau 54 urtetik goitikoak direla (% 38,1). Datu hau ondo kontuan hartzen ari da neurriak eta ekintza-ildoak diseinatu eta inplementaterakoan. Bestalde, langabezian urtebetetik gora egin duten langabeen % 63,7 emakumeak dira. Hortaz, bi aldagaiei erreparatuta (sexua eta adina), iraupen luzeko langabeen lauden bat inguru (% 24,2) 54 urte baino gehiago dituzten emakumeak dira.

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, langabeziak sektore guztietan egin du behera hilabete honetan, aldez aurreko lanik gabe delako kategorian izan ezik, igoera arina izan baitu (% 1ekoa, 30 langabe gehiago hilabetean). Honela, lehen sektorean lagabeziak % 7,6 egin du behera hilabete honetan, (173 langabe gutxiago). Industria sektoreak hileko jaitsiera % 6,1ekoa izan da % (296 langabe gutxiago) eta eraikuntzak % 3,5ekoa (72 langabe gutxiago). Azkenik, zerbitzu sektorean gertatu da jaitsierarik handiena kopuru absolutuetan, 880 langabe gutxiagorekin, hau da, % 3,7ko hilabeteko jaitsierarekin.

Urteko kopuruetan nabarmendu behar da langabezia sektore guztietan murriztu dela, bereziki krisiak gogor kaltetutako eraikuntzan eta industrian. Horrela, ehunekoetan, eraikuntzan izandako jaitsiera nabarmendu behar da, % 20,4koa (506 langabe gutxiago), baita industriako langabezian izandako beherakada ere (-%11,6), 602 langabe gutxiagorekin sektore honetan. Zerbitzu sektorean jaitsiera % 9,6koa izan da, hots, 2.399 langabe gutxiago urtebetean. Bestalde, lehen sektorean urteko jaitsiera % 3koa izan da, 65 langabe gutxiagorekin. Azkenik, lanik ez zutenen kasuan, langabeziaren urteko jaitsiera % 8,2koa izan da, 284 langabe gutxiagorekin.

Sektoreen araberako banaketari dagokionez, gaur egun, zerbitzu sektoreko langabezia erregistratutako langabeziaren % 65,7 dela, eta industriako langabezia % 13,3, eraikuntzakoa % 5,7 eta lehen sektorekoa % 6,1. Gainerako % 9,2 aurretiaz enplegurik ez zuten pertsonei dagokie. Horren harira, industria sektoreko langabeziaren pisua serie osoko (2006-2018) txikiena dela azpimarratu behar da. Pisu hori % 22,7koa ere izan zen 2009ko apirilean, 2006an izandako % 20,5eko pisuaren aldean, hots, egungoa baino sei puntu inguru handiagoa.

Azkenik, langabezia azpisektore ekonomikoen arabera aztertuz gero, langabeziaren hilabeteko jaitsiera aurreko urteetako apirileko jaitsiera eragin ohi duten adar berberei dagokie, hein handi batean.

Langabeziaren hileko jaitsieran, honako jarduera-adar hauek nabarmendu dira:

Elikaduraren industria (214 langabe gutxiago hilabetean), enpleguarekin lotutako jarduerak (208 menos), nekazaritza eta abeltzaintza (165 gutxiago), janari eta edari zerbitzuak (122 gutxiago), Administrazio Publikoa (104 gutxiago) eta txikizkako merkataritza (90 gutxiago).

Bestetik, langabeziak hilabete honetan gora egin duen jarduera-adar gutxiei dagokienez, honako hauek nabarmendu dira: bestelako manufaktura-industriak deritzenak (martxoan baino 16 langabe gehiago), biltegiratzea eta garraioari lotutako jarduerak (8 gehiago), industria kimikoa (6 gehiago) eta elkartegintzako jarduerak (5 gehiago).

Langabeziaren urteko bilakaerari dagokionez, jarduera-adar gehienetan behera egin du langabeziak urtean. Nolanahi ere, hauexek nabarmen daitezke:

Txikizkako merkataritza (340 langabe gutxiago urtebetean), Administrazio Publikoa (269 gutxiago), eraikuntza espezializatuko jarduerak  (259 gutxiago), janari eta edari zerbitzuak (222 gutxiago), eraikinen eraikuntza (211 gutxiago), handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak (186 gutxiago), eraikinetako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (140 gutxiago), hezkuntza (121 gutxiago), kirol, olgeta eta entretenimendu jarduerak (118 gutxiago) eta elikaduraren industria (110 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa