(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren balorazioa ETAren adierazpenaren aurrean osteguna, 2018.eko maiatzak 3



Fachada Palacio

Nafarroako Gobernua.

Gaur osteguna, 2018ko maiatzaren 3an, ezagutzera eman den ETAren adierazpenaren aurrean, Nafarroako Gobernuak hurrengo gogoetak jakitera eman nahi ditu.

Lehenik, ETAren komunikatuak banda terroristaren desegitea adierazten du, desegite aldebakarrekoa eta behin-betikoa, hain zuzenere, gure gizarteak aspalditik eskatu eta esijitu duena. Terrorismok, indarkeriak eta oinazeak markatu duten gure historiaren kapitulu Ilin baten itxieraren aurrean gaude, beraz.

Bigarrenik, ETAk aukera bat galdu du haren jarduera itxi eta onartuz argi eta garbi hark eragindako oinazearen injustizia. ETAk aukera bat galdu du hamarkada hauetan izan duen jarduerari buruzko begirada kritikoa proiektatzeko, eta horrekin batera, erantzun bat emateko biktima guztiei, inongo bereizketarik gabe, izan ere, den-denak bidegabeko indarkeriaren biktimak baitira. Biktimak dira, hain zuzen ere, komunikatu honetan faltan botatzen direnak.

Eta hirugarrenik, ETAk komunikatu honek eskaintzen zion aukera galdu du benetako autokritika sakona egiteko. ETAren bukaerako komunikatuak haren existentzia eta haren jarduera justifikatu nahian jarraitzen du, baina ETAk ez zuen sekulan existitu behar izan, eta sekulan ez zuen inork sinistu behar ideia edo proiektu bat defenditzen ahal zenik indarkeriaren bitartez. ETAren indarkeria terrorista bidegabekoa eta ezin justifikatuzkoa da, eta haren ondorioei erantzuteak lan serio eta sakona eskatuko du, Nafarroako Gobernua egoera berri honetan egiteko prest dagoena, beti ere biktimen eskubidearekiko konpromisotik abiatuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa