(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fundazio publiko batek hainbat gizarte-zerbitzu berreskuratuko ditu kudeaketa publikorako ostirala, 2018.eko maiatzak 4


Erakunde berriak gizarteratzeko eta laneratzeko zerbitzuak eta haurrak eta nerabeak eta genero-indarkeriaren biktimak artatzeko zerbitzuak kudeatu eta emango ditu


Transcripción textual del video

Eskubide Sozialetako Departamentuak fundazio publiko bat eratu behar du, kudeaketa eta prestazio publikora itzultzeko egun erakunde pribatuek garatzen dituzten haren eskumeneko hainbat zerbitzu. Zehazki, fundazio berriak hirugarrenei kontratazio publikoaren bidez esleitutako zerbitzuak bere gain hartuko ditu: lan eta gizarteratzea, haurtzaroaren eta nerabezaroaren arreta, genero-indarkeriaren biktimen arreta osoa eta Behaketa eta Harrera Zentroek eskaintzen dutena haurtzaroa eta nerabezaroa babesteko eremuan.

Eskubide Sozialetako Departamentuak fundazio publiko bat eratu behar du, kudeaketa eta prestazio publikora itzultzeko egun erakunde pribatuek garatzen dituzten haren eskumeneko hainbat zerbitzu. Zehazki, fundazio berriak hirugarrenei kontratazio publikoaren bidez esleitutako zerbitzuak bere gain hartuko ditu: lan eta gizarteratzea, haurtzaroaren eta nerabezaroaren arreta, genero-indarkeriaren biktimen arreta osoa eta Behaketa eta Harrera Zentroek eskaintzen dutena haurtzaroa eta nerabezaroa babesteko eremuan.

Aholkularitza teknikoa, jardueren gaineko homogeneotasuna, oinarrizko gizarte-zerbitzuetan irizpide, erreminta eta metodologia berak erabiltzea eta adingabeen babesgabetasun-egoeren balorazioa bezalako funtzioen espezifikotasuna medio, Eskubide Sozialetako Departamentuak komenigarritzat jo du eskumenen kudeaketa berreskuratzea. Kasu guztietan, zerbitzu horiek kudeaketa publikorako sortu ziren, beste zerbitzu publiko batzuk gainbegiratzeko eta koordinatzeko lanak betetzen dituzten neurrian, Gizarte Zerbitzuetako Zentroak bezala; beste batzuetan, berriz, adingabeen babesgabetasun kasuetan administrazioak egin beharreko balorazio teknikoa egiteaz arduratzen dira. Zerbitzu publiko horiek kudeatzen dituzten erakundeek kudeaketa ona egiten ari badira ere, aurrean aipaturiko izaera medio, horiek zuzenean kudeatzea egokiagoa eta legearen izpirituarekin lerrokatuagoa dela uste da.

Fundazio publikoaren irudia hautatzeko, kontuan hartu dira gaian agerikoa den interes soziala, erakundearen izaera (irabazi asmorik gabea) eta prestazioen helburuak zuzenago lortzea, beste administrazio-unitate batzuk sortzea saihestuaz. Fundazioa eratzearekin Administrazioaren kontrola bermatuko litzateke horren patronatuaren bidez, erakundearen estatutuak aldatzeko aukera erreserbatuko litzateke edota, etorkizunean bidezkotzat joz gero, erakundea desagertzea. Araubide juridikoak berak eta ordenamendu juridikoak ematen duen azkartasunak gomendatzen dute irudia hautatzea, interes sozialeko fundazioa bezala.

Fundazioa arduratuko da zerbitzuak planifikatzeaz eta programatzeaz, fundazioaren mendeko zentroak eta zerbitzuak kudeatzeaz eta jardueren eraginkortasuna hobetzen duten erakundeekiko lankidetza burutzeaz.

Tuterako eta Lizarrako zentroak

Eskubide Sozialetako Departamentuak fundazioaren esku uztea pentsatu du Nafarroan dauden Gizarte Zerbitzuetako bi Zentroren prestazioak: Lizarrako eremukoa (2011z geroztik martxan dena) eta Tuterakoa (2012az geroztik lanean dena). Bi eremu horietan biltzen dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako oinarrizko 15 zona.

Zentroek hiru talde dituzte: EISOL, Gizarteratzeko eta Laneratzeko taldea (gizartean baztertuak dauden edo baztertzeko arriskuan aurkitzen diren pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten du); EIAIA, Haurrak eta Nerabeak Artatzeko Taldea (talde multiprofesionala, oinarrizko gizarte-zerbitzuei eta espezializatuei laguntza ematen diena, bigarren mailako prebentzioko programak garatuaz eta haurtzaroan, gazterian eta haien familietan esku hartuaz); eta EIAV, Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta Osoa emateko Taldea (oinarrizko gizarte-zerbitzuak babesten eta indartzen ditu eta biktimei informazioa eman, haiek bideratu eta laguntza eskaintzen die ekonomia eta lan arloan eta alderdi psikologikoan). Nahiz eta Foru Komunitateak izan zentro horien titulartasuna, horien kudeaketa eta prestazioa Pauma Fundazioak burutu du.

2017. urtean, aipatu bi zentrok 1.063 pertsona artatu zituzten: 481 Lizarran eta 582 Tuteran. Horretarako, 37 pertsona aritu ziren lanean (17 Lizarran eta 20 Tuteran), eta kostua, guztira, 1.340.544, 96 eurokoa izan zen.

Zehazki, Lizarrako Gizarte Zerbitzuetako Zentroak EISOL taldean 153 pertsona artatu zituen, haurrak artatzeko taldeak (EIAIA) 79 familiako 156 adingabe artatu zituen, eta EIAV taldeak 172 emakumeri eman zien zerbitzua. Horrela, Departamentuak 637.328,64 euroko inbertsioa egin behar izan zuen.

Tuterako Gizarte Zerbitzuetako Zentroan, berriz, haurrak artatzeko taldeak 90 familiako 163 adingabe artatu zituen, lan eta gizarteratzeko taldeak 111 pertsonaren lan-ibilbideak jorratu zituen, eta genero-indarkeriaren emakume biktimak artatzeko taldeak 308 emakumeri laguntza eskaini zien. Horrela, inbertsio publikoa 703.216,32 eurokoa izan zen.

Behaketa eta Harrera Zentroak (COA)

Era berean, fundazioari aginduko zaizkion beste zerbitzuen artean, COAk aurkitzen dira (Behaketa eta Harrera Zentroak). Horiek arduratzen dira haurren eta nerabeen babesgabetasun-egoerak baloratzeko eta kudeatzeko prozesuak burutzeaz, hala behar izanez gero, guraso-ahalean eragina izan dezaketen babes-neurriak hartzea edota beharrezko babes-neurriak ezartzea barne. Halaber, 7 urtetik beherako haurrak zaintzeko larrialdiko harrera-familiak baloratzeko programa kudeatzen du. Jarduera horiek, Familia eta Adingabeen Zuzendariordetzaren eskumenekoak, Behaketa eta Harrera Zentroekin koordinazio-lanak eginaz burutzen dira, eta larrialdiko eta egonaldi laburreko bizileku-baliabideak izaten dira. Gaur egun, bi COA daude, gatazkarena eta babesarena.

Gatazkako COAren kudeaketa Ilundain Haritz Berri Fundazioak garatzen du 2005az geroztik eta babes COArena Xilema Fundazioak kudeatzen du. 2017. urtean, 257 adingabe artatu zituzten zerbitzua emateko jarritako 86 teknikarik, eta ekitaldiko inbertsioa 1.831.234 eurokoa izan zen. Inbertsioa gehitzeko asmoa dago, bi zerbitzuetan plaza gehiago jartzea aurreikusten baita. Gatazkako COAn egun 15 plaza daude, eta 18 jarri nahi dira, eta babesaren COAn egungo 12 plazari beste hiru gehitu nahi zaizkie; hots, guztira 15. Horrekin guztiarekin, Fundazioaren hasierako aurrekontua 4,7 milioi eurokoa da; hau da, 136.000 euro (%3) gehiago, baina zerbitzuak gehitzeko aukera ematen du, zehazki, kasuak baloratzeko bulegoko orduez kanpoko zaintza-zerbitzua.

Eskubide Sozialetako Departamentuaren ustez, zerbitzu horien gardentasunak fundazio publikoaren bitartez kudeatzea gomendatzen du, zerbitzuak jarraipena izatea bermatuaz profesional kualifikatuen eta esperientziadunen subrogazioaren bitartez; aipatu profesionalek fundazioetan egindako lana oso egokia izan da, Departamentuaren iritziz.

Kudeaketaren aldaketa ekarri du, baita ere, Nafarroako Gobernuarentzat legegintzaldi honetan egindako Akordio Programatikoan ezarritakoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa