(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hamar ikastetxek hartu dute parte europako Euroscola lehiaketan osteguna, 2018.eko maiatzak 3


Maiatzaren 9an, Europaren egunaren baitan, emango dira ezagutzera Nafarroako Foru Erkidegoko talde irabazleak


Euroscolaren XXIV lehiaketan parte hartu dute Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxeetako 12 taldek. Antolatzaileek datorren maiatzaren 9an emango dituzte ezagutzera Nafarroako irabazleak. Aurten ikasleek Ondare Kulturalarekin lotutako ikusentzunezko lanak aurkeztu behar izan dituzte.

2018an ospatzen den Nazioarteko Kultur-ondarearen urtearekin bat eginez antolatzaileek “Gure ondarea: iragana eta etorkizunarekin bat egiten duen lekua” gaia aukeratu dute aurtengo lehiaketarako. Hala 15 eta 19 urte bitarteko ikasleek goiburu horri jarraituz bi ikusentzunezko osatu behar izan dituzte (90 segundukoa bata eta lan hori azalduz 5 minutukoa bestea). Lehiaketan parte hartu duten ikastetxeak honakoak izan dira: Lumbier IIP ("King-Ball taldea eta "Strongpower", Elizondoko Lanbide Eskola, Azagrako Reyno de Navarra DBHI, Noaingo Elortzibar DBHI, Garesko Colegio Seminario Padres Reparadores Dehonianos (1. taldea eta 2. taldea) eta Lizarrako Instituto Politeknikoko (Gad 1 taldea eta Gad 2 taldea)eta Iruñeako Colegio Hijas de Jesús (Europatrimonio taldea), Donapea LHI, Plaza de la Cruz BHI eta Colegio Sagrado Corazón.

Lehiaketa Espainiako Europar Parlamentuko Informazio Bulegoak antolatu du, Espainian aurkitzen den Europako Komisioko Ordezkaritzaren laguntzarekin eta Kanpo Gaien Estatuko Idazkaritzarekin eta Kulturako Estatuko Idazkaritzarekin batera. Maiatzaren 9an, Europaren egunarekin bat egiñez, erkidego bakoitzeko irabazleen berri emango dute antolatzaileek.

Lehiaketako irabazleek Europako Parlamentuak Estrasburgon duen egoitzan egingo den Euroscola programan parte hartzeko aukera izango dute eta bidaia horretako gastuak ordaindu ahal izateko diru-laguntza izango dute.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa